Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Monumentuak-Lorategiak-Bestelakoak
  3. Astigarraga: Ergobiako Zubia

Astigarraga: Ergobiako Zubia

Ergobiako ibi historikoan dago kokaturik, bertatik igarotzen zen Gaztela eta Frantzia lotzen zituen Errepidea. Urumea ibaiaren gainean harriz egindako lehen zubia izan zen hori, leku horretan bertan antzina zegoen zurezko zubi baten ordez jarria.

Kare harri landuz eginda dago eta beheratutako erdi-puntuko hiru arku ditu, zubi-bular indartsuak ditu kontrakorrontean eta uretan behera. Behinolako tankera eta itxura sendoa mantentzen ditu gaur egun, aldaketa eta gehiketa ugari egin zaizkion arren.

Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak