Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Gastronomia / Feriak, azokak, dastaketak...
  3. Euskadiko Txistorra Lehiaketa 2018

Euskadiko Txistorra Lehiaketa 2018

Herria: Ordizia

Lekua: Plaza Nagusia.

Ordua: 10:30

Hasiera: 19/12/2018

Bukaera: 19/12/2018


Ekitaldi gehiago Plaza Nagusia.

Ordiziako Udala

C/ Nagusia, 24 (20240) Ordizia

Telefonoa: 943885850
Fax: 943889193
Web: http://www.ordizia.org
Email: ordizia@udal.gipuzkoa.net

Lotura interesgarriak

Ordiziak Txistorraren erregea tronuratuko du. Harategien eta Urdaitegien gremioek, sektoreko gremiorik garrantzitsuenak, XXI. Euskadiko Txistorra Lehiaketa antolatzen dute.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin, Euskal Herriko XXI. Txistorra Lehiaketa antolatu du Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 19. Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10:30etatik aurrera. Kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi da Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. Aurten 47 parte hartzaile inguru espero da, gehienak Gipuzkoatik, Nafar batzuk eta Arabar bat ere bertan izango delarik.

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Hiru atal horietan lortutako puntuekin jakingo dugu zein izango den Euskal Herriko hogeitabatgarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen Txapela, garaikurra eta diploma jasoko ditu. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jasoko dute eta Epaimahaiak, gainera, beste bi diploma emango ditu.

Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxeaMaite Retolaza (Oiharte sagardotegia, Zerain), Javier Diaz Zalduendo (Alhambra jatetxea, Iruña); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia(Ordiziako harakin ohiak), kontxita Mujika (Ordiziako ostalari ohia), Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza berriaren aitzindaria), Pablo Elizechea (Basque Culinary Center-eko irakaslea), Mikel Zeberio gastronomo eta irakaslea, Aitor Buendia (Radio Euskadiko "La ruta slow" saioko aurkezlea, Miriam Aranburu (Noticias de Gipuzkoako kazetaria) eta Ainhoa Ibañez (Goierri Telebistako "Onein" saioaren aurkezlea).

Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei.

Txerri-hilketarekin lotzen da txistorra, eta oso erro sendoak ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan batez ere, San Tomas eguna txistorraren eta txerriaren inguruan ospatzen baita. Usadioko txerri-hilketan gizonezkoen lana zen txerria hiltzea eta emakumezkoena berriz, gainerakoa, esate baterako, odolkiak, lukainkak...egitea, horretarako giharra txikitu eta gatza, piperbeltza eta abar botatzen zioten. Txistorra egiteko txerri-haragia eta urdaia behar da, gatza, baratxuria eta piperrautsa. Hori dena, ardi edo arkume-hestean sartu eta egurasten uzten da egun batzuetan.

Aurreko 15 edizioetako irabazleak:

  • 2003 - Fernando Saralegui (Zumarraga)
  • 2004 - Cristóbal González (Andoain)
  • 2005 - Nicolas Lasa (Ordizia)
  • 2006 - Etxekoa (Oiartzun)
  • 2007 - Carnicería Sebastián (Altsasu)
  • 2008 - Patxi Larrañaga (Lasarte)
  • 2009 - Juan Jose Aldasoro (Altsasu)
  • 2010 - Jose Luis Muñagorri (Tolosa)
  • 2011 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
  • 2012 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
  • 2013 - Embutidos Etxekoak (Oiartzun)
  • 2014 - Erauskin Harategia (Ataun)
  • 2015 - Precocinados Guesalaga (Zarautz)
  • 2016 - Txarri Txiki Harategia (Aia)
  • 2017 - Larragueta harategia (Burlata)

Euskadiko Txistorra Lehiaketatako irabazleak 2017
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak