Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Erlijio Ondarea / Imajinagintza
  3. Beasain: Loinazko Andra Mariaren Ermita

Beasain: Loinazko Andra Mariaren Ermita

Nabe bakarreko eliza soila da. Baseliza hau debozioaren zerbitzurako egindako arte herritarraren adibide nabarmena da.



Loinazko feriek, leku bera izan zuten topalekutzat urtez urte, hots, Ermita honen ingurua.

“Loinazko Amaren baseliza elizkoi honetara gerturatzen dira prozesioz, letania garaian, Beasain, Ordizia, Lazkao, Arriaran, Astigarreta eta Ormaiztegi herriak. Bertan ospatzen da, maiatzaren larunbata batean, jenero asko saltzen den feria.” (1625)

Loinazko Andre Mariaren imajina, 0,75 m-tako altueradun taila polikromatua da. Bere Berreroslearekin dagoen Ama honek, ez du inolako komunikaziorik azaltzen haurrarekiko; soineko arrosa du tunika loretsu eta mantu urreztatuarekin eta errezela eta koroa ere urreztatuak dituela. Haurrak, bedeinkatzeko jarrera du, Andre Mariak aldiz bere eskuineko eskuan lore bat du garbitasun-ikurtzat.

Tailak, pieza bakarrean egina denak, antzinatasun handiko aztarnak azaltzen ditu bere egintzari dagokionez. Dirudienez, XIII. mendeko taila da.



Sabaiko erdi-puntuko hiru arkuk, Andre Mariaren irudia duela aurkitzen den apaleraino zuzentzen dute begirada eta aurrerago beste erdi-puntuko arku bat du presbiteriora sarrera emanez. Dekorazio oro sobera dago; antzina sarrerako arte nagusiaren bi aldeetan kokatuta egon ziren urbedeinkatu-ontziak baino ez daude eta gaur horietako bat Ermita barruan jarrita dago. Harlanduzkoak dira eta gurutze bat eta lore-irudiak dituzte. Estilo platereskoa oso ongi gogorazten digute, berau XVI. mendean loratu zen eta. Elizako sarrera ate angeluzuzen handi bat dela bide irekitzen da eta berorren gainean, Arriarango Jauretxearen armarria dago, eliza txiki honen zaindari zelako.

Bere lehenengo oina gordetzen du, baita bi aldeetan estalitako eliz ataria ere eta barroko estiloko ezpataina du 1631 idatzia duen kanpaiarekin. Ermita, oso ederra da eta data hori baino askoz ere lehenagokoa, nahiz eta Pedro Karrerakok 1729an berreraikia izan.

Baselizako jabea zen Mª Josepha de la Rua y Galarzak, Arrarian-go andrea eta, Aravaca eta Tholako markesak, Beasaingo arkitekto famatuari deitu zion goitik behera berreraiki zezan. Arkitekto honen obraren artean, Oñatiko elizaren aurrealdea eta Legazpiko elizaren dorrea zeuden.Aitzinean, prozesioan etortzen zen inguruko herrietako jendea, Igokunde egunean, erreguteak eginez, zutoihalak eramaten zituzten autoritate eta kofradiekin batera. Tradizioak dioenez, lanparako olioa oso propietate onak ditu umeen azaleko arazoak sendatzeko.Jaieguna, irailaren 8an ospatzen da. Arratsaldean egiten da Meza Nagusia, eta, ondoren, ardoa eta gailetekin, merienda musika herrikoiak lagunduta.

Baseliza ikusteko giltza baselizaren behean aurkitzen den Loinaz baserrian eska daiteke, 15. zenbakian hain zuzen ere.

Festa apirilaren 8an ospatzen du.
Meza ordutegiak:
Larunbatetan: 6:30
Igandetan: 11h eta 13h

Musika Gipuzkoan twitter Facebook Txikiweb Erakusketak