Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Baserriak, Dorretxeak
  3. Azkoitia: Balda Dorretxea

Azkoitia: Balda Dorretxea

Hemen bizi izan zen Maria Likonakoa. Loiolako Inazio Donearen ama.

Bailarako beste hainbat dorretxeren antzera, Baldakoa ere Enrique IV.aren aginduz izan zen eraitsia 1456. urtean, XIII. Mendeko dorreak zuen defentsa-itsura kenduz. Hemen bizi izan zen Maria Likonakoa. Loiolako Inazio donearen ama. Maria Likonakoaren aitak, Likona sendagileak, eman zion jauregiari gaur egun duen itxura.

Eraikin librea da, oin irregularrekoa, denboran zehar erantsi zaizkion gorputzen ondorioz, eta hiru isurkiko estalkia du. Beheko oina, bi bizitza eta ganbara ditu. Lehen bizitzaraino, harri hormazko murru lodiz egina dago, eta harlandua du eskantza, hutsarte eta ateetan. Gainerakoa adreilu gorrikoa da.

Jatorrizko dorretik, arku zorrotzeko maineldun leiho bikiak, ate zorrotza eta armarri txikia geratzen dira fatxada nagusian. Barnealdean, ate zorrotzaren atzean, bebarru zabal bat dago.

Alboetako gorputzek bao ardatz bana dute: sarbide, leiho edo balkoi karelduna.

Eskuineko gorputzeko sarbideak egun abandonatuta dagoen kapera batera ematen zuen.

Ezkerreko gorputzak armarri gotiko bat du.

Fatxada honetako gorputz nagusiak bebarrura ematen duen arku zorrotz handi bat du, eskailera eta burdinsarez itxitako baoarekin.

Fatxada errematatzen, taila ederrez apaindutako eta irten handiko teilategala ageri da.

Helbidea: Calle Kale Nagusia, 099

Azkoitia - Balda Dorretxea Azkoitia - Balda Dorretxea
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak