Panoramika ikusgarriez gozatu ahal izango dugun lekuan kokaturik dagoen baseliza.
Gaur egun 1549ri dagozkien baselizari buruzkoak diren datuak daude, berauek gainera Altzagako parrokia zaharrarenak izan daitezke.
Zoru errektangeluarra eta absidea laukia duen eraikuntza bat da. Erretaula egur polikromatu sinplez eraikia dago, non zera irakur daiteke; "Año 1869 SE. 27 – Costeó la pintura y dorado de estos tres altares D. José Antonio Yza”.
Eskuin aldean San Sebastianen taila txiki bat dago, ezkerraldean berriz gure Rosario Andre Mariarena dagoelarik. Euskal “kutxa” baten gainean ezartzen den aldarea hesi batez inguratua dago.
Igokundearen egunean bertan festak ospatzen dira. Ohiturari jarraituz emakumeak gernu jarioarekin arazoak zituzten umeak hartuta baselizara gerturatzen ziren olio litro bat argiarentzat eskainiaz, haurrek zuten arazoa konponduko zelakotan.
Baselizara doan bidea 1959an ireki zen, 1990. urtean hobekuntza lanak gauzatu zizkiotelarik.
|