Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Jaiak
  3. XXV. Sagardo Berriaren Eguna

XXV. Sagardo Berriaren Eguna

Herria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua: 12:00

Hasiera: 15/01/2018

Bukaera: 15/01/2018

Sarrerak: Invitaciķn / Gonbidapena


Ekitaldi gehiago Sagardoetxea

Astigarragako Udala

Foruen Enparantza
Plaza Fueros, 13 (20014) Astigarraga

Telefonoa: 943335050 - 943335311
Fax: 943335244
Web: http://www.astigarraga.eus/eu/html/
Email: udal@astigarraga.eus

Lotura interesgarriak

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean (astelehena) XXV. Sagardo Berriaren Eguna 2018 ospatuko da 2018ko txotx boladari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua, Alberto Iņurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da.

Zorione Etxezarraga Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakaria, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, eta bertan, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeita bosgarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Gurutzeta sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Alberto Iņurrategi eskalatzaile eta mendizaleak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2018ko sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Alberto Iņurrategik.

Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

Aurten, gainera, Sagardo Berriaren Egunaren hogeita bosgarren edizioa izanik, aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk 2018ko txotx irekiera honetan izango dira.

Egitaraua:

  • 11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
  • 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
  • 12:45: Alberto Iņurrategik sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
  • 13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Alberto Iņurrategi soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzera.
  • 13:45: Gurutzeta sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela irekiko du Alberto Iņurrategik, eta honekin batera, 2018ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Protagonista izan ziren…
1994, Andoni EGAŅA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIŅANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Sagardoetxearen weba

Sagardoaren lurraldea

Txotx
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak