Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Erlijio Ondarea / Baseliza
  3. Errenteria: Santa Maria Magdalena Baseliza

Errenteria: Santa Maria Magdalena Baseliza

Aurrealdea harlanduz egina dago. Presbiterioaren erdialdean, titularraren irudia ageri da bere alboetan Gure Rosario Anderearen eta San Joseren irudiak agertzen direlarik. Santa Maria Magdalenaren irudi zaharrak, Felipe de Arizmendiri atxekitzen zitzaizkion.



Baseliza 1523. urtez geroztik dokumentatua ageri da. 1638an frantses ejertzitoa, baselizara sartu eta suntsitu egin zuen. 1741. urteko organoa Tomas Apezetxearen lana da. 1770.ean, parrokiatik zetozen bi aldare txiki ezarri ziren. Garai batean, ohitura zen, LEPROSOak bertara sendaketa eske joatea horretarako ate batetik sartu eta bestetik ateratzen zirelarik.

1987an berriztatu zen. Festa egunaren bezperan (uztailak 22), salbe bat ospatu eta hurrengo egunean meza gauzatu ostean patroia prozesioan parrokiara eramaten da, non Santiago egunerarte egoten da egun horretan berriro ere baselizara eramaten delarik.

Madalena Basilika, haren izena hartzen duen kalean dagoena, ez bakarrik Errenteriako, baita Gipuzkoa eta Nafarroako legenardunen ospitalea ere izan zen behinola. Ulergarria da, beraz, gaixotasunaren arriskua kontuan izanik, Hiribilduaren harresitik kanpo egotea.

Ez dugu sorrera data ezagutzen, baina F. Arocena eta S. Múgicak jasotako datuaren arabera 1547an jadanik, "se trataba en el Ayuntamiento de ejecutar obras de reedificación el el hospital de leprosos, lo que supone naturalmente una existencia muy anterior del edificio construido".

XVII. mendearen hasieran, Goñi Galarragaren arabera, ez zen legenardunik gelditzen, santa gurtzen jarraitzen bazuten ere. Ehun urte geroago, eraikinaren egoera tamalgarria ikusirik, Udalak garrantzi handiko lanak egitea erabaki zuen. Zimendatzea berregin zen, koruaren bi aldetako horma nagusiak berriz ere jaso eta silarrizko bost arku ezarri ziren, hiru kaperaren aurrean eta bi koruaren azpian. Hurrengo urteetan konponketak egin behar izan zituzten elkarren segidan, baina hala ere, eraikina eraitsi egin zuten apezpikuaren aginduz, 1732ko maiatzeko agiri batek berriro eraiki zutela badio ere.

Baina ez da hemen bukatzen haren historia gorabeheratsua: Ponte Ordoqui-k 1866an Udalari zuzendutako txosten bat aipatzen du eta bertan Madalena Basilika hondatua aipatzen da: "profanada hace muchos años y destinada a fábrica de campanas".

Arkitekto berak eginiko azken zaharberritzean, kanoi erdiko ganga baten itxura zuen sabaizuna eraitsi zuten eta eraikinaren estalkia lau teilatutan osatzen duen zurezko egituraren ikuspegia berrereskuratu zen horrela. Korua berregin zen, baldosa zoladura harrizkoak ordeztu zuen, presbiterioan eta erdiko pasabidean zegoenarekin bat eginik eta ermitak zuen ura irazteko arazoa kanpoko drenatze batekin konpondu zen.

Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak