Ondarea / Natura / Mendi, Oihanak eta Landak  
Donostia: Urgul Mendia
Donostiako portuaren eta alde zaharraren gainean kokaktua dagoen mendi honetatik Donostia guztia ikuska daiteke, itsasoa, badia,...
Mendiaren gailurrean Motako Santa Cruz gaztelua aurki daiteke eta honen gainean berriz, bilduma guztiaren buru den Sagrado Corazón irudia.




Mendi guztia oinezko bidea da eta erabilera publikoa dauka. Ibilbide ugari ditu bere baitan eta bertaratzen denari aisialdirako aukera ezin hobea eskeintzeaz gain, dauden bistez gozatzeko aukera ematen dio, baita naturarekin kontaktuan jartzeko aukera ere.

Gotorleku bezala duen jatorriaz hitz egiteko XI. mendea aipatu behar da, baina dituen eraikuntza gehienak XVI-tik XVII.mende bitartekoak dira. Udaletxeak, gudako ministraritzatik 1921.eko abuztuaren 24-ean lortu zuen.

Beheren dagoen zatiak, Aquarium aldetik edo portutik hel daitekeen horrek, “Paseo de los curas” izena hartzen du, non ibilaldi zoragarrial egin daitezkeen, eta baita bista interesgarriak ere. Bidea eta seinaleak jarraituz, lehenengo gotorleku puntuetara iritsiko gara; behatokia, damen bateria, Santa Clara-koa,e.a...

Altura erdian mendia inguratzen duen ibilaldi zoragarria,honek ingelesen hilerrira eramango gaitu, independentziako gudan armada aliatuarekin hil ziren ofiziale ingelesak gogoratzen dituen leku bukoliko bat .

Gorantz igotzen jarraitzen badugu, “El Macho” gaztelura iritsiko ginateke, bertan Museoa eta Cristo de la Mota ikus ditzakegu eta baita bistak zoragarriak diren ziurtasunarekin ibili ere.

Gazteluaren gainean Sagrado Corazón-en irudia dago, zementu armatuarekin egina eta 16zm-tako base baten gainean 12,5m-tako altuera duena.

1948-1950 urteen artean eraikia izan zen eta Federico Coullaut-Valera-k eginikoa da. 1950-eko azaroaren 15 egin zitzaion zabaltzea eta herritar harpidea laguntza munizipalarekin egina izan zen. Hemendik gertu Pedro Arana Aizpurua Donostiako zinegotziaren omenaldi gisa egindako soin bat ikus daiteke, Eduardo Chillidak brontzez egindakoa eta granitozko oinarria duena (1948).
 « Itzuli
Inprimatu

 Bilaketa  
Laguntza    
Azken Berriak | Iradokizunak | Info | Publizitatea | Gurekin harremanetan jarri | Legezkoa | kreditoak | SiteMap