Zarauzko Nazioarteko XV. Artisautza Azoka “nazioarteko” azoka bihurtu da herrialde ezberdinetatik etorritako artisau kopurua oso zabala izango baita. Erakusketariak abuztuaren 8ra bitartean euren eskuekin eginiko produktuak erakutsiko dituzte.
Zarauzko Nazioarteko XV. Artisautza Azoka Itsas Pasealekuan egongo da kokatuta. Ferevent enpresa arduratu da bere antolaketaz eta ardura berezia jarri da azokako parte hartzaileek herriko komertzioekin lehiatu ez dezaten, Zarauzko Udalak horrela eskatu duelako. Bisitariak azokara joan ahal izango dira 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara (igandetik ostegunera), eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 24:00etara (ostirala, larunbata eta jai bezperan).
Azoka osatuko duten postuetan, Errusia, Txekiar Errepublika, Argentina, Katalunia, Tibet, India, Andaluzia, Kolonbia edo Brasil bezalako jatorri ezberdineko 37 artisau egongo dira. Aniztasun hau erakutsiko diren produktuetan ere islatzen da, gehienak artisauen jatorrizko zonaldeetako kulturaren adierazgarriak baitira. Modu honetara, Errusia, Maroko edo Cuzcoko artisautza kolonaurreko eta ekialdeko artearekin, Brasilgo mineralekin eta Argentinako aingeruekin nahastuko da.
Artisautza azoka honek, era berean, zeramika, larrua, beira, pitxiak, ehunak, esmalteak, jantziak eta elikadura bezalako beste diziplina batzuetan landutako produktuak ikusteko aukera zabala eskaintzen du. Bertan parte hartuko duten artisauek euren lanaren erakustaldiak egingo dituzte bisitariek produktuen egikaritza-prozesua hobeto ezagutu dezaten, eta produktu hauek, ondoren, salgai egongo dira.
Zarauzko Udalak zarauztar nahiz bisitari guztiak gonbidatu nahi ditu azoka honetara etorri daitezen, nazioarteko kultura ezberdinak ezagutzeko aukera emateaz gain, uda garaiaz gozatzeko beste arrazoi bat ematen duelako eta herria dinamikoagoa eta biziagoa izan dadin laguntzen duelako.
Partehartzaileak:
- ZARAUTZ:
- AITAREN TOLDOAK - Maite Isasti (uztailaren 16tik 23ra)
- EUSKAL JANTZIAK - Mendizabal Kinkiladenda (uztailaren 24tik 31era)
- ERLAZAINA - Eugenio Elorza (abuztuaren 1etik 8ra)
- ESMALTEAK - Jorge eta Cristina
- MENOSCA - Josetxo Aseginolaza
- PINTURA ERA ESKULTURA - Itziar eta Pablo Albisua (uztailaren 16tik 27ra)
- BITXIGINTZA, PINTURA ETA ESKULTURA - Aitzi eta Manu (uztailaren 28tik abuztuaren 8ra)
- OIHAL ETA TINTE NATURALAK - Aitor Bastarrika
- BESTE ZENBAIT TOKITATIK ETORRITAKOAK:
- WWW.LUZDELALMA - Laura Velasco - Tibet
- ERRUSIAKO ARTISAUTZA - Elena - Errusia
- AINGERUAK - Julieta Scaringi - Argentina
- HIRI-MODA - Euralia Alegre - Katalunya
- KOLONAURREKO ARTEA - Martha Beatriz - Kolonbia
- BIO ELIXIRRA - Camille Buffe - Frantzia
- EKIALDEKO ARTEA (INDIA) - Gul - India
- Juan Carlos Gutierrez - Kolonbia
- BEIRA-FUSIOA - Ester Rolon - Argentina
- MAROKOKO ARTISAUTZA - Rachid- Moroko
- BRASILGO MINERALAK - Carmen Dextre - Brasil
- INDALO MINERALAK - Antonio Alvarez - Andaluzia
- ARTISAU-GOZOKIAK - Wilson Banegas - Frantzia
- CCUSI - Carlos Manuel Guanillo - Peru
- BURDINAZKO MINIATURAK - Silvina Cabezas - Argentina
- ARTISAU-GARRAPIÑADAK - Edgar Díaz - Kolonbia
- MARRAMIAU - María Sandra - Casanueva
- NATURAL ARTISAUTZA - Oli - Frantzia
- STONELAB - Jahir - Brasil
- MANOSTHAI - Jose Luis- Thailandia
- ALTZAIRUZKO GRABATUAK - Hernan Montaño - Bolivia
- "MAS QUE INGENIO" - Martín Valdo - Argentina
- GOI-MAILAKO BISUTERIA / MOON STONE - Hernan - Argentina
- ARGENTINAKO LARRUA - Natan - Argentina
- STRASS BEIRA - Natan - Txekiar Errepublika
- GOI-MAILAKO BISUTERIA - Natan - Frantzia
- CUZCOKO ARTISAUTZA - Alicia Olave - Peru
- LASAITASUN KUXINAK - Pierre - Frantzia
|