Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Poltsiko Antzerkia Jaialdia 2019

Poltsiko Antzerkia Jaialdia 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 07/02/2019

Bukaera: 24/02/2019

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Lotura interesgarriak

Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Sailaren bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita zortzigarrena da otsailaren 7tik 24ra bitartean egingo den jaialdia eta aurten ere, jaialdi amaierako festa izango da, otsailaren 23an. Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute programa, hiriaren antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin.

Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Poltsiko Antzerki Jaialdiaren bereizgarria da, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira (adibidez, tabernak), eta, gainera, oso obra mota berezia ahalbidetzen dute: antzerkia, umorea, magia, musika... Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.
Programazioak, bai garatzen deneko espazioengatik, bai jaialdian bildutako proposamenengatik, formatu txiki eta ertaineko obrak antzezteko eta ideia berriekin esperimentatzeko bidea ematen du. Ildo horretatik, kultur etxeen eguneroko lanaren adibide argia da, ikuspegi desberdina ekartzen baitiote hiriko kultura programazioari, herritarrengandik hurbil dauden ekipamenduetan.
Edizio honetan ere,  euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren 9. deialdian irabazle eta finalista izan diren taldeek parte hartuko dute. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan.
Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa ez da erraza izan. Parte-hartzaileen batez besteko adina gaztea izan da.
Guztira, 5 proposamen jaso ditugu Poltsiko Sorkuntza deialdian. Intujai Teatroren Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsak)lana izan da irabazlea eta Txinparta Antzerki Taldearen Zurrunbiloan berriz finalista.
Ekimen honen xedea, poltsiko antzerkiaren eta, oro har, formatu txikikoaren esparruan euskaraz dagoen eskaintza urria bultzatzea da. Proiektu irabazleak 4.000 euroko laguntza jasoko du, eta finalistak, 3.200 eurokoa, antzezlana garatu eta ekoizteko.

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak programa zabala eskaintzen du 28. edizio honetan, eta tartean 4 estreinaldi ere izango dira, aipatutako Antzerki Sorkuntzako lan irabazlea eta finalista, eta Fabiolo Connection eta Sekretu polita antzezlanak.
Oraingoan ere, bi hizkuntza ofizialen presentzia parekatuta dago eta baita emekumeen presentzia ere.

Guztira 17 konpainiak hartuko dute parte, hiriko 25 espaziotan banatuta: horietatik 4 emakumezkoek osatutakoak dira, 5 mistoak eta 8 gizonezkoek osatutakoak. Hizkuntzari dagokionez, 8 antzezlan euskaraz  dira, 8 gaztelaniaz eta beste bat berriz, testurik gabe.
Emanaldiei dagokienez, 35 dira guztira (17 euskaraz, 17 gaztelaniaz, 1 testurik gabe), eta generoari begiratuta, 10 ikuskizunetan emakumezkoak dira protagonista, 8 mistoak  dira eta 17 ikuskizunetan gizonezkoak.

Azken urteotan bezala, edizioari amaiera emango dion festa-ekitaldia izango da, eta honako hauek parte hartuko dute: Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe, Javi Sancho, Riki López eta Al Tran Trán konpainia.

PROGRAMA ETA AGERTOKIAK

Saioak ostegunetik igandera bitartean izango dira hiriko hainbat lokal eta espaziotan, 2019ko otsailaren 7 ostegunetik hasita, eta martxoaren 24ra arte, igandearekin.

Jaialdiaren helburu estrategikoetako bati erantzuteko, berriz, programazioa hiriko auzo guztietara helduko da.

Ikuskizun guztietarako sarrera doan da.

Hauxe da  2019ko edizioaren programazioa:

Txinparta Antzerki Taldea: Zurrunbiloan

  • Erdialdea. Botanika. Otsailak 7, 19:00
  • Añorga. Museum Cemento Rezola. Otsailak 9, 20:00
  • Altza. El  Nido. Otsailak 15, 20:00
  • Amara. Via Fora. Otsailak 17, 19:00
    • Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo antzezlan finalista.
    • Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari …
      • Hizkuntza: euskara

El Mono Habitado: Benditas + El Elefante Y La Paloma

  • Gros. Scanner. Otsailak 7, 20:00
    • Bi artzaini, beren ganadua zaintzen ari direla, Ama Birjina agertzen zaie, edo hala uste dute beraiek. Bi emakume eta argitasun bat, hizketan giza eta jainkozko auziez. Tartean, elkarri aurpegiratzen dizkiotenak, elkar ulertzea, adiskidantza. Eldarnio bat arkakuso eta mirari artean, horixe da Benditas.
    • El elefante y la paloma berriz,kulturen, hizkuntzen eta bizitzeko eren gurutzaketa. Bi izaki oso desberdin mariachi doinuen eta dantzaldi ahantzien artean. Baliteke ezkontza ezinezkoa izatea, baina ezkon aurrekoak oso dira ederrak.
    • Omenaldi bat desberdintasunari, oroitzapenei, bizitzari, kultur aniztasunari eta elkar ulertzeko borondateari.
    • Hizkuntza: gaztelania

Diego Peña: Siendo Franco

  • Antigua. Doka. Otsailak 7, 21:00
  • Egia. La Taberna. Otsailak 8, 20:00
  • Alde zaharra. Altxerri. Otsailak 9, 20:00
    • Ez zait bururatzen modu hoberik komedian hamabost urte bete izana ospatzeko, ikuskizun berri batez ez bada. Show bat, non, konparaketa bat eginez neure haurtzaroaren, gurasoek kontatu ziguten haren eta gure seme-alabei uzten ari garenaren artean, honako galdera honi erantzuten saiatuko bainaiz, kantak eta bakarrizketak direla bide: hobea izan al zen iragana? Bada, argi hitz eginda… ez dakit, baina barre batzuk behintzat egingo ditugu jakiten ahalegindu bitartean.
      • Hizkuntza: gaztelania

Mikel Martinez: Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña

  • Antigua. Txirain Kultur Elkartea. Otsailak 8, 20:00
    • Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain.
      • Hizkuntza: euskara

Intujai Teatro: Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsak)

  • Martutene. Etxarriene Zentroa. Otsailak 8, 20:00
  • Egia. Taba. Otsailak 10, 19:30
  • Bidebieta. Kontadores. Otsailak 16, 19:00
  • Gros. Picachilla. Otsailak 17, 19:00
    • Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko antzezlan irabazlea da.
    • Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
    • Baina orduan...  ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
      • Hizkuntza: euskara

Aitziber Garmendia & Mikel Bermejo: Bizi(O)Lagunak

  • Intxaurrondo. Aitona-amonen Etxea. Otsailak 10, 18:30
    • Zer nolako bizitza mota daramate etxe berdinean hain desberdinak diren bi edo hiru pisukidek?
    • Pisukide bat bizitza bat, pisukide bat istorio bat, pisukide bat bizio bat.
      • Hizkuntza: euskara

Ion Martinez "Txiki": 40 Urte Ta Aldapan Behera Niek!

  • Gros. El Muro. Otsailak 10, 19:00
  • Martutene. Etxarriene Zentroa. Otsailak 15, 20:00
  • Egia. La taberna. Otsailak 22,  20:00
    • Bizitzan ez dakizu nola, baina denbora aurrera  doa, eta nahi ala nahi ez, 40 urteak hor zeuden eta iritsi dira.
    • Zuk orain arte bezala, bizitzen jarraitu nahi duzu baina gezur potolo bat dela konturatzen hasten zara, 40 urteak betetzen dituzun lehen egunetik aldatzen hasten zarelako. Fase berri batean sartu zara,  40 URTE MADARIKATUAK!
      • Hizkuntza: euskara

Elisa Lledó: Si Te He Visto No Me Acuerno

  • Aiete. Borroto taberna. Otsailak 14, 20:00
  • Amara. Lau taberna. Otsailak 15, 20:00
  • Altza. Darieta Irish bar.Otsailak 16, 20:00
    • Bikotekidearen infidelitatea jasan duen neska batek ezin ditu  adarrak ezkutatu. Bereak egin beharko ditu eta aurrerantzean bizimodua aldatu zaiola onartu. Aldi ezberdinak biziko ditu, bere burua aintzat hartu, maitatu, eta den modukoa dela onartu arte.
      • Hizkuntza: gaztelania

Cía. Nogusano: A Pan Y Agua

  • Intxaurrondo. El Parque taberna. Otsailak 14, 20:00
    • Gigino Pastixino, apaiz oso gizatiar bat, hainbestekoa non gau bat edo beste parrandan pasatu izan baitu. Deusebio, usoei jaten emateko behar eutsiezina sentitzen duen herritar bat, egunero parkean ogitartekoa jaten duenean. Apaizak erritual hori eten beharra du, papur bakoitza bedeinkatuz. Usoek ixten dute hirukia.
    • Zer gertatuko da kanpaiek meza iragartzen dutenean?
      • Hizkuntza: gaztelania

Rafael Maza: Fabiolo Connection Match to the future

  • Gros. Belgrado. Otsailak14, 20:00
  • Loiola. Ardube taberna. Otsailak 15, 20:00
  • Alde Zaharra. Altxerri. Otsailak 16, 20:00
    • Penintsulako, Floridako eta Barbadoseko pistarik cool-enetatik pasatu ondoren, arabiar emirerri ahaltsu batek kontratatu du Fabiolo, zertarako eta xekearen alabari tenis-eskolak emateko. Hor hasiko da beste bidaia bat Sotograndeko aberaskumerik berba-jario eta gatzdunenarentzat. Basamortuko hare suhar eta emirraren luxuzko jaimatik hasi eta  Montecarloko kasino esklusiboetara, Moncloako pasadizoetara edo Vatikanoko igerilekuetara igaroko gara.
    • Bidaia bat eta beste baten artean  gaurkotasunari errepasoa egingo dio Fabiolok, ohituta gaituen bere estilo fresko  eta lotsagabeaz. Horretarako,  laguntzaile teknologikoa du Fabiolok: betaurrreko "fabiolosak".Horien bidez Fabiolok bizitzaren bi ikuspegi daudela adierazi nahi digu: arrunta eta baldarra bata eta  cool eta pijoa bestea. Zein da zurea?
      • Hizkuntza: gaztelania

Barry Manley: Bakarrizkanta, Umorezko Bakarrizketa Eta Kantak

  • Igeldo. Itsas Aurre Kultur Etxea. Otsailak 17, 19:30
    • Euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean, jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barrerik egiten! Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori? Utz ieazadazu nere istorioa kontatzen, eta benetako irlandar batek bezela, kantu goxoz alaituko dugu momentua.
      • Hizkuntza: euskara

Javi Sancho: Del Deporte También Se Sale

  • Antigua. Garai. Otsailak 21, 21:00
  • Amara. Astoria 7. Otsailak 24, 20:00
    • Niretzat, gimnasioan izena emateko urteak daraman hori eta Espainiako Itzulia irabazi duena, biak elite kirolariak dira.Nire showean parte hartzeko hautatutako eliteko kirolari horietako bat zarela argi dugunean, erabat zintzoa izango naiz: ikuskizun honetan, kirolarekin dudan harreman gazi-gozoaz eta inguratzen gaituen kirolerako grinaz arituko naiz. Badakigu jendea erotzen ari dela, zu horietako bai izan zaitezke, baina zu, jatorra zara eta gainontzekoak ez hainbeste.
    • Ikuskizunean, kirolaz gain, eguneroko nire milaka istorioez arituko naiz, zuen bizitza horren gaizki ez doala jabetu zaitezten.
      • Hizkuntza: gaztelania

21:12 Produkzioak: Sekretu Polita

  • Loiola. Ardube taberna. Otsailak 21, 20:00
  • Erdialdea. Botanika. Otsailak 24, 19:00
    • Noiz izan zen haurtzaroko lagun-mina ikusi zenuen azken aldia? Lehen muxua lapurtu zizun pertsonarekin noiz hitz egin duzu azkenekoz? Bizitzak asko aldatu ote du? Norbaiti kontatu ahal izan dizkio bere sekreturik kuttunenak? Eta zuk?
      • Hizkuntza: euskara

Maribel Salas: No Os Lo Vais A Creer

  • Egiatarra Jubilatuen Elkartea. Otsailak 23, 19:00
    • No os lo vais a creer  telebistaren munduan zehar egindako ibilbidea da. Fikzioa (komedia) eta errealitatea nahasten dira ikusleari irribarre eragiteko gaurko gaien bidez. Bakarrizketa honetan badira bi jardun musikal ere.
      • Hizkuntza: gaztelania

FESTA

  • Erdialdea. Dabadaba. Otsailak 23, 21:30
  • Tessa Andonegi & Ainhoa Aierbe
  • Javi Sancho
  • Riki López
  • Al Tran Trán
    • Poltsiko Antzerkiaren 28. Jaialdiaren amaiera ekitaldia. Hainbat artistaren saioak izango ditugu: Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe, Mee Too lanarekin; Javi Sanchoren Del deporte también se sale; Riki Lopezen Me tengo contento, musika eta umore ikuskizuna eta amaitzeko, Al Tran Trán konpainiaren Con mallas y a lo loco inprobisazio saioa.
      • Hizkuntza: euskara – gaztelania

Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren kartela 2019
Kontzertuak Txikiweb Ihauteriak Gipuzkoan Expo