Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Antzerkia: "Txarriboda"

Antzerkia: "Txarriboda"

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Antzoki Zaharra

Ordua: 20:00

Hasiera: 13/09/2019

Bukaera: 15/09/2019

Sarrerak: 20 / 15 €


Ekitaldi gehiago Antzoki Zaharra

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Donostiako Antzoki Zaharrean, Hika Teatroa konpainiak "Txarriboda" antzezlana eskainiko du.

  • Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Antzezle taldea:
    • Sandra Fdez. Agirre: Mirari emaztegaia eta Mertxera
    • Patxi Gozalez: Patxi aitabitxia, Paco eta Tia Brijida
    • Iñigo Aranbarri: Imanol senargai eta Iña
    • Kepa Errasti: Txusa ama-ordea eta Mila
    • Juanjo Otero: Gari zerbitzaria, Manizaleseko lehengusuak eta Flores sargentua
    • Iñaki Maruri: Koldobika pianista, Mati Plast, Tia Gallega eta Tio, Sebastian
  • Kolaborazioa: Kepa Errasti
  • Kantuen letrak: Onintza Enbeita
  • Kantuak:
    • Antxon Valverderen "Maitasunaz hil" kantuaren melodia.
    • Anariren "Naufragoak".
    • Afu taldearen "Oxigeno", "Hegan goaz", "Cumbia" kantuaren melodiak.
    • Imanolen "Izarapean" kantuaren melodia.
    • "Anteron" kantu herrikoaren melodia.
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
  • Argiak: Xabier Lozano
  • Jantziak: Oihana Legorburu
  • Eszenografia: Xabier Mujika
  • Musika arregloak: Iñaki Maruri
  • Anteron-en basea: Iñaki Dieguez
  • Koreografia: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
  • Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Atelier Laia)
  • Argazkiak: Egoitz Bengoetxea (Otxabi Studioa)
  • Promozioko bideoak: Acrónica producciones
  • Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
  • Talde teknikoa: Eraginstac
  • Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Banaketa eta komunikazioa: Hika Teatroa (Amaia Kerexeta)

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irdui dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –"Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!" Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

"Txarriboda" antzezlanaren kartela "Txarriboda" antzezlanaren une bat "Txarriboda" antzezlanaren une bat "Txarriboda" antzezlanaren une bat
Gipuzkoan