Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Baserriak, Dorretxeak
  3. Aretxabaleta: Galartzako Dorretxea.

Aretxabaleta: Galartzako Dorretxea.

XIV. mendekoa dena eta bere ormetan kainoi-zulo bi lerro ditu.

Haranaren historian garrantzi handia dauka, nahiz bere linajegatik nola Gonzalo Lopez de Galarza (XIV) jaunaren historiagatik. Gonzalo Lopez de Galartza-k, bere hiru semeak Pedro De Garay jaunaren aurka izan zituen borroketan galdu zituen. Pedro de Garay Lopez de Galartzaren aurkaria izateaz gain, Oñatiko kondea eta Leniz bailarako jauna izan zen.

Galartzatarren armarria 1556. urtekoa da, harana aske geratu zen urtekoa hain zuzen ere: urrez egindako G eta A letren artean zuhaitz lehor bat dago eta zuhaitz hori igo nahian berriz, hartz bat.

Dorretxeak bere noblezi zaharra mantentzen du. Haranarekiko duen posizio gain jartzaileak inpresio handia ematen du.

Galartza Dorrea bezala ezagutzen den erakina gotortzeko helburuarekin egin zen eta Erdi Arokoa da. Erakin exentua da, zeinen kokapena, leku estrategikoan, Aretxabaletako nukleotik at, Murugain mendiaren hegalean, bere sorreran eraikinak zuen eginkizunari zor zaio. Hantxe bertan eraiki zuten Lenitz harana kontrolatzeko asmoarekin. Zalantzarik gabe, dorre honek balio historiko-artistikoa du. Izan ere, Berant Erdi Aroan eta Aro Moderno hasieran gure lurraldean eragin handia izan zuen eraikuntza-tipologiakoari dagokio.

Artearen ikuspuntutik eraikuntzako zenbait elementu interesgarri gorde ditu. Ez bakarrik egiturako elementuak (harlanduzko harri murruak, harlanduz sendotuak ezkantzuetan), baizik eta, batez ere, bao zorrotz eta ojibazkoak, leiho bikiak eta itsu-leiho batzuk. Hauek guztiak arkitektura zibilari egokitutako estetika gotikoaren berezko elementuak dira.

Eliza Santa Lutxiren izenpekoa da eta Apozagako hilerrian dagoen pila erromanikoa, jatorriz eliza honetakoa da. San Adrian tailak garrantzi handia du eta dirudienez desagerturik dagoen baseliza batena zen.

Orain dela gutxi hilobiak elizan edukitzeko ohitura mantentzen zuten. 14 ziren, bat baserri bakoitzeko. Hilerria gertu geratzen da, atearen dintelaren gainean ondorengo inskripzioa duelarik:

Ni gaur eta zu bihar, ona etorri behar

Herriaren erdi gunera joateko Aretxabaletatik Aramaiora joateko bidea hartuko dugu eta igoeraren erdi inguruan eskuinetara dagoen bidegurutze batek ondorengoa seinalatuko du: GI-3133 - Galartza 1.5 Km.

Galarza Torre Etxea Galarza Torre Etxea
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak