Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kirolak / Jokoak eta Kirol Ekitaldiak
  3. Euskal Pilota: Erremontea Hernaniko Galarreta Frontoian

Euskal Pilota: Erremontea Hernaniko Galarreta Frontoian

Herria: Hernani

Lekua: Galarreta Frontoia

Hasiera: 01/01/2014

Bukaera: 01/12/2017


Ekitaldi gehiago Galarreta Frontoia

Hernaniko Galarreta Frontoiak gaur egungo erremonte-jokalari punta puntakoenen partiduz osatutako Erremonte Jaialdiak aurkezten ditu. Erremontea zestaz jokatzen den euskal pilotaren modalitaterik ikusgarrienetakoa da, teknikak eta pilotariek zestaz pelotari ematerakoan lortzen den abiadurak lehentasuna dutelarik.

Galarreta Frontoia:

  • Ohizko partidu egunak: Ostegun eta larunbatak: 16:00etatik 20:00etara (4 partidu jokatzen dira)
    1200 eserleku dituen eduki zabala.
    350 autoentzako aparkaleku plaza

    Tarifak:

    • Helduak: 18,00 € - Sarrera eta ERREMONTE BOLETUAREN boleto bat
    • Gazteak (18etatik 25etara): 5,00 € eta Erremonte Boletua
    • 18 urte beherakoek: Doan

    Erremontea:

    Erremontea zestaz jokatzen den euskal pilotako modalitate ikusgarrienetako bat da. Pilotariek teknika eta abiadura handia behar dituzte pilota zestaz jotzeko; pilota zestaren beheko aldean, eskuaren altueran, jasotzen dute, eta gora bidaltzen dute, goiko muturretik ateratzeko.
    Mugimendu hori etengabea da, eta pilota ezin da inoiz gelditu; hortaz, erremontea berdingabea da, zestaz jokatzen diren modalitate guztien artean.
    Erremontea 1904an sortu zen, Juanito Moyaren ekimenari esker. Pilotari txiki hori laxoan (eskularruz) aritzen zen lehiakide handiagoen aurka, eta erremontea asmatu zuen, haiei aurre egiteko. Emaitza paregabea izan zen, tresna horri esker, beste inork baino urrutiago bidaltzen baitzuen pilota, baita abiadura handiagoz ere. Hala bada, euskal pilotaren modalitate hori oso bizkor hedatu zen Nafarroako eta Gipuzkoako pilotazaleen artean.

    Helbidea: Galarreta Frontoia- Entidad Jauregi, z/g - 20120 Hernani, Gipuzkoa

    • GPS: Lat. +43º 16' 36" / Log. -1º 59' 16"
    • Tel.: 943 551023 / Fax : 943 550599 / E-mail: info@oriamendi2010.com

    Nola iritsi:

    • Autoz: GI-2132, Recalde-Hernani
    • Autobusez: G1-G2 lineak, 15 minutuero. Irteera Okendo kaletik, Victoria Eugenia Antzokiaren parean

    Bideoa - Erremontea Galarretan

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Oriamendi 2010-ren weba

Erremontea
Txikiweb