Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Erlijio Ondarea / Imajinagintza
  3. Eibar: Azitain baseliza

Eibar: Azitain baseliza

Tamainu naturaleko bizargabeko kristo baten taila mantentzen duelako ospetsua da.

Maltzagara doan bidearen eskubitara dagoen “Azitaingo Andra-Mari” baselizan aurki daiteke XVII. Mendeko egile ezezaguna eta tamaina naturala duen tailagintza barroko hau.

Puntu erdiko arku handi baten bitartez elizatarian sartzen gara. Elizpe hau 1764.urtean eraiki zen.

1970.urtean egin zen berrikuntzan, balorerik ez zuten aldare zaharrak erretiratu egin ziren.Ustez XVII.mendekoa den “Ama Birjina Umearekin” irudi bat gordetzen da. Irudi hau, erretaula zentralaren erdian kokatuta zegoena da.

Baseliza hau “Nuestra Señora del Palacio” izenarekin agertzen da 1556.ko dokumentu batean, eta 1571.ean “Nuestra Señora de Acitayn” izena aipatzen da.

Parrokia maila, 1963.etik du. 1989 eta 1991 urteren bitartean, berritua izan ziren egurrezko estruktura eta irudiak, Elizbarrutiak, Aldundiak eta Komunitateak babestuta. 1991ko ekainak 15-ean izan zen, Jose Maria Setien-ek, Donostiako Elizbarrutiko Gotzainak, berrinauguratuta.

“Konbentzio Gerra” garaian eta baselizako elementu baliotsuak Frantses ejertzitoaren eskutik salbatzeko asmotan, beste toki seguruago batetara eramatea pentsatu zuten, baina Bergara parean, frantsesek bereganatu egin zituzten.

Auzo-lagunek, Eibarreko parrokia urruti samar geratzen zitzaiela ikusita, 1814.urtean apaiz bat kontratatu zuten bertan Meza ospatzeko.

Jai eguna, abuztuaren 15ean ospatzen dute (Jasokundeko Andra Mari eguna)

Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak