Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Baserriak, Dorretxeak
  3. Azkoitia: Insausti Jauregia

Azkoitia: Insausti Jauregia

Jauregi honetan bizi izan zen pertsonaiarik ospetsuena Xabier Munibekoa izan zen, Azkoitiko hizketaldiak antolatu eta akademiari hasiera eman ziona eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País gaztelaniaz) sortzailea izan zena.

XVIII. mendearen erdialdera jaso zen jauregi barroko hau, herriaren jatorrietara iristen den antzinako Intxaustiko lurretan. Jauregiaren ondoan Espiritu Santuaren Eliza dago, Jose Lizardikoak egindakoa. Jauregi honetan bizi izan zen pertsonairik ospetsuena Xabier Munibekoa izan zen, Azkoitiko hizketaldiak antolatu eta akademiari hasiera eman ziona eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País gaztelaniaz) eta herri-mailan "Azkoitiko Zalduntxoak" izenaz ezaguna denaren sortzailea izan zena, Euskal Herrian ilustrazioari hasera emanaz.

Insausti Jauregia Peñafloridako Kondeak eraberritu zuen Italiatik dekoratzaile maisu bat ekarri araziz. Jauregi honetan "El Borracho burlado"-ren, euskaraz idatzitako lehenengo opera, entsegu aretoa gordetzen da.

Jauregi honetan ere Euskal Herriko lehenengo laborategi esperimentala kokatzen zen, bertan Juan José eta Fausto Elhuyar anaiek "tungsteno" edo "wolframioa" aurkitu zutelarik.

Intxausti Jauregia
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak