Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Baserriak, Dorretxeak
  3. Urretxu: Areizaga Jauregi Etxea, “Baroikoa”

Urretxu: Areizaga Jauregi Etxea, “Baroikoa”

Areizagatar Felipe jaunak eraiki zuen etxe hau XVII. mendean; Carlos V.ak baroi titulua eman zion Areizaga jaunari, eta horregatik etxe honetan gorde den alderdi bakarrean, etxaurrean alegia, berau apaintzen duen sendiko armarrian bi buruko arranoa agertzen da.

Herri-barrutik kanpo kokatua dago etxea, errege-bidearen ondoan egituratu zen errebalean hain zuzen ere.

Sarrerako ateburu gainean honako idazki hau agertzen da, gazteleraz:
"La maldición de la madre abrasa de raiz hijos y casa".

Apaingarriak oso gutxi dira: lanez finak izan ez arren, erdiko balkoia alboratzen duten armarri handiak alde batetik, eta guztiari amaiera ematen dion hegal bikoiztu oso irtena; apainketa ugari du hegalak, eta herrian daudenetatik bera da aberatsena.

Areizaga Jauregia
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak