Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Dantza
  3. Dantzaren Hilabetea 2019

Dantzaren Hilabetea 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 13/04/2019

Bukaera: 28/04/2019

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna oroitzeko hainbat ekitaldi antolatzen ditu.

Dantzaren Hilabetea 2019

Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaritzat jotzen den koreografoa jaio zen eguna, hautatu zuen UNESCOk, 1982an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek dantza era guztiak babesten ditu ofizialki munduko herrialde guztietan, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluaren bitartez. 1996tik hasita, Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak (APDG), Donostia Kulturarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu izan ditu jai hori ospatzeko, eta, beraz, aurtengoa hogeita laugarren aldia da jarduera-programa bat eratu dena, lanbide horri omen egiteko.

XXI. Eskola Erakustaldia Andoainen

Martxoaren 24an, igandearekin, Elkarteko 180 ikaslek dantza-erakustaldia eman zuten Andoaingo Bastero Kulturgunean. Erakustaldia eguerdiko 12etan hasi zen, eta dantza-saio betea eskaini zuen, non Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko akademia batzuek edizio honetarako prestatu dituzten koreografiak aurkeztu baitzituzten. 22 pieza guztira, Elkarteko irakasleek sortuak, 17 eskolaren ordezkari. Programa askotarikoa osatzen dute, non balletik klasikoena zein gaur egungo dantzaren joerarik modernoenak sartzen baitira.

Barra Klasikoko XXIII. Erakustaldia Kontxako Barandilan

1997an lehen aldiz egin zenetik, hitzordu ezinbesteko eta jendetsuenetako bat bihurtu da Kontxako Barandillako barra klasikoko erakustaldia, 'Dantzaren Hilabetea'n diren jardueren artean. Antolatzaileen datuen arabera, aurreikusita dago 1.576 dantzarik hartuko dutela parte (825ek barra txikian eta 751k barra klasikoan; hots, 35 dantza-irakaslek eta 29 eskolak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako zenbait herritatik etorrita). Gainera, aurten Logroñoko Escuela de la Casa de la Danza eta Escuela Profesional de Danza de Castilla y León (Burgos) datoz gonbidatuta.
Hitzordua apirilaren14an izango da, eguerdiko 12etan, 9 eta 12 urte arteko dantzari gazteentzat; eta 12,45etan, berriz, beste dantzari guztientzat. Kontxako barandilla ingurutzat hartuta, ikasle eta irakasleek kalera aldatuko dute ohiko barra-ikastaldia. Dantzari egiten zaion omenaldia izateaz gainera, Elkartearen ekimen horrek arreta erakarri nahi du arte-diziplina hain babesgabe horren bizitasunaren berri emanez, jaiak duen aldarrikapen-izaerari eutsiz betiere.

XXIII. "Dantza Kalean" Alderdi Ederren

Apirilaren 13an, larunbata, 18:30etan, Dantza Kalean programaren hamahirugarren edizioa egingo da Udaletxeko terrazaren aurrean. Aire libreko dantza-erakustaldi bat, hainbat mota bilduko dituena: jazza, dantza garaikidea, klasikoa, neoklasikoa, euskal dantza, flamenkoa, hip-hopa eta ekialdeko dantza, besteak beste. Gutxi gorabehera, 240 dantzarik hartuko dute parte, herritarrei dantzaren gozamena sentiarazteko asmoz.

Pazko Asteko Stage-a

Pazko Asteko ohiko Stagerako (2019ko apirilaren 23tik 27ra), Kalan Rocafull irakaslea izango dugu dantza klasikoko modalitatean (oinarrizko maila, ertain/aurreratua eta hanka-puntak). Stagea Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan egingo da.

GIPUZKOAKO DANTZAREN PROFESIONALEN ELKARTEA

Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkartea –irabazi-asmorik gabeko erakundea– 1982an sortu zen, gure eskoletako irakasle eta ikasleentzako ikastaroak antolatzeko helburuz. Pixkanaka, indarra hartuz joan zen, eta era guztietako jarduerei ekin zien, dantza-estilo guztien ezagutza bultzatzeko. Jardueren helburu nagusia dantza alorreko arte-bizitza dinamizatzea da, hala irakaskuntzan nola sorkuntzan, eta irakasleei irakaskuntza-metodo berriak ezagutzeko aukera ematea, bai eta nazioartean ospea duten beste profesional batzuekin harremanetan jartzea ere. 
Dantzaren arloan duen rolaz jabeturik, 1996an, Elkartea zenbait jarduera antolatzen hasi zen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (apirilaren 29an). 2003an, 'Dantzaren Hilabetea' izenez bataiatu ziren jarduerok, apirilean zehar egiten ziren dantza-hitzorduen kopurua eta tamaina kontuan harturik. Gipuzkoako zenbait herrik hartu dituzte Elkartearen jarduerak historian zehar: Irun, Tolosa, Lasarte-Oria, Errenteria eta Donostiak. Azken horri ehunka dantzariren irudi enblematikoa utzi dio Elkarteak, denak ere Kontxako barandillan barra-ariketak egiten. Irudi hori dantzaren enbaxadore egokia bihurtu da dagoeneko. Erreferente horrez gainera,  hor daude kaleko dantza jazz-garaikideko erakustaldi jendetsuak, edo Dantzaren Sariak, zeinak lehenik Udaletxean, gero Antzoki Zaharrean eta 2013tik aurrera berriz ere Udaletxeko Udalbatza Aretoan ematen baitira.
Hasieran Miguel Orbelzu lehendakariak eta bederatzi bazkidek osatutako Elkarte hark berrogeita hamar kidetik gora ditu gaur egun, dantzaren munduarekin zerikusia duten era guztietako profesionalak: irakasleak, koreografoak, dantzariak, fisioterapeutak, kazetariak, denek ere bazkide talde askotarikoa osatzen dutenak eta dantzaren maitasun agorrezin eta benetakoa dutenak bultzagarri. Haien lanari esker, 2011n, Elkarteak Donostiako Hiritar Merituaren Domina jaso zuen.

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. Gala

"Dantzaren Hilabetea"'ren amaiera-ekitaldia apirilaren 28an egingo da, igandearekin, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:30etan. Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak antolatzen du, Donostia Kulturarekin lankidetzan.
Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan. Hogeita hirugarren edizio honetan, dantza-estilo desberdinak izango dira ikuskizunean: klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea, klakea, dantza espainiarra eta neotradizionala.
2008tik hona, Dantzaren Nazioarteko Eguna Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin da. Dantzaren Hilabeteko ekintzei urrezko amaiera emateko pentsatua da gala hau. Aurrez, beste areto hauetan egin zen: Irungo Amaia antzokian (1997-2001), Tolosako Leidor antzokian (2001-2004 eta 2007), Andoaingo Bastero Kulturgunean (2005) eta Donostiako Kursaal Auditoriumean (2006).

  • Jon Vallejo Donostiako antzokietan berriz ere.
    • Jon Vallejo donostiarrak, Dresdengo Semperoper Ballett-eko dantzari nagusiak, bigarren aldiz hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galan. Solo bat ("Come again") eta pas à deux bat (Vertigo Maze") dantzatuko ditu Susana Santore Dresdengo Senperoper Ballett-eko partenairearekin.
  • 2019ko Dantzaren Saria: Karin Fouz
    • Karin Fouz donostiarrak ere parte hartuko du ikuskizunean, "Nie plakze nie" dantzatuz Dantzaz konpainiako Agustin Martínezekin.
  • Nazioarteko gonbidatuak: Susana Santoro (Dresdengo Semperoper Ballett) eta Rina Kanehara (English National Ballet).
  • Gainera, Galak honako dantzari hauek elkartuko ditu: Aitor Arrieta English National Ballet-eko dantzaria, Sharon Lavy konpainia, Valentziako Dantza Kontserbatorioa, ARTDance konpainia, Dantzaz Konpainia, Karin Fouz saritua, Alicia Alonso Katedra eta Aukeran Dantza Konpainia.
  • Saioan, dantzari eta konpainia profesionalen emanaldiak ikusiz gozatu ahal izango dute ikusleek. Parte-hartzaileek omen egingo diote beren arte-diziplinari, 'Dantzaren Nazioarteko Eguna' dela eta.
  • Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. Galarako sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak-en jarriko dira salgai, 20€, 15€ eta 8€-tan.
  • Datuak
    • Ikuskizuna: Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. Gala
    • Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkartea, Donostia Kulturaren laguntzarekin
    • Dantzariak eta konpainiak:
      • Jon Vallejo (2011) GIPUZKOAKO DANTZAREN PROFESIONALEN ELKARTEko (APDG) Errebelazio Saria eta Dresdengo Sempereoper Ballett-eko dantzari nagusia, (2018) Dance Europe Magazine: Urteko Dantzari Onena "The Four Seasons"engatik, (2017) "Urteko Dantzari Onena" Positano Saria, (2009) Dance Europe Magazine: Urteko Dantzari Onena W. Forsythe-ren "In the Mile, Somewhat Elevted"engatik; Aitor Arrieta (2015) GIPUZKOAKO DANTZAREN PROFESIONALEN ELKARTEA (APDG) eta English Ballet-eko dantzari bakarlaria; Valentziako Dantza Kontserbatorioa, ARTDance konpainia, Dantzaz Konpainia, Karin Fouz (Elkartearen 2019ko Dantzaren Saria), Alicia Alonso Katedra eta Aukeran Dantza Konpainia.
    • Programa:
      • 1. partea:
        • "ENYORANÇA"
        • "ETUDES"
        • 4 TEMPERAMENTOS "SANGUINEO"
        • "BANAKABANAKO"
        • "COME AGAIN"
        • "ESMERALDA".
      • 2. partea:
        • "TRILOGIA"
        • "LA SYLPHIDE"
        • "LOS ESCLAVOS FELICES"
        • "NIE PLACZE NIE"
        • "VERTIGO MAZE"
    • Noiz eta non: Victoria Eugenia Antzokian, 2019ko apirilaren 28an, 19:30etan.
    • Sarrerak: 20€, 15€ eta 8€.

XVII. Dantza Sariak

Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak (https://gipuzkoadantza.org) hamazazpigarren edizioko saria emango du "Dantzaren Hilabeteko ekitaldien buruan. Ekitaldia 2019ko apirilaren 27an izango da, larunbatarekin, 18:00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Sarrera doan.
Aurten, 2019ko Dantzaren Saria Karin Fouzi emango zaio.

Karin Fouz-en Biografia Laburra

Bost urte zituela hasi zen Dantza Klasikoa ikasten, Donostiako "Anaiak Egia" dantza-eskolan. (1993-2002).

  • Lola de Avila Zaragozako "Estudio de Danza María de Avila"ko zuzendariaren beka jaso zuen (2002-2007)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak beka bat eman zion Dantza Klasikoa ikasten jarraitzeko Zaragozako "Estudio de Danza María de Ávila"n eta Londresko "Pineapple Dance Studios"en. (2007-2008).
  • Ibilbide profesionalean, nabarmentzekoa da honako ekitaldi hauetan parte hartu izana:
    • Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala, Victoria Eugenia Antzokia, Donostia (2018ko maiatza). "Flower Festival in Genzano" pas à deux-a, August Bournonville-ren koreografia.
    • Pasodos Dance Company, Gavin De Paor eta Laura Macías zuzendari, Palma de Mallorcako Teatro Principal-en (2013-2014)
    • Ballet David Campos, Bartzelona. Zuzendaria, David Campos. (2012ko azaroa – 2013ko apirila)
    • Ballet Ireland, Dublin. Anne Maher eta Gunther Falusy zuzendari. "Wilde Extravaganza spring tour". (2008ko otsaila-maiatza)
    • English National Ballet, Swan Lake. Derek Deane-ren koreografia, Royal Albert Hall, Londres. (2007ko maiatza-ekaina).

Donsotiako "Dantzaren Hilabetea"ren kartela
Kontzertuak Txikiweb Gipuzkoan Expo