|
|
 |
| Tolosa |
 |
Azalpena:
Tolosa Oria Erdiko erdigune nagusia da. Oria ibaiaren ezkerraldean kokatzen da, bere ingurunea menditsua delarik.
Laburpen Historikoa:
Tolosari buruzko lehen aipu historikoak 1.025 urtean agertzen dira, Olazabaleko (Altzo) San Salbadorren Monasterioaren hazkuntza dela eta, geroko hiriari dagozkion toponimoekin.
Badakigu Leoneko Alfonso XI. ren garaietan (1.185-1.230) herriak jada Foru, Erabiltze eta Ohiturez gozatzen zuela. Alfonso X a Jakintsuarekin, 1.254an, Hiri titulua erdietsi zuen. Errege honek bere gotortzea xedatzen du, Oria ibaiaren taiutzearen desbideratzera heltzen da, honela herria irla batean kokatu eta bere babesa erraztu.
1.256ren aurretik ere, Tolosak garrantzi nabarmena zeukan, eta jada 1.200 urtean, bere Santiagoren Elizan probintziar Ahaldunak bildu ziren Gipuzkoaren Gaztelako koroarekiko eranspena eztabaidatu eta baloratzeko.
XV. mendean zehar, Tolosarentzat egite aipagarria gertatu zen: Juan II.ak Nafarroa eta gipuzkoar portuen artean egiten zen merkataritza guztia, hiri honetatik igaro zedila agindu zuen.
Hiriak kale txikiz, estu eta paraleloak, enparantza ugariz bananduak, osaturiko erdi aroko gunea gordetzen du. Bertan eraikin bikainak, bere iragan historikoaren
erakusgai onak, nabarmentzen dira.
Tfnoak
Udaltzaingoa: 943 52 62 62 943 52 12 34
Osasun Zerbitzua: 943 52 69 14
Aparkaleku publikoak: 943 51 93 12 943 34 43 14
|
|
|