Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

Herria: Lasarte - Oria

Lekua: Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxea

Ordua: 19:00-20:30

Hasiera: 11/02/2019

Bukaera: 25/02/2019

Sarrerak: 0,00 €


Ekitaldi gehiago Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxea

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxea.

Geltoki, 18 (20160) Lasarte - Oria

Telefonoa: 943376181
943376191
943376055
Fax: 943376192
Web: http://www.lasarte-oria.org/cultura
Email: cultura.lasarteoria@udal.gipuzkoa.net

Lotura interesgarriak

Lasarte-Oriako Udalak Lasarte-Oriako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren VIII. edizioa antolatzen du, bertan Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 42. Zikloaan proiektatu ziren dokumental aukeratuak eskainiko direlarik.

Beste urte batez Lasarte Oria-ko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Ziklo-ko 11. edizioaren programazioa aurkezten dizuegu, CIMASUB 2019a, SARRERA DOHAINIK izango da, Otsailaren 11, 18 eta 25ean Manuel Lekuona Kultur Etxean (19:00etatik 20:30etara).

Gainera, Otsailean zehar 11tik 26era Manuel Lekuonako Kultur Etxeko kafetegian 17:00etatik 21:00etara, aurten CIMASUB-ean aurkeztutako argazki hoberenen erakusketa irekita egongo da

Beste urte batez itsaspeko irudiko profesional eta zaleen parte hartzearen arrakastarengatik gure betetasuna erakutsi nahi dugu, guztira txapelketara 70 lan inguru aurkeztu dira argazki bildumak, film laburrak eta dokumentalak kontuan hartuz, guztiak kalitate ezin hobeagokoak. Mundu mailan Itsaspeko Zinemaren erreferentzia bat gara, mundu osoko lanak bidaltzen dizkigutelako. Belgikako, Frantziako, Ingalaterrako, Italiako, El Salvadorreko, Argentinako, Kanadako, Mexikoko eta abar-eko lanak bidali dizkigute. Aukeratutako lanak Maldivetako, Indonesiako, Filipinetako, Mauricio Uharteetako, Mexikoko, Tailandiako, Australiako, Egiptoko eta abar-eko paradisuetara eramango gaituzte eta baita ere gure kostaldeetara Kanarietara, Galiziara,Tarragonara, Gipuzkoara, Bizkaiara eta Kantabriara.

Itsas kutsadurarekin dugun arazo larriaren aurrean, eta urtez urte itsas hondoetan daukagun zabor kopuru handia salatzen duten lanak gero eta gehiago direla ikusita, aurten salaketa ekologikoko lan hoberenentzako sari bat sortu dugu, bai argazkietan, bai dokumentaletan eta baita ere film laburretan. Emaitza ikaragarria izan da, zuzendariek kontatzeko asko dute eta horrela erakutsi digute.

Komentatutako berrikuntzekin, alde batetik, salaketa ekologikoko lanen sariei esker, CIMASUB-ean aurkezten diren lanak sentsibilizatzaileagoak eta gure itsaso eta ozeanoek jasaten ari diren arazoaren errealitatea erakustea izan nahi dugu. Eta bestetik goizeko 11etan ospatuko dugun Txikizikloari esker, gure belaunaldi berrietara indar handiagoz iritsi nahi dugu gure itsasoak salbatzeko eta, beraz, gure planeta.

TXIKIZIKLO-aren helburua gure umeak itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan hezitzea da. Zaborrak eta plastikoak gure itsasoei eta bertan bizi diren espezieei egiten dieten kalteaz hausnartu araztea. Gure itsaso eta ozeanoak salbatzea beraien eskuetan dagoela kontzientziatu nahi ditugu, birziklatzearen eta erabili eta botatzeko materialen erabilpen egokiarekin. Lehen hezkuntzako 200 ikasle inguru film laburren proiekzioetaz eta AZTI-ko urpeko munduko profesionalen elkarrizketa batetaz disfrutatuko ahal izango dute.

PROIEKZIOAK ETA HITZALDIA - OTSAILAREN 11a ASTELEHENA - 19:00etatik 20:30etara.

La Plastikería (Bizkaia) | Cesare Maglioni | 6 min.
Anhelo Azul (Tenerife)| Marc Pedrals Prat | 3 min.
Euskal Urdina (Euskadi) | Isaias Cruz Irujo | 4 min.
Zergatik urperatzen gara? Luis Martinez-ek eskainitako hitzaldia, naturaren zalea eta Realeko Urpeko Saila Jardueraren urpekaritza irakaslea. Urpekariek itsasoaren sakonera sakonean sartzen gaituzten zergatiak ezagutu nahi dituzu? Ezagutu nahi duzu nola prestatzen den urpekaritza murgilketa bat? Zer ikusten dugu gure Kantauriko uretan behin eta berriro esperientzia hori errepikatzeko? Etorri eta  erakutsiko dizkizugu gure sekretuak.

PROIEKZIOAK - OTSAILAREN 18a ASTELEHENA - 19:00etatik 20:30etara.

Underwater Basque Country. El otro mar de los vascos. (Euskadi) | Alberto Santolaria | 3 min.
Ruido (Lagunas de Ruidera) | Jose Antonio Valverde | 6 min.
Out of the black & into the blue. ANILAO (Filipinak) | Alex del Olmo | 4 min.
Impermanencia (Tailandia) |  Julián Rodríguez | 5 min.
Hondar2050 (Gipuzkoa · Bizkaia · Lapurdi (Fr) | Cesare Maglioni | 45 min.
Maldivas | David Galdañ Fernández | 5 min.
Deep (Gipuzkoa) | Mikel Yarza | 4 min.
Pura Maro (Euskadi · Australia · Mexiko) | Maite Erauskin | 6 min.
Scorpionfish (Mexiko) | Guy y Anita Chaumette| 8 min.

PROIEKZIOAK - OTSAILAREN 25a ASTELEHENA - 19:00etatik 20:30etara.

Fotos ganadoras del CIMASUB 2018 | Javier Ferrer | Massimo Giorgetta | Manuel Campillo | Iñaki Alcalde | Aldo Gustavo Galante 6 min.
Momentos robados (Gipuzkoa) | Borja Inza | 7 min.
Out of the black & into the blue. PHILIPPINES. (Filipinak) | Alex del Olmo | 4 min.
Ocean Shock's (Cantabria · Bizkaia · Gipuzkoa) | Alberto Santolaria | 4 min.
Los secretos del Ángel (Kanariak) | Elodie Turpin | 26 min.
Pisciforms (Mauricio Uharteak) | Olivier Van den Broeck | 11 min.
Black & Blue (Indonesia · itsaso GORRIA · Alaska ···) | Julie Ouimet | 5 min.
Out of the black & into the blue. TRUK LAGOON (Mikronesia) | Alex del Olmo | 3 min.
De cerca (Mexiko) | Daniel Aldaya | 19 min
Realeko Urpeko Saila Jardueren Atalaren izenean, esker berezi bat eman nahi diegu gure babesle eta CIMASUB-eko kolaboratzaileei, beraiek gabe lan hau garatzea ezinezkoa izango litzatekeelako. Gure babesleei esker: Lasarte-Oriako Udaletxea, Danok-Kide Erakundea eta Real Sociedad Fundazioa. Horiei esker, CIMASUB-eko programa guztian SARRERA DOHAINIK eskeini ahal izango dugu.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Lasarte Oriako Udala

Kartela
Kontzertuak Txikiweb Ihauteriak Gipuzkoan Expo