Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Haur Ekitaldiak
  3. Donosti Cup 2022

Donosti Cup 2022

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 03/07/2022

Bukaera: 09/07/2022


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Lotura interesgarriak

Donosti Cup-aren XXX. edizioa, bertan mundu osoko neska eta mutil futbolari anitz arituko direlarik ekipo ezberdinetan banaturik.

EGITARAUA

Uztaialk 3, igandea
09:00-21:00h: Entrega de acreditaciones a equipos nacionales y extranjeros (Reale Arena-Puerta 16)
09:00-21:00h: Control de edad a equipos nacionales y extranjeros (Parking Sur del Reale Arena)
09:00-21:00h: Foto oficial de equipos en la Fan Zone
15:00-22:00h: Check-in en los alojamientos
19:00-22:00h: 1ª cena en el comedor del torneo (Velódromo de Anoeta y Ficoba)

Uztailak 4, astelehena
09:30-20:00h: Partidos de la Fase de grupos
16:30-19:00: Partidos de la Donosti Authentics Cup
21:30-22:30: Ceremonia de Inauguración

Uztailak 5, asteartea
09:30-20:30h: Partidos de la Fase de grupos
16:30-20:30h: Partidos de la Donosti Authentics Cup
18:30-19:30h: Partido por la integración

Uztailak 6, asteartea
09:30-20:30h: Partidos de la Fase de grupos
20:00-22:00h:: Actuación de DJs en la Fan Zone
20:00-21:30h: Partido de entrenadores

Uztailak 7, osteguna
09:00-21.30h: Partidos de la Fase final
20:00-22:00h: Actuación de DJs en la Fan Zone

Uztailak 8, ostirala
09:30-21:00h: Partidos de la Fase final
16.00-20:30h: Finales de la Europa League
12:00-20:30: Finales de la Champions League
20:00h-01:00h: Fiesta Donosti Cup 2022
21:00-23:00h: Gala de Clausura

Uztailak 9, larunbata
10:00-14:30: Finales de la Europa League
10:00-14:30: Finales de la Champions League
15:00h: Fin del torneo

Finalak

Finaletara iristen diren taldeek inoiz ahaztuko ez duten jardunaldi bat bizitzen dute
Larunbata 9 Uztaila - Reale Arenan eta Errealeko instalakuntzetan (Zubietan) - 10:00 - 14.00
Final bakoitza jokatu ondoren ospatzen da sari banaketa, non txapeldun eta txapeldunordeak beraien trofeo eta dominak jasotzen dituzten. 

FINALEN ORDUTEGIA (UZTAILAK 8, OSTIRALA) - REALE ARENA
12:00    G25 maila    Reale Arena
13:15    B25 maila    Reale Arena
16:00    G14 maila    Reale Arena
17:15    G17 maila    Reale Arena
18:30    G19 maila    Reale Arena
19:45    B15 maila    Reale Arena

FINALEN ORDUTEGIA (UZTAILAK 9, LARUNBATA) - REALE ARENA
10:00    B13 maila    Reale Arena
11:15    B14 maila    Reale Arena
12:30    B16 maila    Reale Arena
13:45    B19 maila    Reale Arena

FINALEN ORDUTEGIA (UZTAILAK 9, LARUNBATA) - ZUBIETA
10:00    B9 maila    Z4
11:15    B10 maila    Z4 1
11:15    G10 maila    Z4 2
12:30    B11 maila    Z4
13:45    G12 maila    Z4 1
13:45    B12 maila    Z4 2

Irekiera Ekitaldia - Bizitza osorako oroimena

Astelehena 4 Uztaila
Talde parte-hartzaileen desfilea da ekitaldiko ardatz nagusia
Donosti Cup-eko irekiera ekitaldia da, zalantzarik gabe, aste osoko ekintza garrantzitsu eta hunkigarriena. Ikuskizunak, ordu batean, 15.000 pertsona baino gehiago batzen ditu aparteko atmosfera bat sortuz.

Irekiera ekitaldian zehar, musika emanaldi, dantzaldi, su artifizial, giro eta alaitasun asko eta talde parte-hartzaileen desfilea eskaintzen da. Azken honek, dardarka jartzen ditu ikusleak, taldeek heuren herrialdeetako arropa tipikoekin desfilatzen duten bitartean.  Ohitura den bezala, elkarte bakoitzak gehienez 25 pertsonako ordezkaritza batekin desfilatuko du, entrenatzaileekin beti ere.

Lehen multzoan, Ozeania eta Asiako taldeek desfilatuko dute. Hauen ondoren, kontinente Afrikarreko partaideei ematen zaie ongi etorria. Jarraian, Ozeano Atlantikoa gurutzatuz, Amerikako taldeen ordua da. Desfilatzen duen azken multzoa talde Europarrei dagokiona da, Espainia eta Frantzia izanik herrialde aldarrikatuenak. Eta azkenik, anfitrioi moduan, Euskal Herriko taldeek isten dute desfilea.

Desfilatzen ez duten taldeek, akreditazioa erakutsiz, dohainik izango dute estadiorako sarrera. 

Gainontzeko ikusleentzat, sarrerak salgai jarriko dira ekainaren 20ean online, baita ekainak 4an Reale Arenan.

Prezioak honako hauek dira:
3 urtetik beherakoak: sarrera doan.
4-15 urte: 5 €
Sarrera orokorra (15 urtetik gorakoentzat): 12 €
*Realeko bazkideak: 7€
Premium sarrera: 20 € - AGORTUA
*Realeko bazkide txartela aurkeztu beharko da sarbidean
Jokalari eta entrenatzaileek doako sarrera dute.

Entrenatzaileen partida - Entrenatzaileek gogoz itxaroten duten momentua da

Asteazkena 6 Uztaila - Errealeko kirol instalakuntzetan (Zubieta) - 20:00
Ehundaka ikusleren aurrean beraien gaitasunak erakusteko aukera daukate entrenatzaileek
Ekintza hau da entrenatzaileentzat asteko momentu desiratuenetakoa. Partidu honetan, Real Sociedadeko instalakuntzetara, entrenatzailea animatzera hurbiltzen diren ehundaka jokalariren aurrean beraien gaitasunak erakusteko aukera izaten dute.

Ohitura den bezala, partiduan elkarte bakoitzeko 2 entrenatzailek izango dute parte hartzeko aukera. Partiduko inskripzioa eta Erakundeak Fan Zone-etik jartzen duen garraio zerbitzua dohakoak dira.

Parte hartzeko Fan Zone-ean dagoen Informazio gunean inskripzioa egitea beharrezkoa da.

Amaiera gala - Ekitaldi hau Miramar Jauregian ospatzen da eta elkarte guztietako arduradunak daude bertara gonbidatuak.

Ostirala 8 Uztaila - Miramar Jauregia - 21:30h
Beste herrialdeetako arduradunekin harremanak sortzea ahalbidetzen du ekitaldi honek, hiriko leku izugarri batean.
Ekitaldi hau gauzatu ahal izango den ala ez baieztatzeke dago.

Donosti Cup-eko Amaiera Ekitaldia elkarte desberdinetako arduradunen artean harremanak sortzeko helburuarekin ospatzen da.
Aipatu bezala, ekitaldia Miramar Jauregian ospatzen da; musika, janaria eta astean zehar bizitako momentuak gogoraraziz giro atsegin bat sortuz.
Ekitaldian zehar asteko momentu berezienak biltzen dituen bideo bat aurkeztu eta sari berezien banaketa ospatzen da.

Donosti Cup festa - Partaideek gehien desiatzen duten momentuetako bat da

Ostirala 8 Uztaila
Baieztatzeke dagoen festa Kobida19 dela etaEkitaldira, txapelketako partaide guztiak daude gonbidatuak, beti ere, sarreran "Player", "Coach" edo "Supporter" akreditazioa erakutsiz.
Donosti Cup Festa partaideek gehien desiatzen duten momentuetako bat da. Aste osoa lehiatzen pasa ondoren, milaka haur eta gazte elkartzen dira Kursaal-eko Terrazetan, itsasotik gertu eta Donostiko zubi famatuen ondoan dagoen leku esanguratsuan.

Agertoki handi batetik bertako Dj batzuek txapelketari merezi duen agurra ematen diote. Bertan sortzen den festa giroak herrialde desberdinetako pertsonen arteko harremanak ahalbidetzen ditu.

Alkoholik gabeko festa bat da eta Erakundearen esku geratzen da sarrera baimena.


 

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Cola Cola

Lurauto

Real Sociedad

Diario Vasco

Puma

La Liga

Donosti Cup-en kartela 2022
Txikiweb