Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Zinema eta proiekzioak
  3. Donostia Nazioarteko Zinemaldia

Donostia Nazioarteko Zinemaldia

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 16/09/2022

Bukaera: 24/09/2022

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako Zinemaldia

Apartado de Correos 397 (20080) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: + 34 943 481212
Fax: + 34 943 481218
Web: www.sansebastianfestival.ya.com
Email: ssiff@sansebastianfestival.com

Aurten Donostia Zinemaldia 70. ediziora helduko da. 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.

Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortua, berehala lortu zuen FIAPFek (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiaketarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker. Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako filmetan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrez gero. Horixe da Maskorraren sorrera, sasoi hartan zilarrezkoa zena, eta berau erabakitzeko nazioarteko epaimahai bat eratu behar zen.

1957an "A" maila behin-betiko eman zitzaionean, eta maila nagusietarako Maskorra urrezko bihurtu zenean, zinemaldiaren berezko ikonoak agertu ziren. Horixe da gaur egun ere aurrera egiteko erabiltzen den erreferentzia, alegia, irekitasunaren aldeko korronteren aukera, garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, eta oraindik ere bizirik dirauena. Zeren Donostiako Zinemaldiaren ardura nagusia unean uneko zinerik kezkatsuenaren eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea baita.

Lehen urte haietatik hona ugari izan dira Zinemaldira bertaratu diren zineko pertsona ospetsuak, Donostiari distira kosmopolita itzuliz eta "glamour" apur bat emanez; hori bai, zine onarekin loturik beti ere. Federico Fellini, Gloria Swanson, Alfred Hitchcock, Kirk Douglas, Jean-Luc Godard, Deborah Kerr, Leslie Caron, King Vidor, Monica Vitti, Anthony Mann, Bernardo Bertolucci, Anhony Quinn, Audrey Hepburn, Franco Zeffirelli, Francis Ford Coppola, Fritz Lang, Francisco Rabal, Robert Altman, Howard Hawks, Nicholas Ray, Elizabeth Taylor, François Truffaut, Orson Welles, Fernando Rey, Luis Buñuel, Steven Spielberg, Joseph von Sternberg, Imperio Argentina, Richard Burton, Gina Lollobrigida, Harrison Ford, Nikita Mikhalkov, Pedro Almodóvar, Victoria Abril, Sergio Leone, Roman Polanski, Sam Peckinpah, Jacqueline Bisset, George Peppard, Louise Rainer, Alberto Sordi, Sydney Pollack, Peter O´Toole, Joseph L. Mankiewicz, Charlton Heston, Glenn Close, Anjelica Huston, Sophia Loren, Stanley Donen, Mel Gibson, Keanu Reaves, Matt Dillon, Ethan Coen, Antonio Banderas, Bertrand Tavernier..., besteak beste, euren filmak aurkeztera etorri ziren eta euren nortasunak arrasto ezabagaitza utzi du Zinemaldiaren memorian.

Euren jardunbidearekin zine munduari hainbeste eman diotenei esker ona adierazteko "Donostia Saria" sortu zen 1986an, eta orain arte hiriaren omenaldi hori honako hauek jaso dute:

  • 1986: Gregory Peck
  • 1987: Glenn Ford
  • 1988: Vittorio Gassman
  • 1989: Bette Davis
  • 1990: Claudette Colbert
  • 1991: Anthony Perkins
  • 1992: Lauren Bacall
  • 1993: Robert Mitchum
  • 1994: Lana Turner
  • 1995: Susan Sarandon; Catherine Deneuve
  • 1996: Al Pacino
  • 1997: Michael Douglas; Jeremy Irons; Jeanne Moreau
  • 1998: Anthony Hopkins; John Malkovich
  • 1999: Fernando Fernán-Gómez; Vanessa Redgrave; Anjelica Huston
  • 2000: Michael Caine; Robert de Niro
  • 2001: Francisco Rabal; Warren Beatty; Julie Andrews
  • 2002: Jessica Lange; Bob Hoskins; Dennis Hopper
  • 2003: Isabelle Huppert; Sean Penn; Robert Duvall
  • 2004: Woody Allen; Annette Bening; Jeff Bridges
  • 2005: Ben Gazzara; Willem Dafoe
  • 2006: Max Von Sydow; Matt Dillon
  • 2007: Richard Gere; Liv Ullmann
  • 2008: Meryl Streep; Antonio Banderas
  • 2009: Sir Ian McKellen
  • 2010: Julia Roberts
  • 2011: Glenn Close
  • 2012: Tommy Lee Jones, Ewan McGregor, John Travolta, Oliver Stone, Dustin Hoffman
  • 2013: Carmen Maura, Hugh Jackman
  • 2014: Denzel Washington, Benicio del Toro
  • 2015: Emily Watson
  • 2016: Sigourney Weaver, Ethan Hawke
  • 2017: Monica Bellucci, Ricardo Darín, Agnès Varda
  • 2018: Hirokazu Kore-Eda, Danny Devito, Judi Dench
  • 2019: Penélope Cruz, Costa-Gavras, Donald Sutherland
  • 2020: Viggo Mortensen
  • 2021: Marion Cotillard, Johnny Depp

Donostia Saria 2022: Juliette Binoch, David Cronenberg

Zinemaldiak honako Sailak ditu:

  • Sail Ofiziala
  • Donostia Saria Emanaldiak
  • New Directors
  • Horizontes Latinos
  • Zabaltegi-Tabakalera
  • Perlak
  • Nest
  • Culinary Zinema
  • Made in Spain
  • Zinemira
  • Belodromoa
  • Haurrentzako Zinema
  • Ikastetxeak Belodromoan
  • Atzera Begirakoa. Claude Sautet
  • Klasikoak
  • RTVE Galak
  • Movistar Plus+ Gala
  • Euskal Zinema Gala
  • EITB Gala
  • Fipresci Sari nagusia
  • Film Sorpresa
  • Films To Be

Zinemaldiak honako Sariak banatzen ditu:

  • Sail Ofiziala - FIAPF:
    • Film onenaren Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat).
    • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.
    • Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko maskorra.
    • Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorra.
    • Argazki onenaren epaimahaiaren saria.
    • Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.
  • Kutxabank-New Directors Saria
  • Horizontes Saria
  • Zabaltegi-Tabakalera Saria
  • Donostia Hiria Publikoaren Saria
  • Nest Saria
  • Euskal Zinemaren Irizar Saria
  • Gazteriaren TCM Saria
  • Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Saria
  • WIP Latam Sariak
  • WIP Europa Sariak
  • Ikusmira Berriak Saria
  • Zinemaldia Startup Challenge Saria
  • TVE-Beste Begirada Saria
  • Espainiako Lankidetza Saria
  • Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusian Irabazlea
  • Dunia Ayaso Saria
  • Donostia Sariak
  • Zinemira Saria

Sarreren salmenta:

70. edizioko saio guztietarako sarreren salmenta mailaka egingo da, Zinemaldi Plazako lehiatiletan eta online ere, Zinemaldiaren web ofizialean sansebastianfestival.janto.es eta Kutxabanken kutxabank-zinemaldi.janto.es.

Salmenta Mailkatua

  • 11, 12 eta 13 egunak, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan:
    • Irailaren 11n, igandea, 9:00etan: 16, 17 eta 18ko salmenta.
    • Irailaren 12an, astelehena, 9:00etan: 19, 20, 21 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
    • Irailaren 13an, asteartea, 9: 00etan: 22, 23, 24 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
  • Irailaren 14tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 16tik aurrera.

Eguneko Salmenta

  • Egunean bertan salgai jarriko diren saioetarako sarrerak:
    • Online: eguneko saioetarako goizeko 8:00etatik aurrera.
    • Leihatiletan salmenta: leihatila bakoitzeko ordutegian, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.
  • Inaugurazio, Donostia Sari eta Klausura galetarako sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera Kursaaleko leihatiletan.
  • Gainera, egunero saio desberdinetarako sarrera kopuru txiki bat jarriko da salgai, bai online bai leihatiletan.
  • Donostia Zinemaldiko eserlekuak zenbakituta daude, Antonio Elorza Belodromoko saioak izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu sesio bakoitzeko.

Saltokiak:

  • Internet
  • Leihatilak
    • Zinemaldi Plazako Leihatilak
      Irailaren 11tik 24ra
      • 11tik 15ra: 09:00etatik 20:00ak arte
      • 16tik 23ra: 08:30etatik 20:00ak arte
      • 24an: 08:30etatik 14:00ak arte
      • Kursaal Elkarguneko
        K1 eta K2rako sarreren salmentarako soilik.
        Irailaren 16tik 24era
        • Ordutegi orokorra: 7:45-22:30
        • 16-24 egunetan: 8:00-22:30
        • 20-21-22 egunetan: 7:45-22:00
    • Victoria Eugenia Antzokiko, Principe, Trueba, Antiguo Berri Aretoetako, Antzoki Zaharrako
      • Emanaldietako egunetan lehen proiekzioa baino 45 minutu lehenago.
    • Tabakalera
      • Emanaldietako egunetan, emanaldia baino 30 minutu lehenago.
    • Belodromoa
      • Belodromorako salmenta soilik
      • Emanaldietako egunetan, emanaldia baino 2 ordu lehenago.

Prezioa:

  • K1eko Abonuak
    • Sail Ofizialeko Abonuak
      • B Gunea: 390,00
      • Gune Orokorra: 280,00
        • K1 Sail Ofizialeko abonuak erosteko (Inaugurazio, Donostia Saria eta Klausura galak barne) e-mail bat bidali dezakezu ticketing@sansebastianfestival.com ra irailaren 2ra arte.
  • Galak
    • Inaugurazioa – Klausura K1ean
      • B Gunea: 95,00
      • Gune Orokorra: 70,00
    • Donostia SariaK K1
      • B Gunea: 55,00
      • Gune Orokorra: 45,00
        • Inaugurazio, Donostia Saria eta Klausura galen ondorengo proiekzioetarako 8,25 euroko prezioan erosi ahal izango dira.
    • Donostia Saria Victoria Eugenia Antzokia
      • Sarrera: 15,00
  • Beste sarrerak
    • Arratsaldeko Eta Gaueko Saioak – K1
      • B Gunea: 10,00
      • Gune Orokorra: 8,25
    • Gainerako saio eta Zine aretoak
      • Gainerako saioak: 8,25
      • Haurrentzako zinema: 2,00
      • Klausura Belodromoa: 15,00
    • Culinary Zinema+Afaria
      • Culinary Zinema+Afaria: 80,00
      • %10eko BEZa barne
  • Kudeaketa gastuak online zein lehiatiletan: 0,65€ sarrera bakoitzeko.

Ohar Garrantzitsuak

  • Behin emanaldia hasitakoan, ez da Zine-Aretoetara sarrera onartuko.
  • Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat sarrerak erosteko, 943-003110 telefonora deitu 9:00etatik 20:00ak arte irailaren 11tik 24a bitarte.
  • Zinemaldiko informazio orokorra:

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Kartela 2022
Txikiweb