Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Erlijio Ondarea / Imajinagintza
  3. Andoain: Zumeako Kristo Sainduaren Baseliza

Andoain: Zumeako Kristo Sainduaren Baseliza

Gotiko estiloko kristo landua dauka, gerta liteke erromaniko estiloko zaharrago baten ordezkoa izatea.

Presbitergoaren erdian XIII. mendeko Kristo handi bat eta alboetan oinazpikoen gainean San Martinen (ezkerretara) eta San Antonen (eskuinetara) irudiak daude. Plaka batek zera dio: "Ermita de Santa Cruz anexa a la iglesia parroquial de San Martin de esta villa de Andoain cuya patrona es la villa".

1512an "Leizaur-eko Santa Kutz basilika" izenpean ageri zen. 1664an berriztapen eta handitze lan handiak egin ziren , gaur egun duen itxura izatera iritsi zirenak hain zuzen ere: hiru kapera berdin, bat zentrala eta besteak alboan daudenak.

1600eko data duen dokumentu batek dionez, Aita Santuaren Jubileu bat egokitua zeukan.

Baseliza honetan dagoen Kristoren inguruan istorio bat kontatzen da, non behin eurite baten ostean errekako ur neurria kristoren hanken altuerara igo zen, baina behin altuera honetara iritsi bezain laster euritea geratu egin zen.

Zumeako Kristo Sainduaren Baseliza Imagen 2 de la galería de Andoain: Zumeako Kristo Sainduaren Baseliza Imagen 3 de la galería de Andoain: Zumeako Kristo Sainduaren Baseliza
Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak