Ekitaldiak / Antzerkia / Antzerki eta Jaialdi Zikloak  
Eibarko Antzerki Jardunaldiak
Eibarko Antzerki Jardunaldien XXXIII. edizioa.

Jardunaldien kartela

Jardunaldietako ikusleak lagunak dira. Gureak, gehiago edo gutxiago, baina zalantza gabe Jaialdiaren lagunak dira eta horrez gain badakigu oso azkarrak direla. Gure ibilbidea ezagutzen dute, ezagutzen dituzte gure kezkak, ezagutzen dute ere zein odolgabeko borrokan murgilduak gauden azken zazpi bosturteko hauetan ekitaldi honen kalitatea, dira eraikin hau zutik mantentzen duten zimenduak berritasuna eta interesa mantendu ahal izateko. Eta noski ezagutzen dute ere berau antolatzen dela ezinbesteko baliabideekin, antzerkiak merezi duen duintasun osoarekin aurkeztu ahal izateko.

Baino ezer baino lehenago ikusleak konplizeak dira. Konpainia parte hartzaileak diren bezala, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa litzake errealitate hau aurrera eramatea, horrenbeste gertatzen da babesten diguten erakundeekin. Nahaspila honetan errotzen moda, urtearen antzerti uzta edo egoera ekonomikoen gainetik.

Hau esanda, ongietorria ematen dizuegu liburuxka hau irakurtzeko aukera duzuenoi eta bereziki Jardunaldien hogeita hamahirugarren edizio honetan gurekin izango zareten guztioi. Programatu daitekeen proposamen hoberenak aurkezten dizkizuegu, euskal antzerkigintzaren ordezkaritza oso interesgarria, abangoardiako antzerkia, ekoizpen erraldoiak sona handiko izenekin, unibertsitate giroko antzerkigintzaren ordezkaritza duina eta interesgarria izaten den Antzerkia Zineman atala.

Amaitzen dugu ongietorria gonbidapenarekin uztartuz. Sarreren prezioa ez da izango eragozpena eta berrezten dugu, sona handiko izenek sortu dezaketen ikusminari gehitu behar zaio konpainia ez hain ezagunen zorroztasuna eta kalitatea, ustekabea eman eta txalo zalapartatsuenak jazotzen dituzten horienak.

Ez ezazue batzuk zein besteak galdu, guk lasaitasun osoz jasoko dugu zalantzan jarri edo txalotzen duzuen guztia.

NARRUZKO ZEZEN
Hezkuntza Esparruko Antzerki taldea.

SARRERAK:

  • Aurre Salmenta:
    • Tokia: Coliseo Antzokia.
    • Ordutegia:
      • Otsaileko larunbata 6, igandea 7, astelehena 8 eta larunbata 13: 10:00etatik 16:00etara.
      • Emanaldi bakoitza amaitu ondoren, datozenentzat sarrerak.

  • Ohizko Salmenta:
    • Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordubete lehenago.

  • Salneurriak:
    • Otsailak 22, 23 eta martxoak 5 eta 17ko emanaldiak: 14 euro.
    • Martxoak 13 eta 21eko emanaldiak: 5 euro.
    • Otsailak 20ko emanaldia: 4 euro.
    • Martxoak 24ko emanaldia: 6 euro.
    • Beste emanaldiak: 11 euro.
    • Antzerkia Zineman ataleko emanaldiak: 2 euro.
    • Martxoak 25eko Antzerkia Zineman ataleko emanaldia: dohain.
    • Gazte Txartela - Gazte Kutxa - Ikasle Txartela - I.N.E.M.eko Txartela - Jubilatu Txarteladituztenei deskontua egingo zaie otsailak 20, martxoak 13, 21, 24ko eta Antzerkia Zineman ataleko funtzioetan ezik.
      Otsailak 20 eta martxoak 24ko emanaldietarako sarrerak ikuslegoaren eskueran jarriko dira, Coliseo Antzokiko ohizko sarreren salmenta eran. Benetakotze-agiria beharrezkoa izango da salneurri murriztuko txartela eskuratzeko eta baita ere aretora sartzeko.

Oharrak:

  • Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu. Emanaldia hasi ondoren ez da utziko aretora sartzen. Balego, atsedenaldian sartu ahal izango da.

Kafetegia:

  • Hezkuntza Esparruko kafetegia zabalik egongo da emanaldiak hasi arte.

Aparkalekua:

  • FIRESTONE enpresak bere aparkalekua uzten digu adeitasun osoz, Hezkuntza Esparruko funtzio egunetan.Hezkuntza Esparruko kafetegia zabalik egongo da emanaldiak hasi arte.

ANTOLATZAILEAK:

  • Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroko Antzerki Ekimena
  • Narruzko Zezen, Antzerki Taldea
  • UNI Kultur Elkartea

Babesleak:

  • Eibarko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:

  • Kutxa. Gizarte-Ekintza
  • Euskal Herriko Unibertsitatea. IITUE Eibar
  • El Corte Inglés
  • El Correo
  • El Diario Vasco
  • ...Eta Kitto! Euskara Elkartea
Lotura interesgarriak
 « Itzuli
Inprimatu

 Bilaketa  
Laguntza    
Azken Berriak | Iradokizunak | Info | Publizitatea | Gurekin harremanetan jarri | Legezkoa | kreditoak | SiteMap