Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Museoak / Museoak, erakusketak..
  3. ARGI ARANTZAZU 2019.

ARGI ARANTZAZU 2019.

Herria: Oñati

Lekua: Oñati

Hasiera: 05/04/2019

Bukaera: 05/05/2019


Ekitaldi gehiago Oñati

Argi, Ilunpetan Argazki Taldeak antolatzen duen biurteko argazki jaialdia aurten Oñatin ospatuko da. Jaialdiak argazkigintza garaikidea bultzatzea du helburu

PROGRAMAZIOA

Erakusketak:

APIRILAK 5 (maiatzak 5era)

  • Argizaiola - Herriko dendetako erakusleihotean
    TXANDA elkartearen eskutik, herriko hainbat dendatako erakusleihoetan izango dira ikusgai ARGIZIOLA leihaketako argazkiak. Argazkilari afizionatuen artean Euskal Herrian egiten den lehiaketa nagusietako bat da ARGIZAIOLA
  • Ibaia ez da leku bat - Nagore Legarreta, plazan
    2018ko udan, Poloniako Wroclaw hirian sortu ziren irudi hauek, Etxepare eta Air Wro erakundeek koordinatutako beka artistikoari esker. Nagore Legarreta argazkilariak etxean, Urumea ibaian egindako argazki lanari jarraipena eman zion Odra ibaian, non kamara bihurtutako ontzi zilindrikoak ibaiaren ur azalean jarri zituen, ibaiari kamara eskura jarri eta ibaiak nola ikusten gaituen, galdera horri erantzun nahian. ´´Odra ibaiarekin harremandu nahi nuke, benetan denagatik: izaki bizidun bat, Wroclaw hiriaren egunerokoaren, gerraren, uholdeen eta berritzearen testigu isila. Odra ibaiak begiak dituela pentsatu nahi nuke eta bertan, ur azalean, kamerak jarri eta galdetu hiria nola ikusten duen. Horretarako ibaiaren ur azalean metalezko ontziekin egindako kamerak jarri ditut, etxean egin dudan bezala, Urumea ibaian. Proiektu honetan lehen aldiz esperimentatu dut kolorezko paper analogikoarekin. Eguzki argi naturalaren ñabardurak ezagutu nahi nituen, zeintzuk diren bere ezaugarriak Wroclaw-en udako hilabeteetan, ezagutu zein den bere aldartea kolorezko paper analogikoarekin kontaktuan sartzen denean, ikusi nola erreakzionatzen duen¨. Proiektua 2018ko irailan aurkeztu zen Polonian, Wroclaw, Hiria eta Kulturaeuropar konferentziaren testuinguruan, Akant izeneko utzitako aroztegi batean. Erakusketarekin batean tailer bat eman zuen ontzi estenopeikoak eraiki eta hiritarrei Odra ibaia erretratatu zezaten eskatuz. Odra ibaiaren inguruan bizi izan dituzten esperientziak ere jaso ziren.
  • Plaketak - Aitziber Orkolaga, plazan
    Nola txukundu memoria? Nola eraiki gure oinak helduko dituen lurra? Nola baretu zauriak oroitzapenekiko akzesorik ez dugunean, gure esku ez dagoenean? Memoria irudikatuz? Oroitzapenak marraztuz? Ariketa honetan murgildu ondorengo emaitza isila da.
  • Gu - Xabier Atxa, berdura plazan
    argi urdin intermitenteak dena bustitzen du,
    distiren eta argirik gabeko unetxo beltzetan,
    sehaska kanta batek ekografiatzen nau.
  • Barrubaso - Mendi Urruzuno, Antixena parkean
    Txaluparen ondoan eutsiko ninduen ohol bat aurkitu nuen itsasoaren erdian argazki kamararekin, eta haren bidez egin dut pausua, itsasargi baten bila. Orain, itsaso batzuk eta baso ainitz zeharkatu ostean, orri txuri bat ikusten dut basoan, paisaiak eta bizitza berrasmatzeko aukera, elurra urtzekoa, amildegian sare bat margotzekoa, orri txuri koloreztatzekoa. Baso elurtu bat, oinutsik zeharkatu dezadan oihu egiten didana.
  • Beste begirada bat - Oñatiko errefuxatuak - Inaugurazioa 19.00etan (janaria, musika…), Eltzian (edificio Eteo)
    Argazkilaritza, begiratzeko era bat da eta begirada horren atzean, beti dago pertsona bat, bere bizipen, kultura eta baloreekin. Bi pertsonek ez dute inoiz argazki berbera aterako egoera beraren aurrean. Azken hilabeteetan, bizilagun berriak ditugu Oñatin; urrundik etorritako kide berriak. Nolakoak izan dira bere bizipenak? Zerk ematen die atentzioa? Nola ikusten dute herria? Eta bertako biztanleak? Ikus dezagun bada Oñati euren begiz, begi berri batzuekin. Ikas dezagun gehiago beraieiburuz, ikas dezagun gehiago gutaz.

APIRILAK 6 (maiatzak 5era)
  • Ispiluak - Herri guztian zehar
    Aurten festibalaren barruan iada klasikoa den ekintza hau herri guztian zehar zabalduko dugu, aintzinako argazki bakoitzare dagokion lekua emanez. Denborak aurrera garamatza etengabe. Oraina, berehala bihurtzen da iraganean. Beti aurrerantz garamatzan norabide honi kontra egin aldera, kaleak antzinako irudiz beteko ditu aurtengo ispiluak argazki erakusketak. Une batez ez bada ere, iragana oraina bihurtzeko asmoz.
APIRILAK 12 (maiatzak 12ra)
  • ARGI Arantzazu - Elisa Gallego Picard eta Antornio Guerra - Inaugurazioa 19.00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean
APIRILAK 13
  • BookJockey saioa - V de Bergara, Dani Garcia Valero, 22.00etan, Udaletxeko arkupean
    BookJockey-a argazki-liburuak erakusteko eta berauetaz gozatzeko modu berria da. DJ saio batean bezala, BookJockey-ak, argazki-liburuak nahastu eta gurutzatuko ditu istorio bat sortzeko, eta ikus-entzuleei modu desberdin batean liburuak ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten die. BookJockey-ko saio esperimental honetan, Daniel G.Valerok bere azken lanetako bat aurkeztuko digu, "Con V de Bergara", bere herriaren erraietaranzko bide desberdin honetan eragin zioten argazki-liburu haiekin irudiak dantzaraziz.
APIRILAK 22 (maiatzak 5era)
  • San Telmo Museoko Gabriela Cendoya Funtsa - Argazki liburuak ukitu, usaindu, behatu eta ezagutu, liburutegian
APIRILAK 30
  • Gabriela Cendoyarekin solasaldia - 19.00etan, Liburutegian
MAIATZAK 2
  • Una entre tots, Zinekluba- Joana Biarnés-i buruzko dokumentala, 20.00etan, Kultur Etxean
    JOANA BIARNÉS (1935-2018), gizonez beteriko mundo batean emakumezko prensa argazkilaria. Garaiko aurreiritziak gainditu zituen aintzindaria, bere ogibidean arrakasta izan zuena. Historiako pertsonai handiak ezagutu eta erretratatu zituen, eta mito bihurtzekotan zegoenean desagertu zen. 2015eko dokumentala, Jordi Rovira eta Óscar Morenok zuzendua (72min)
MAIATZAK 17-19

  • Akatsaren poetika Tailerra- Nagore Legarretarekin, Eltzian (edificio Eteo)
    Gure zurruntasunak hautsi eta esateko dugunarekin konektatuz, argazki lanak aktibatzea da lantegiaren helburua. Bide horretan, gure begiak heziko ditugu eta gure irudimena elikatuko dugu argazkilari ezberdinen lan prozesuak eta argazki lanak aztertuta. Sortze prozesuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat ideien inguruan hitz egingo dugu: geure buruari galdetuko diogu zein jarrera diren lagungarri fundamentuzko argazki lan bat aurrera ateratzeko, inprobisazioa eta malgutasunari buruz ariko gara, metaforetaz, originaltasunaz….. Intuizioa eta inprobisazioan oinarritutako ariketak planteatuko ditugu eta emaitzei forma emango diegu argazki lan ezberdinen edizio-egituran arreta jarrita eta taldekidearen dinamika erabilita. Norbere lanagaratzen jarraitzeko proposamenak egingo dizkiogu partaide bakoitzari.
    Ekarri beharrekoa:
    -Gehienez 25 argazkiz osatutako argazki bilduma paperean inprimatuta. Argazki bilduma martxan dagoen argazki lan baten ingurukoak izan daitezke edo parte hartzailearen artxibotik egindako aukeraketa.
    -Edozein motatako argazki kamera, mugikorra ere izan daiteke. Ordenagailua, baldin baduzue.
    Data eta ordutegia:
    Maiatzak 17, Ostirala: 18:00 – 21:00
    Maiatzak 18, Larunbata: 9:30 – 13:30 / 16:00 – 20:00
    Maiatzak 19, Igandea: 9:30 – 13:30
    Parte hartzaile kopurua: gehienez 10 pertsona
    Izen ematea: 90eur
    Izen ematea eta informazio gehiago: ilunpetan@gmail.com

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Argi Festibala

Kartela
Kontzertuak Txikiweb Gipuzkoan Expo