Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Etnografia eta Folklorea / Ohizko Dantza
  3. Hernani: Axeri Dantza

Hernani: Axeri Dantza

Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka batera lotuta daude, girari bat aurrean dutelarik. Eskuan puxikak edo maskuriak eramaten dituzte; ondorioz dantza honek ere beste izen batez ezaguna da Maskuri Dantza. Kaletarrei ezustekoak eta “jopoiak” emateko asmotan, soka tarteka atarietan eta izkinetan gordetzen da.

 

Ihauterietan eta San Juan Egunean ospatzen den dantza hau, goizeko bederatzietan herriko enparantzatik irtetzen da, herri erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Orain gutxi arte, herriko zenbait etxeek bi aldetara irteera zuten, eta soka alde batetik bestera igarotzen zen bizilagunak izutuz. Gaur egun berriz, etxe berrien estruktura dela eta, ibilbideak zuzenagoak dira.

Herrian hain festa maitatua da, zein bizilagunek Azeridantza beren etxeetan sartzen uzten duten. Garai batean puxikak prestatzea soka gidariaren lana, baina gaur egun lan hau banatuagoa dago.

Datu Historikoak:

Dantza honen lehenego erreferentziak Manuel de Larramendik 1754an argitaratutako "Coreografia de la Muy Leal Provincia de Guipuzkoa" liburuan aurki daitezke.

Galayen Dantza beti Azeri Dantzaren aurretik dantzatzen da. Modu lotsagarrian jazten dira. Dantza, ilera batean eskuak emanda, eta dantza buruari jarraituz egiten dute. Behin eskuak askatu dituztelarik, birak, kabriolak eta beste zenbait mugimendu egiten dituzte. Tanborilaren soinuari jarraituz, mugimendu hauek maiz egiten dituzte, jendeartean algarak sortzen direlarik. Bi dantza hauek Beterrin egiten dira. Aldagi Dantza berriz, San Juanetan Tolosan eta Hernani, Errenteria eta Urnietan.

Beranduago Wilhelm Freicher Von Humboldtek "Los Vascos, Apuntaciones sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801" liburuan Azeri Dantza honela deskribatzen zuen:

"Así en Hernani es usual la Acheridantza, danza del zorro. Todos los danzarines se agachan, cada uno con dos cortos garrotes gruesos en la mano, en una hilera unos detrás de otros y el de detrás le sujeta siempre al de delante por el pie. Uno sólo está en pie y tiene un tizón en la boca. Con él intenta besar a los otros, y le deben desviar sin perder el equilibrio en su incomoda postura. A este juego sigue luego un entretenimiento con un novillo".

Bi dantza hauek antza gutxi dutela ikus dezakegu. Humboldtek azaldutakoa Larramendik azaldu duenaren zati bat dela esan baigenezake.

Juan Ignacio Iztuetak 1824an idatzi zuen "GipuzkoaŽko Dantza Gogoangarriak" liburuan Azeri Dantza honela azaltzen du:

"Azeri-dantza onen izena chit oker endeglatzen edo comprenditzen dute Guipuzcoatar gueyenac: zergatic izen bera esaten dioten, araco guizon dantzaetan guziac bat-banaca zortzikoa dantzatuaz aurre-aldetic atzerontz igaro oi-diraden dantza mota ari. Azeri-dantza eguiazcoa-eguin-oida diakinde edo funzio aundiac bucatu ondoan, eta iñauterietan. Dantza mota onekin irteten da errico gazteria baserri echeetara oillasco, lucainca, solomo, arraultza eta beste zembait jan-gauza, urtearen sasoyac dacarzienen billa.
Eche-atarietan dantzatuaz batutzen amodiozko sari ugari oetatic batzuec jan ondoan, irtetzen dira plaza aguiricoa dantza berarekin, eta zembait ollaisco makilletan dituztela, toki berean ichulapicoac erekitzeco, dantza bucatutacoan.
Dantza mota au guziz da chistosoa, farragarria eta pozkitdtsua. Batean illeti irazekiarekin buruzariac ematen die su sudurzuloetan lendanaz sartutaco mullo puscaetatic. Besteac beguiac estaliric dauzcatela sartu bear dituzte buruaz, soñuaren azkenengo puntuan, ustai chiki batean, zeña egon oi-dan chinchillica soca-batetic plazaren erdian.
Guziz ziñu mota asco eguiten-dituzte azeri-dantza onetan, eta guziac ain farragarriac, non ascoc eguin oi duten pisa zarauletan.
Dantza bucatu ondoan eguiten-dute ollasco jocua, eta arratsean oec janaz, ematen diote errico pozaldiari bucaera"
.

Nahiz eta Humboldt eta Iztuetaren idazkien artean tarte txikia egon, bien arteko desberdintasunak handiak dira. Iztuetak, gazteek baserriz baserriz egiten dituzten ibilaldietan eta jasotzen dituzten elikagaietan garrantzia jartzen du. "Oillasko Jocua"k zezenketen tartea hartzen duela dirudi.

Iztuetak 1826 "Cuaderno de Melodias" liburuanargitaratutako Azeri Dantzaren Partitura, gaur egun Hernanin jotzen da. Gipuzkoakobeste zenbaitherritan berriz, moldaketak jotzen dira.

Azeri Dantza Azken 100 urteetan:

Azeri Dantza edo Maskuri Dantza Ihauteritan egiten zenaren berri XIX. mende bukaeran aurkituko dugu. Gerrate Zibilaren ondoren Ihauteriak denekatu egiten dira, hau dela eta dantza hau San Juanetan soilik ospatzen delarik.

Azeri Dantzan ere aldaketak izan dira. Garai batean, dantzari buruak eta lenen dantzariak bakarrik eramaten zuten maskuria. Besteek poltsikoetan irina eta aurpegia zikintzeko beste zenbait gai eramaten zituzten.

Azken urteetan, Ihauterietan dantzatzeko ohitura berreskuratu da. Dantza honek moldaketa bat jasan du, izan ere, jendeari arreta galerazteko asmotan azeriz jantzitako pertsona batek parte hartzen baitu.

Sokaren gidaria azken urte hauetan Segundo Alejo da.

Bibliografia:

  • El Diario Vasco: 20/06/1997 Hernaniko Jaiei buruzko Agiria 1997 (24-25) Juan F. Manjares
  • "GipuzkoaŽko Dantza Gogoangarriak": Juan Ignacio Iztueta (1824)
  • "Coreografia de la Muy Leal Provincia de Guipuzkoa". Manuel de Larramendi (1754)
  • "Los Vascos, Apuntaciones sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801": Wilhelm Freicher Von Humboldt (1801)

Dantzen emanaldiak:

  • Ihauterietan: Larunbatean eta astelehenean, goizeko 10:00etan.
  • San Juan Jaietan: Ekainak 25, 26 eta 27n, goizeko 09:00etan.

Hernaniko Axrei dantza Imagen 2 de la galería de Hernani: Axeri Dantza Imagen 3 de la galería de Hernani: Axeri Dantza Imagen 4 de la galería de Hernani: Axeri Dantza Imagen 5 de la galería de Hernani: Axeri Dantza Imagen 6 de la galería de Hernani: Axeri Dantza Imagen 7 de la galería de Hernani: Axeri Dantza
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak