Zumaiako itsaslabarra eta Marearteko zabalunea, naturgune bereziaren Algorri Interpretazio Zentroa da. Itsas-beheraren zabalunea; Flyscha; Europako aztarnategi fosoliferorik garrantzitsuenak; Artadiko arteak; padura eta dunak…guztiak ere gune garrantzitsu eta bereziak, zentru honen bitartez hobeto ezagutu eta baloratu ahal izango dira.
Zentru honek bi solairu ditu, eta hauetan erakusketa esparru zabalaz gain, auditorio bat ere badago, bai ikus-entzutekoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako. Hauez gain, artxibo eta dokumentazio gelak eta tailerretarako gela propioak. Gainera, beste zenbait egitarau didaktiko berezi izango ditu talde ezberdinen eskarietara egokituz.
Bisitak: Bisita gidatuak zentroan zehar eta natur gunera ere eskaintzen ditu. Interesa duten taldeek aurrez bisita gidatua ere antola dezakete, bakoitzari bere nahien arabera egokitua.
Ordutegia
Urtarriletik Ekainera
- Asterartetik ostiralera 10:00-13:30 / 16:00-18:30
- Larunbata 10:00-13:30 / 16:00-19:30
- Igande eta jai egunak 10:00-13:30
Uztailak eta Abuztuak
- Asteartetatik Igandrea 10:00-13:30 / 16:00-19:30
Irailetik Abendura
- Asterartetik ostiralera 09:00-13:30 / 16:00-18:30
- Larunbata 10:00-13:30 / 16:00-19:30
- Igande eta jai egunak 10:00-13:30
ARGAZKI BILDUMA
|