|
|
 |
| Eibar |
 |
Azalpena:
Herri Harmagile izenez ezaguna da.
Probintziaren mendebaldean dagoen herri gipuzkoarra da. Ego hibaiaren ondoan dagoen mendibitartean kokatzen da. Daukan egoera topografikoak, oso menditsua baita, eraikuntzarako zailtasunak ekarri ditu.
Eibarrek betidanik herri artisau ospea izan du. Erdi haroko tailerretan harma zuriak lantzen ziren, hala nola, aizkorak, atxurrak eta palak. XV. mende amaieran Eibarreko harmak Europa osoan ezagunak izatera iritsi ziren. 1917an I Gerrate Mundiala zela eta Eibar bere harmen produkzioaren gailurrera igo zen, Frantzia, Inglaterra, Italia eta Errumaniara exportatu zutelarik.
Datu gisa, 1920an “Langileen harmagintza kooperatiba” ALFA eraiki zutela esan daiteke, nahiz eta 7 urte ondoren bere industria josteko makinak egitera pasa izan; 1925an G.A.C – a bizikletak egiten hasi zen eta 1929an Orbea etxeak gauza berbera burutuko zuen. Bide berbera segiko zuen B.H etxeak.
Laburpen Historikoa:
1267an Castillako erregea zen Alfonso X Jakitunak, San Andres parrokiaren patronatua “Palacio de Olaso” elgoibartar andrearekin ezkondua zegoen Juan Lopez de Gamboari luzatu zion.
Herriaren sorrerak 1346ko Otsailaren 5 eko data dauka. “Alfonso XI el Justiciero”-k Jaenen herritarren ordezkari zen eskutiz bat luzatu zuen non eibartarrek herria biztanletzea, herriari harresi bat eraikitzea, dorreak jartzea eta “Villanueva de San Andres” izena jartzea eskatzen zuten “XV. mende erdialdean soilik Eibar izena erabiltzen zen).
Taldeen arteko guda Eibarreko lurretan gauzatu zen.
Azkoitia eta Azpeitian Apirilak 13, 14 eta 15 egunetan sortu zen Matxinada, 1766ko Maiatzaren 14an Eibarrera iritsi zen.
Aduanak Ebrotik Bidasoa eta kostara ekartzeak eta oinarrizko produktuen prezio askeek, matxinada herrikoia ekarri zuten.
1794ko Abuztuaren 29an konbentzio gudak frantsez eraso bat ekarri zuen, zeinek ehundaka etxe, udaletxea, eskola eta ospitala suntsitu zituen.
XIX. mendean Karlisten guda ezagutu zuen. XIX. mende amaieran, 1898ko Abuztuaren 6an, herriaren lehenengo greba gauzatu zen lan arrazoiak zirela medio.
1931ko Apirilaren 14an, Eibar, Errepublika aldarrikatu zen Espainiako lehenengo hiria izan zen.
1937ko Apirilaren 26an bigarren espainiar errepublikaren kontra zeuden gudaritaldeak hirira sartu eta erikuntza gehienak deuseztatu zituzten.
Seme Kuttunak:
Ignacio Zuloaga Zabaleta
Beste Erlijio Batzuk:
Ebangeliar eliza: Amaña 10 – Tlfnoa: 943.175454
Jehova Testiguak: Juan Gisasola 5
Rrahama Mezkita; Argatxa Jardinak 19 – Tlfnoa: 943.208175
Tfnoak:
Udaltzaingoa: 943.201525
Osasun Zerbitzua: 943203646 943203401
Aparkaleku publikoak: 943 20 89 03 943 20 22 05 943 70 08 41
|
|
|