Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka 2019

Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Gipuzkoa Plaza

Ordua:  

Hasiera: 30/08/2019

Bukaera: 15/09/2019

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Gipuzkoa Plaza

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Abuztuaren 30etik irailaren 15era Gipuzkoako Plazan Donostiako XXXIV. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka ospatuko da. Guztira 40 bat saltzaile, gehienak Euskal Herrikoak, argitalpenak eta produktuak eskaintzera etorri dira.

Azokako saltokietan liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak eskainiko dira. Liburuzale, bildumazale eta irakurzaleentzat txoko estimatua izan ohi da urtero abuztu amaieratik irailaren erdialdera antolatzen den azoka klasiko hau. Euskal gaiak, artea, historia, sukaldaritza, literatura… aspaldian lortu nahi genuen liburu apreziatua… sorpresa bat baino gehiago hartzeko aukera izango dugu.

Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, egun osoan zehar egongo da zabalik: goizez 11:00tatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.

Ekitaldiaren kartela
Gipuzkoan