Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.1 Arkitektura eta Arte Zibila / 1.1.2 Baserriak, Dorretxeak
  3. Oņati: Lazarragatarren Dorrea eta Jauregia.

Oņati: Lazarragatarren Dorrea eta Jauregia.

Atzeko kalean kokaturik. Garitoiak ditu dorreak eta fatxada esgrafiatua; XV. mendea ezkeroztik Lazarragatarren bizileku izan zenak berrikuntza.



Fatxada nagusia Foru plazari begira dauka eta burdin-hesia duen lorategia osatzen du. Oinplano angeluzuzena du eta lau isuriko estalkia. Beheko solairua eta beste bi ditu. Beheko solairuan arku apuntatua daukan sarrera dago eta armarri txiki bat giltzarrian, eta baita leihoak ere. Solairu nagusian bost bao daude eta erdikoa hegalduna da. Alboetakoak ere balkoi luze hegaldunak dira, beste aldeetako fatxadarantz luzatuak eta gainerako biak kareldunak. Erdiko baogunea hemezortzi zatiko armarriak errematatzen du. Moldura batek definitzen ditu garaiera desberdinak.

Bigarrenak bao kopuru bera du, txikiagoak, eta fatxada errematatzen duen egur landuz eginiko hegal handia. Fatxada nagusia bi garitoiek markoztatzen dute eta pinakuluak daude goialdean dorrearenekin bat etorriz. Kareztatutako harri landua erabili da. Ezkerreko aldean beheko solairua itxia. Bi leiho txiki bakarrik ditu. Lehen solairuan berriz, hiru bao daude: bat karalduna eta beste biak balkoi hegaldunak burdin landuz eginiko barandekin. Garaierak moldura batek definitzen ditu eta bigarren solairuan bi bao kareldunek. Lehen solairuaren azpian balkoi luze hegalduna zabaltzen da fatxada nagusitik beste bao batzuen ondoan. Bao guztiak platabandaz markoztatuak daude.

Imagen 1 de la galería de Oñati: Lazarragatarren Dorrea eta Jauregia. Imagen 2 de la galería de Oñati: Lazarragatarren Dorrea eta Jauregia.
Txikiweb