Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Erakusketa: "Arzak bere saltsan"

Erakusketa: "Arzak bere saltsan"

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua:  

Hasiera: 26/03/2019

Bukaera: 16/06/2019

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago San Telmo Museoa

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970
943420094
Fax: 943430693
Web: http://www.amigosdesantelmo.org
Email: santelmo@donostia.org

Lotura interesgarriak

Donostiako San Telmo Museoak "Arzak bere saltsan" erakusketa aurkezten du.

  • Komisarioa: Jankontuak

Donostiako San Telmo Museoak Arzak bere saltsan aurkeztu du, ezagutzera ematen dituena sukaldari bat, Arzak; mugimendu bat, Euskal Sukaldaritza Berria; mahai asko, Alto Vinagreseko jatetxekoak 1897tik, eta idazle baten gogoeta, Hasier Etxeberria. Honela aurkeztu zuen Juan Mari: "Euskal sukaldarien artean entzutetsuena jatetxe batean jaiotako ume bat izan zen. Bere logelako atea jangelaren ondoan zegoen. Horixe zuen mundurako sarrera: jankidez betetako jangela. Arzaken ikuspegitik, kozinatzea eta bizitzea sinonimoak dira, horregatik esaten du berak inoiz ez duela jatetxerik izan, berea otordu-etxe bat dela. Arzak euskal sukaldaritzaren alma materra izan da eta da, baita Espainiako sukaldaritzarena ere".

Luisa López Tellería komisarioa da erakusketa hobekien azal dezakeena:
Arzak ez da sukaldari hutsa. Berak nahi izan ez arren, ikur bat da; sukaldaritzaren "aitalehena" izendapena baztertzen du, zaharkitua iruditzen zaiolako, baina badakigu betiko euskal sukaldaritzan sustraitzen eta Frantziatik eta puntako beste leku batzuetatik zetozen sukaldaritza-iraultzei besoak irekitzen jakin zuen mugimendu gastronomiko haren anaia handia dela.

Eta nahasketa hori guztia zabaltzen jakin zuen, goi-mailako sukaldaritzan aritzen zirenen artean ez ezik, baita herri-sukaldaritzan ere. Horregatik, pertsona ezaguna eta aitortua da, baita gastronomiaren elitetik kanpo ere.

Juan Mariren historia ardo-upategi batean hasi zen, bere aitona-amonekin, baina amaren oturuntza-jatetxean ikasi zuen janaria prestatzen eta hantxe hasi zen esperimentatzen, Euskadin mugarria izan zen garai batean, 70eko hamarkadan, askatasunaren ernetzean. Euskal Sukaldaritza Berria deiturikoa euskal gizarteak dena posible izan zitekeela amestu zuen garaian jaio zen...

Aukeratu ditugun Arzakeko 12 mahaiek historian zeharreko ibilbide bat osatzen dute; beti abangoardiakoa izan den jatetxe baten, sukaldari baten, Donostiaren eta gure herriaren bilakaeran zeharreko ibilbide bat.  Mahai bat tresna gisa erabiltzen den altzari bat da, bai, baina baita beste ikur bat ere; bizikidetzaren altzaria da, horren inguruan biltzen gara, lan egin, jan eta edaten dugu eta bizi gara.

Mahaiaren inguruko istorio horiek begirada ezberdin batekin kontatuko dizkigute Juan Mari bere ibilbidean zehar zaindu, gidatu, lagundu eta inspiratu duten emakumeek: amak, emazteak, alabak, baita bere jangelako buruek, partidako buruek eta sukaldeburuek ere. 

Mahaiak eta musak, horixe da zuek nazioartean itzal handienetakoa duen gure herrikide baten aitorpen gisa egindako erakusketa honetan dastatzea nahi dugun konbinazioa.

PROPOSATZEN DUGU gastronomiaren inguruko ikuspegi ezberdin bat, Arzak jatetxeko sukaldaritzaren eta mahai ezberdinen bidez, dokumentatuz bere hurbileko historia, XIX amaieratik gaur artekoa, eta euskal gizartearekin izan duen lotura.

ERAKUSTEN DITUGU altzariak, tresnak eta dokumenturik bitxienak; eta baita ere, gure memoria kolektiboko parte diren testigantzak eta oroitzapenak.

Hausnarketa EGIN DUGU euskal gastronomiaren bertako eta nazioarteko fenomenoa ahalbidetu duten baloreen inguruan, taldeko mugimendu edo partekatutako pasio gisa.

  • Nola eta zein baloreetatik abiatuta lortu zuen Arzakek nazioarte mailako herri-marka sortzea eta zabaltzea.
  • Nola lortu dute sukaldariek, Juan Mari buru, nazioarte mailako herri-marka sortzea eta zabaltzea.
  • Horrez gain, taldeko esfortzu baten historiaren inguruko erakusketa da.

HELBURU DA euskal gastronomiaren historian sakontzea eta baita ere, Arzak Jatetxearen sukaldaritzan eta hori ahalbidetu zuen familian. Beren istorioak ere, bodegako mahaitik egungo abangoardiako jatetxera garamatzatenak, badira ospakizunen, afaltzera ateratzeko ohituraren eta oturuntzen historia. Gastronomiaren gizarte historia da.

GONBIDAPENA EGITEN DUGU museoko Laborategiaren eta patioaren artean ibilbidea egitera euskal gastronomian zehar, 1879tik XXI. mendera gure kulturako elementu garrantzitsu baten bidez: Arzak Jatetxeko mahaiak.

PARTEKATU DITUGU Juan Mariren lau balore funtsezkoenak, eta bere eta bere familia eta taldearen ikuspegi sortzailea, erakusketaren eta proposatzen ditugun jardueren bidez.

  1. Familia batean, tradizio batean eta kultura testuinguru batean sustraitua
    • Juan Mari, euskal sukaldarien gehiengoa bezala, tradizioan eta inguruan ondo sustraitutako familia negozio batetik dator, baina jakin du bere tradizioa, jatorri herrikoia eta sustraia nazioarte mailako marka balio bihurtzen.
  2. Talde espiritua, lankidetzarena
    • Arzakek bateratu egiten ditu bere marka eta herriarena. Euskal Sukaldaritza Berria sortu zenetik, Juan Marik, sukaldari gazte eta nekaezin talde baten buru, mundu mailako hedapena duen marka bat sortzeko esfortzua partekatuz garatu du bere lana, eta era berean, bere sorkuntzetan sakonduz.
      Errekonozimendu internazional gisa, beste hainbat sariren artean, hiru Michelin izar jaso ditu duela 30 urtetik, eta Repsol Gidako 3 eguzki, duela 40 urtetik.
  3. Transmisiorako borondatea
    • Bere ezagutza gizarteratzeko eta transmititzeko aitzindaria izan da, besteak beste, kongresuen, telebistaren, prentsaren, ikastaroen, topaketen, espezializatutako aldizkarien, fakultateen eta eskolen bidez. Sukaldaritza Berria talde mugimenduaren hasieratik nabarmena izan da Juan Marik egin duen saiakera bere jakintza partekatzeko eta zabaltzeko, eta hala, hedabideek maite eta mimatzen duten sukaldari bihurtu da.
  4. Bere herrian sustraitua
    • Herri tradizioaren jakintza jasotzeko prest egon da, eguneroko sukaldaritzarena eta beren etxeetan, tabernetan edo elkarte gastronomikoetan sukaldean aritzen direnena. Baina zabalik egon da baita ere, beste zaporeetara, sukaldaritzetara eta beste esperientzietara, euskal sukaldaritzari ekarpenak egin dizkiotenak, munduko onenetako bat bihurtuz.

JARDUERAK / ACTIVIDADES

San Telmo Museoan

  • Zeharkako Begiradak
    • Bisita berezi hauetan, Arzaki buruz eta bere sukaldaritzari buruz izandako bizipenak partekatuko dituzte gastronomiarekin erlazionatutako pertsona ezberdinek.
      • Martxoak 31: Luisa López (gaztelera)
      • Apirilak 14: Aizpea Goenaga (euskara)
      • Apirilak 28: Luisa López (gaztelera)
      • Maiatzak 12: Mikel Zeberio (gaztelera)
      • Maiatzak 26o: Tatus Fombellida (gaztelera)
      • Ekainak 9: Xabier Gutiérrez (euskara)

  • San Telmo Pil-Pilean: Ibilbide Gastronomikoa
    • Erakusketa honen harira, museoak berriro ere eskainiko du jarduera hau, erakusketa iraunkorra eta Laborategikoa bisitatuz. Gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen ibilbide gastronomikoa, bost zentzumenak jokoan jarriko dituen proposamena. Gero dastaketa BOKADON.
      • Apirilak  5 (euskara)
      • Apirilak 19 (gaztelera)
      • Maiatzak 3 (euskara)
      • Maiatzak 17 (gaztelera)
      • Maiatzak 31 (euskara)
      • Ekainak 14 (gaztelera)
        • 18:30 / Ostiraletan / 15 euro

  • El Proceso Creativo En El Laboratorio De Arzak
    • Hitzaldia: Elena Arzak, Xabier Gutiérrez, Igor Zalakain. Arzak jatetxeko Laborategiko kideak.
      • Maiatzak 30, osteguna
        • 19.00 / Gazt./ Sarrera librea tokiak bete arte

  • Proiekzioak
    • Martxoak 28: Juan Mari Arzak, Etxe bat da mundua (Hasier Etxeberria, 2009). Euskaraz.
    • Apirilak 30: Mesas y musas. Emakumeak Juan Mariren bidaide (Oier Aranzabal, 2019). Gazteleraz, euskarazko azpitituluekin.
      • 19:00 / Sarrera librea lekuak bete arte

  • Sutondoan Gure Saltsan
    • Familientzako tailerra
      Juan Mari Arzaken unibertsora hurbilduko gara bost zentzumenen bitartez.
      • Maiatzak 11
      • Maiatzak 25
      • Ekainak 1      
        • 17:00 / Larunbatetan / Euskara / 5 euro  / familia (6-12 urte)

  • Gu Ere Arzaken
    • Arzak-en ospatu diren eztei-bazkariak bertako historiaren parte dira. Zuen kasua bada eta museora argazkia ekartzen baduzue, erakusketan jarriko dugu.
      Erakusketa amaitzerakoan, Arzak jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko dugu.
      Argazkiak emailez santelmo@donostia.eus helbidera bidali edo museoko harreran utzi.

Tabakaleran

  • Ardoaren Ukiak, Ardo Dastak
    • "Ardoaren ukiak" izenburupean, erakusketa zabalik dagoen bitartean ardo dastak egingo dira, horren zaporeak eta urrinak bereizteaz gain, bere ukia antzemateko gaitasuna lantzeko.

  • Zinea
      • "Babetten oturuntza". Euskadiko Filmategia.
        • Pelikula hau Euskadiko Filmategiaren "Gustukoena" saioan emango da; horietako emanaldi bakoitzean pertsona ezagun batek zinemaren historiako bere klasikorik gustukoena aurkezten du. Saio horretarako, Juan Mari Arzakek 1987. urtean Gabriel Axel zinemagileak zuzendutako "Babetten oturuntza" film daniarra aukeratu du. Emanaldiak irauten duen bitartean, lau kolore zein zaporetako bonboiak jateko aukera izango da.

Basque Culinary Center-en

  • Sukaldaritza Tailerrak
    • Juan Mari Arzak eta Pedro Subijanaren plater ospetsuenak prestatzen ikasteko tailerrak. Arzak familiaren sukaldaritzan zehar bidaia kulinarioa, 1979tik hasi eta gaur egun arte, Juan Mari, Elena eta bere bidelagun Pedro Subijana eta Akelarre Jatetxekoko bilakaera ezagutzeko. Basque Culinary Centerrek eskainitako tailer bereziak, mantala jantzi, hiru plater gako prestatu eta afaltzen amaitzeko.
      • Maiatzan:
        • 2: Especial Arzak recetas años 80
        • 9: Especial Akelarre recetas años 80
        • 16: Especial Arzak recetas años 90
        • 23: Especial Akelarre recetas años 90
        • 30: Especial Arzak recetas años 2000
      • Ekainean:
        • 6: Especial Akelarre recetas años 2000
        • 13: Especial Arzak recetas actualidad
        • 20: Especial Akelarre recetas actualidad
    • Prezioa: 95€/pax (afaria barne)
    • Antolatzailea / Organiza: Basque Culinary Center (+ info.: www.bculinaryclub.com)

Donostian Zehar

  • Kaleko Elkartasun Ibilbidea
    • San Telmo eta Tabakalera artean Juan Mariren pintxo gustukoenak -arrautza frijituak eta pikilloko piperrarekin- dastatu ahal izateko postuak, Zaporeaken elkartasun proiektua babesteko.
      • Martxoak 31, apirilak 7 eta 14
      • Antolatzailea: Zaporeak

  • Arzak Bat Eskatu
    • Hiriko zenbait tabernatan Juan Mari Arzaken plater gustukoena den arrautza frijitu eta pikillo piperrez egindako pintxoak egongo dira..
      • Antolatzaileak: Hostelería Gipuzkoa, Instituto del Pintxo donostiarra,  Basque Tour, Zaporeak, Hoteles de Gipuzkoa.

Ordutegia:

  • Asteartetik igandera: 10:00-20:00

"Arzak bere saltsan" erakusketaren foiletoa
Kontzertuak Txikiweb Gipuzkoan Expo