Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Feria eta Azokak
  3. Ordiziako Azoka

Ordiziako Azoka

Herria: Ordizia

Lekua: Plaza Nagusia.

Ordua: 08:00 - 13:00

Hasiera: 03/01/2018

Bukaera: 26/12/2018

Sarrerak: 


Ekitaldi gehiago Plaza Nagusia.

Ordiziako Udala

C/ Nagusia, 24 (20240) Ordizia

Telefonoa: 943885850
Fax: 943889193
Web: http://www.ordizia.org
Email: ordizia@udal.gipuzkoa.net

Astero, astero Ordizian biltzen dira Goierri osoko eta inguruetako ( Nafarroako Barranka, Brinkola, Zumarraga, Agurain, etab.) nekazal eta abeltzantzako produktuen erostun eta saltzaileak, hauek sortzen duten giro aparta herriko txoko guztietara zabaltzen da. Ordiziako Azokak Martxoan jarri zuen ekimenari jarraiki, uztaila eta abuztuan udan ugariak diren bertako baserrietako garaiko barazkiak izango dira protagonista: tomatea, piparrak, piperminak, berenjenak, luzokerrak, kuiatxoak, lekak...Uztaila eta abuztuan, asteazkenero Goierri eskualdeko sukaldari gonbidatu bat etorriko da Ordiziako Plazara, baserritar batek utzitako produktuak sukaldatu eta dastatzera ematera.

Ordiziako feriara etortzen denak industri garapen handia jasan duen eskualdea ikusiko du, baina ez horregatik garai bateko aberastasunaren aztarnak galduta dituen eskualde bat (historiaurreko monumentuak, baserrietan gordetako usadioak,...) gainera ez du edertasun handiko paisaiak ondo zaintzea galarazi, esate baterako Aralar eta Aizkorri Parke Naturalak.

Ordiziako lehen feriak San Bartolome baselizaren inguruan egin ziren (XI-XII. Mendeak), lehenengo ordiziar eta inguruko baserritarren elkargunea hain zuzen ere. Lehen merkataritza bilgune haiek erabat sendotu eta arautu ziren Ordizia Hiribildu bezala eratu zenean eta Gasteizko Forua jaso zuenean (1268).

Ekonomiaren pizgarri handienak 1512an herrian gertatutako sutean du iturburua, urte horretan Zumaiako Batzarrak laguntza bat eman zuen herria berreraikitzeko eta Juana Erreginak "urtean zehar asteazkenero feri zabala egiteko baimena eman zion herriari". Zenbait gorabehera izan zituen, baina XVIII. mendean erabat asentatu zen feria eta 1870. urtean trena etorri zenean bultzada handia eman zion.

Ordiziako gunean zehar zabaltzen den azoka honen bilgune garrantzitsuena Plaza Nagusia da, gaur egun egitura berezi batez estalia dago, habe sendoak dituen egitura eta asteroko feria egiteko eraiki zen bereziki.

Asteazkenero egiten diren azokaz gain, badira urtero egiten dira "aparteko" feriak, horietako aipagarrienak irailean Euskal Jaien barruan egiten dena da bat ( hain famatua den gazta txapelketa egiten da) eta bestea, abenduan Eguberriko Aparteko azoka.

Boltsan eskaintzaileak eta eskatzaileak biltzen dira eta "balio" batzuren inguruan adostasunetara iristen dira, eskaerak eskaintza gainditzen badu prezioak goraka jotzen dute, eta alderantziz.

Ordizian, balio horiek bertako produktuak dira, baserritarrak eskaintzak egiten dituztenak eta feriara etortzen diren erostunak, berriz, eskatzaileak.

Bertan finkatzen diren prezio eta kotizazioak gero prentsan argitaratzen dira eta aste horretan Euskal Herriko nekazari guztiak badakite zer-nola kobratu behar dituzte beren produktuak.

Bisitak:
Asteazkenero 8:00etatik 13:00etara.
Zenbait larunbatetan.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Ordizia Azokaren Weba

Imagen 2 de la galería de Ordiziako Azoka Imagen 3 de la galería de Ordiziako Azoka Imagen 4 de la galería de Ordiziako Azoka Imagen 5 de la galería de Ordiziako Azoka Kartela
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak