Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Erlijio Ondarea / Baseliza
  3. Ezkio-Itsaso: Kizkitzako Ama Birjina Ermita

Ezkio-Itsaso: Kizkitzako Ama Birjina Ermita

Marinel deitura du. Badirudi, ermita inguruko basoa untzigintza egurrez hornitzeko erabili zela.

Itsasoren gain,zuhaitzen artean, Kizkitzako Ermita kokaturik dago, marinel deitura du, nahiz eta itsasaldetik hain urruti egon. Badirudi, ermita inguruko basoa untzigintza egurrez hornitzeko erabili zela. Beste batzuk, arrazoi desberdin bat azaltzen dute, ermita parean dagoen faroak Gipuzkoako kostaldetik zebiltzan ontziak gidatzeko balio zuela esanez. Dena den, lehendabiziko azalpena sinesgarriagoa omen da. Bestalde, ermita honen lehenbiziko irudia, mirariak egiten zituena, Bigarren Guda Karlistan desagertu zen eta geroago beste bat ipini bazen ere, berriztatzea eraman ondoren, ez zen gehiago azaldu. Hirugarren irudia jantzirik zegoen amabirjina zen. Azkenik, XVII. mendekoa den Arrosarioko Ama Birjinaren irudia jarri zen aldare nagusian. Irailaren 8an erromeria ospatu ohi dute bertako Ama Birjinaren ohorez. Ermitaren inguruan, mahai, erretegi eta abarrez osatutako zelaia dago.

Aldarean, itsasontzi baten gainean, Ezkioko elizatik eraman zuten Rosarioko amabirjinaren irudi modernoa ageri da. Ezkioko eliza honetan oraindik ere Rosarioko amabirjinaren irudi zaharra gordetzen da. Diotenez irudi hau inguruneetan aurkitua izan zen, herrira eraman zelarik. Bizilagunak irudi hau desagertu eta hasieran bilatu zuten tokian agertzen zela ikusita, bertan baseliza eraikitzea erabaki zuten. Batzuk 1622an eraikia izan zela diote. 1959ko abenduaren 28an sute batek baseliza hondatu zuen eta hori ikusita 1962an berriztatzea erabaki zuten. XX. Mende erdira arte Ostegun santuan parrokiatik baselizara prozesioa egiteko ohitura zegoen. Gaur egun hiru elizkizun ospatzen dira: maiatzaren lehenean ( goimen kontrako meza), non apaizak lurrak bedeinkatzen ditu. Beste biak irailaren 8an eta honen ondorengo igandean ospatuko dira, non arratsaldeko 6tan meza ospatu ostean bertaratuei San Andresen erlikia musukatzeko ematen zaie.

Nola iritsi

Mandubiko tabernaren pareko baserriaren ondoan dagoen pista hartu behar da. Zelaia atzean utzi eta basora sartzen garenean bidea bitan banatzen da. Ezkerretara dagoena hartu behar dugu, gure eskuinetara txabola bat geratuko delarik (Elorri 1988). Bidea segituz gero, bidegurutze batetara iritsiko gara non lau norabide ezberdin agertuko dira. Eskuinetara geratzen den lehena hartuko dugu ("Kizkitza" dioen txartel batekin markatua dago). Bide hau segituz zuzenean baselizara iritsiko gara. Azken 100 metroak aldapa gogorrean dira, beraz lasai hartzea komeni da. Tabernatik baselizara 20 minutuko ibilbidea egongo da. Baselizatik ikuskatu daitezkeen bistak zoragarriak dira: Garin, Astigarrieta, Ezkio, Gabiria, Txindoki eta Aralar, Mandubia, etab..

Kizkitza Baseliza
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak