Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. Atlantikaldia Jaialdia 2019

Atlantikaldia Jaialdia 2019

Herria: Errenteria

Lekua: Errenteria

Hasiera: 19/09/2019

Bukaera: 22/09/2019


Ekitaldi gehiago Errenteria

Errenteriko Udala

Herriko enparantza
Herriko plaza, s/n (20100) Errenteria

Telefonoa: 943 449600
Fax: 943 449650
Web: http://www.errenteria.net
Email: info@errenteria.net

Irailaren 19tik 22ra Atlantikaldia Atlantikoko herrien musika eta kultura jaialdiaren edizio berria ospatuko de Errenterian. Izenak ondo dioen moduan, Errenteria Atlantikoak lotzen dituen herrien topagune, lekuko eta eszenatoki bilakatuko da.

Marea Biziak

Jaialdiaren lehen edizioetan hasi ziren Itsas Elkarrizketek, 2017an sortu ziren Itsas Topalekuek eta iazko Itsas Korronteen baturak eragindako Marea Biziek sorkuntzaz beteko dute aurtengo Atlantikaldia.

Marea bizien itsasbeheraren eraginez kostaldeko inguruak agerian geratzen dira, ikuspegi ikusgarriak erakutsiz. Urak estalita izan ohi dituen zirrikitu eta txokoak bistaratzen dituzte marea biziek, eta Atlantikaldiak ere, oraindik ezagun ez diren sortzaile eta artistak azaleratzeko apustua egin nahi du; sortzaileentzako bultzada izanez eta eragileen jarduna indartuz.

Marea bizietako itsasgoretan, berriz, nabigagarri ez diren lekuak urez betetzen dira, eta bertaratzeko aukera eskaintzen dute, Atlantikaldiaren itsasgorak musika eta kulturaz beteko du Errenteria, herritar ororen eskura jarriz.

Itsas Elkarrizketak

Irailak 19-22 septiembre Atlantikaldia 2019 Itsas Elkarrizketek kanpotik etorritako eta bertako artisten arteko elkarlana bultzatzen dute, ondoren eszenatokian islatzen dena. Kanpoko izen handiko artistek bertako artistekin batera ikusikizun berezi eta errepikaezinak lantzen dituzte. Taula gainean ikusten dena ikuskizun apart bilakatuz.
Aurten, Itsas Elkarrizketak ekimena musikaz haratago joan da eta beste esparru artistiko batzuetara iritsi da, adibidez:

  • Atlantik 1050 Dantza
    • Atlantikaldia, Ereintza Dantza Taldea, Etxepare Euskal Institutuak eta Dance Base (Eskoziako Dantza Zentro Nazionala).

  • 2019ko kartela Arte plastikoak
    • Errenteriako Savanna estudioko Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum eta Daniel Delgado 'Pistachie' ilustratzaile mexikarra.

  • Bulgaritz Gastronomia
    • Mugaritz jatetxea eta Kosta Kostov sukaldari eta DJ bulgariarra.

EGITARAUA:

Irailak 19, osteguna:

  • 11:00-12:00: Iztieta
    • Erraldoi txikien erakusketa
      • Erraldoiak aitzaki hartuta, ikastetxeetako ikasleek etorkizuneko errenteriarrak nolakoak izango diren erakutsiko dute marrazkien bidez.
        • Errenteriako ikastetxeak

  • 17:00-20:00: Xenpelar Etxea
    • Erraldoi txikien erakusketa
      • Erraldoiak aitzaki hartuta, ikastetxeetako ikasleek etorkizuneko errenteriarrak nolakoak izango diren erakutsiko dute marrazkien bidez.
        • Errenteriako ikastetxeak

  • 17:00-20:00: Xenpelar Etxea
    • Utzitako itsasontziak
      • Atlantikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiak.
        • Arkeolur / Aranzadi

  • 17:00-18:00: Herriko plaza
    • Gigantografia
      • Gursko kontzentrazio esparrutik, 6.500 euskal errefuxiatu pasatu ziren 1939tik 1946ra. Hori gaur egungo migranteen egoerarekin parekatuz, herriko hainbat paretetan tamaina handiko argazkiak ikusteko aukera izango da.
        • Dantzaz Konpainia

  • 17:00-19:00: Herrixka
    • Ludoteka tailerrak
      • Jolasen bidez Atlantikaldiari hasiera eman eta Zumardian kokatuko den 'Herrixka' ezagutzeko aukera izango dute familiek.
        • Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuak

  • 18:00-18:15: Herrixka
    • Nøgen
      • Nøgen taldeak Atlantikaldiarako sortutako 'Marean' kanta berria aurkeztuko du formatu akustikoan.

  • 18:30-19:30: Herrixka
    • Nosa Marshal
      • Gipuzkoan bizi den abeslari nigeriarrak afrikar tradizioko sustraiak reggae edo calypso bezalako erritmoen berotasunarekin uztartzen ditu.

  • 19:00-20:00: Ibaia
    • Itsasontzien igoera
      • Albaolaren ontziak ibaian gora iritsiko dira. Etor zaitez arraunean Pasaiatik Atlantikaldiara. 16 urtetik gorakoentzat.

  • 19:30-20:00: Herriko plaza
    • Basoa
      • Errepublikanoek eta juduek Gurs kontzentrazio-esparruan partekatu zuten heriotza. Esparru hau da Dantzaz konpainiaren koreografiarako inspirazio iturria.
        • Dantzaz Konpainia

  • 20:00-22:00: Itsasargi Nagusia
    • OREKA TX + SAN SALVADOR
      • Emanaldi amankomun honen abiapuntua Oreka TXen txalapartaren eta San Salvador banda okzitaniarren polifoniaren uztartzean datza. Guztira, hamaika musikari eta abeslari igoko dira agertokira haien kulturan oso errotuta dauden, baina, hala ere, eguneratzeko eta topaguneetarako prest dauden bi talderekin.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 22:00-23:30: Herriko plaza
    • Basotik itsasora
      • Dokumentalak errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea eta arazo honen gaineko sentsibilizazioa ditu helburu.
        • Dantzaz Konpainia / OZ Zinema Elkartea

Irailak 20, ostirala:

  • 17:00-18:00: Herrixka
    • Munduko ipuinak
      • Munduko ipuin eta kondaira kontaketa, hizkuntza ezberdinetan.
        • Egiluze Ikastetxea

  • 17:00-19:00: Herrixka
    • Birzikleta tailerra
      • Bizikleten piezen berrerabilpen tailerra. Horietatik abiatuta, objektu berriak sortuko dituzte parte-hartzaileek.
        • Kromosoma Tailerra / Errenteriako Udaleko Kirol Saila

  • 17:00-20:00: Xenpelar Etxea
    • Utzitako itsasontziak
      • Atlantikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiak.
        • Arkeolur / Aranzadi

  • 17:00-20:00: Kalekaia
    • Graffiti tailerra
      • Parte-hartzaileek mural kolektibo bat sortuko dute lurraldeko graffiti sortzaile esperientziadunen laguntzaz.
        • Deltatec Estudioa

  • 17:30-19:30: Herrixka
    • Marraztuz ezabatu
      • Azala margotzea ohitura zabaldua da munduko kultura ezberdinetan. Hennaren teknika ezagutuz aurreiritziak ezabatzeko aukera.
        • Errenteriako Udaleko Aniztasun Saila

  • 18:00-19:00: Herrixka
    • Munduko eskulanak
      • Herrialde desberdinetako eskulanak lantzeko tailerra.
        • Egiluze Ikastetxea

  • 18:00-19:00: Herrixka
    • Planetarioa
      • Atlantikaldian egunez ere izarrak eta planetak ikustea posiblea izango da.
        • Aranzadi

  • 18:00-19:30: Gastrogunea
    • Bulgaritz
      • Mugaritz I+G-ko Javi Vergara eta Bulgariatik datorren sukaldari eta DJ Kosta Kostovek elkarrekin Europako ekialdeko errezeta bat berinterpretatuko dute. Bi kulturen arteko elkarrizketa gastronomikoa, sormen eta musikaz zipriztinduko da.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 19:00-20:00: Herriko plaza
    • Maren
      • Ahots berezia du Marenek. Russian Red, Anni B Sweet, Lana del Rey edota Izaro abeslarien gisakoa. Gertukoa egiten den ahotsa da, atsegina, emozioz eta samurtasunez betea. Gallartatik dator eta adin-nagusitasunera heltzen ez den arren, generazio berrietan bilatzen ditugun balio guztiak transmititzen ditu. La Voz Kids Tele5-ko saioan parte hartu izanagatik egin zen ezagun Maren. "Alguien sin vergüenza" da bere aurkezpen EP-a. Bost abestiz osatua dago non ingelesa, gaztelera eta euskara nahasten diren natura, askatasuna, folka eta pop-aren iruditeria marraztuz. Maren etorkizun ziraragarri baten parte da.

  • 19:00-20:00: Herrixka
    • Planetarioa
      • Atlantikaldian egunez ere izarrak eta planetak ikustea posiblea izango da.
        • Aranzadi

  • 20:00-21:00: Gastrogunea
    • Biren
      • Biren taldea osatzen duten Ane eta Nora ondarrutarrek kontzertu akustikoa eskainiko dute iluntzean.

  • 20:00-21:30: Itsasargi Nagusia
    • ABDUL & THE GANG + Agus Barandiaran (Korrontzi)
      • Abu Ben Salem (Abdul ezizenarekin), Marokoko herri txiki batean du jatorria. Bere bandaren partaideekin batera, soinu berri bat asmatu du, melodia chaabi erritmoak gnawa mailegu bezala hartu eta groove, funk zein afrobeatarekin talka eginez. Genero nahasketa honetatik Gnawa Funk jaio zen.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 21:30-22:30: Herriko plaza
    • Montauk
      • Ambient rockaren edo rock literarioaren barruan kokatzen du bere burua talde gasteiztarrak. Rock intimista eta pop esperimentalago baten artean hegan egiten dute melodia gordinek, distortsio leun zein garratzek, ahots apal xuxurlatu eta garraxiek. Sintetizadoreak eta nahasketa elektronikoak nabarmentzen dira.

  • 23:00-00:30: Itsasargi Nagusia
    • THE SKATALITES + Isheba & Rakel Koroma (Dantza)
      • The Skatalites taldea reggae musikan eta jamaikar doinuetan izen handienetarikoa da. Handiak bezain esanguratsuak; izan ere, 56 urteko ibilbidea dute jada. 1963an sortua, taldea gerora etorri diren estilo ezberdinen aintzindaria izan da, ska, reggae, dub edota ragga doinuak besteak beste. Euskal Herrian talde maitatua da The Skatalites, jarraitzaile ugari dituzte eta bere kontzertuak festa giroko ospakizun bat izaten dira.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 00:30-01:30: Herrixka
    • Mambe & Danochilango
      • Mexiko eta Danimarkan jatorria duen taldeak, tribal, dancehall, hip hop, balkandar eta cumbia bezalako genero desberdinak lantzen ditu. Sustrai latindar eta eskandinaviarren eraginez, munduko musiken nahasketa berritzailea eskaintzen dute. Bere zuzeneko emanaldiak energiaz eta berezitasunez beteak daude: erritmo eta jai giroa, dantza melodia eta energia positiboa.

Irailak 21, larunbata:

  • 10:30-11:30: Herrixka
    • Tai chi
      • Zatoz gorputza eta gogoa tai chiaren bidez lantzera!
        • Errenteriako Udaleko Kirol Saila

  • 10:30-11:30: Jesusen Bihotzaren Egoitza
    • Itsaso urrun batean
      • Itsaso urrun batean sortutako doinuak Errenteriatik haratago barreiatuko ditu Andra Mari Abesbatzak.
        • Andra Mari Abesbatza

  • 10:30-11:30: Sorkuntza kaia
    • Paleontologia tailerra
      • Paleontologia indusketa bat irudikatuz Oarsoaldeko bilakaera geologikoa aztertuko da.
        • Luberri Ikasgune Geologikoa

  • 10:30-12:00: Herrixka
    • Ipuin kontamargolaria
      • Zer egingo zenuke itsasontzi pirata bateko txanpon bat aurkituko bazenu? Ipuin kontaketa eta aurpegi margoketa.
        • Kids&Us Errenteria

  • 10:30-12:00: Kalekaia
    • Hip-hop dantza tailerra
      • Sergio Nguema dantzari eta koreografoaren eskutik gorputzari astindua emateko aukera hip-hop doinuekin.

  • 11:00-12:00: Herriko plaza
    • Artistak gertutik: Kosta Kostov + Makala
      • Kosta Kostov eta Makala DJ-ekin Galder Perezek zuzendutako solasaldia Radio Euskadirako.
        • Radio Euskadi

  • 11:00-14:00: Ibaia
    • Paddle Surf
      • Paddle Surfaren bitartez Oiartzun ibaia modu ezberdinean ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
        • Fortuna K.E.

  • 11:00-20:00: Sorkuntza Kaia
    • BerEhuntzen
      • Bisita gidatu eta tailerren bitartez liho eta ehunen sorkuntza prozesuetan barneratzeko espazioa.
        • 11:00-12:00: Bisita gidatua
        • 12:00-14:00: Ehungintza
        • 17:00-18:00: Bisita gidatua
        • 18:00-20:00: Liho tailerra
          • Urratsa Emakumeen Elkartea

  • 11:00-14:00: Xenpelar Etxea
    • Utzitako itsasontziak
      • Atlantikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiak.
        • Arkeolur / Aranzadi

  • 11:30-12:30: Sorkuntza Kaia
    • Firringila tailerra
      • Euskal Herriko musikaren aberastasuna, berezkotasuna eta unibertsaltasuna modu ludiko eta pedagogiko batean transmitituko zaie haurrei.
        • Soinuenea

  • 11:30-13:30: Herrixka
    • Plastikozko itsasoa
      • Plastikozko hondakinek itsasoan duten eraginaz ohartarazteko tailerra.
        • Surfrider Europe

  • 11:00-14:00: Kalekaia
    • Kale Kirolak
      • Longboardaren mundua Borja Allue, Cande Toledo eta Juan Pelirrojoren eskutik ezagutzeko aukera.
        • Goat Longboards

  • 12:00-13:00: Herrixka
    • RO
      • Musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetan igeri egiteko gai den taldea, bertan, entzulea harrapatuz.
        • Katapulta

  • 11:00-13:00: Gastrogunea
    • Babel ontzia
      • Zure izena beste grafia batzuetan nola idazten den jakin nahi duzu? Gerturatu eta ikas ezazu!
        • Errenteriako Udaleko Aniztasun Saila

  • 12:00-13:00: Sanmarkosene Egoitza
    • Itsaso urrun batean
      • Itsaso urrun batean sortutako doinuak Errenteriatik haratago barreiatuko ditu Andra Mari Abesbatzak.
        • Andra Mari Abesbatza

  • 12:00-13:30: Kalekaia
    • Rap tailerra La Basurekin
      • Sentimenduak eta aldarrikapenak raparen bidez adierazten ikasiko dute bertaratzen direnek; errimak osatzen, erritmoak sortzen eta bertsoak botatzen.

  • 12:15-13:30: Sorkuntza kaia
    • Paleontologia tailerra
      • Paleontologia indusketa bat irudikatuz Oarsoaldeko bilakaera geologikoa aztertuko da.
        • Luberri Ikasgune Geologikoa

  • 13:00-14:00: Herriko plaza
    • Flavio Bánterla
      • Bakarlari gisa grabatutako aurreneko diskoak Flaviok bilatzen duen estetikaren zein norbanakoaren indar guztia transmititzen du, zorionaren ikuspegiak gidatuta.
        • Katapulta

  • 14:00-15:00: Gastrogunea
    • Pitxi eta Olaia
      • Pitxi eta Olaia lesakarrek, beraien kantuekin kale giroan sortutako emanaldia eskainiko dute.

  • 14:00-15:00: Herrixka
    • Dantza plazan
      • Euskal dantzak herritar eta bisitarien eskura, tradiziotik mundura begira dagoen herria irudikatuz.
        • Hendaiako Mutxiko Taldea / Beti Prest Dantza taldea

  • 11:00-14:00: Elkarteak
    • Sukaldian!
      • Nepal, Mexiko, Nigeria, Armenia, Pakistan eta Peruko sukaldaritza ikasteko aukera herriko hainbat elkarte gastronomikoetan.
        • Elkarteak: Niessen, Gure Toki, Gau Txori, Bukagaitz, Alkartasuna, Euskaldarrak, Arditurri, Beraun Bera, Zintzarri, Txepetxa.
        • Izen-ematea: www.atlantikaldia.errenteria.eus

  • 14:00-16:00: Gastrogunea
    • Sukaldian pintxo dastaketa
      • Sukaldian ikastaroetan parte hartu dutenen lana dastatzeko aukera izango da Zaporeak Elkarteak lagunduta.
        • Pintxoak: 1€
        • Zaporeak Elkarteari bideratuko zaio jasotako dirua.

  • 16:00-17:00: Herrixka
    • Dantza eta musika eskoziar tailerra
      • Eskoziar artistek beraien musika eta dantzak erakusteko tailerra. Eskoziarren dantzak ikasteaz gain, igandean Atlantik 1050 ikuskizuna emango duten artistak lehen pertsonan ezagutu ahalko dira.
        • Dance Base Scotland's National Centre for Dance

  • 16:00-20:00: Ibaia
    • Paddle Surf
      • Paddle Surfaren bitartez Oiartzun ibaia modu ezberdinean ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

  • 16:30-17:30: Kalekaia
    • Glamity Sound DJ saioa
      • Mudok eskainitako DJ saioa. Kaleko musika-mota desberdinen artean reggaea eta dancehalla jorratzen ditu bereziki.

  • 16:00-19:00: Kalekaia
    • Kale Kirolak
      • Longboardaren mundua Borja Allue, Cande Toledo eta Juan Pelirrojoren eskutik ezagutzeko aukera.
        • Goat Longboards

  • 17:00-18:00: Herriko plaza
    • Ane Leux
      • Musikagile donostiarrak indie rock estilotik gertu dagoen lengoaia erabiliz idazten ditu bere abestiak.

  • 17:00-18:00: Sorkuntza kaia
    • Itsas zaindariak
      • Itsas hondakinen arazoari aurre egiteko proposamenak landuko dira, hondakinen berrerabilpena sustatzen duten eskulanak eginez.
        • Mater Museoa

  • 17:00-19:00: Herrixka
    • Ihizko itsas izarrak
      • Ihiarekin egindako itsas izar bat landuko da umeak material naturalen erabilerara hurbiltzeko.
        • Eskucrea Artisau Elkartea

  • 17:00-20:00: Xenpelar Etxea
    • Utzitako itsasontziak
      • Atlantikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiak.
        • Arkeolur / Aranzadi

  • 18:00-18:30: Torrekua
    • Itsasoaren enbatak (1912-2019)
      • 1912an itsasoan bizia galdu zuten 144 euskal arrantzale eta gaur egun Mediterraneo itsasoan gertatzen denaren inguruan hausnarketa kontzertua.
        • EMKE Banda, Andra Mari Abesbatza

  • 18:00-19:00: Gastrogunea
    • Filloa tailerra
      • Galiziako postrerik ospetsuenetarikoa prestatzeko tailerra.
        • Gipuzkoako Galizia Etxea / Casa Galicia de Gipuzkoa

  • 18:00-19:30: Herrixka
    • Saltsa berdean
      • Son Kandela musika taldeak karibeko doinuak Errenteriako Zumardira ekarriko ditu kontzertu eta dantza saio parte hartzaile honen bitartez.
        • Son Kandela

  • 18:00-19:30: Kalekaia
    • Chalart58 & Matah
      • Charlat58k 22 kanal eta efektu desberdin dituen soinu mahai batekin sortzen ditu bere zuzenetako doinuak. La Matahk Bartzelonako underground eszenan hasi zuen bere ibilbidea eta gaur egun reggae kulturan murgilduta jarraitzen du.

  • 18:30-19:30: Sorkuntza kaia
    • Turuteroak
      • Euskal Herriko musikaren aberastasuna, berezkotasuna eta unibertsaltasuna modu ludiko eta pedagogiko batean transmitituko zaie haurrei.
        • Soinuenea

  • 20:00-21:00: Gastrogunea
    • Hugo Silveira
      • Musikari brasildarraren kontzertu akustikoak bere herriko erritmo eta doinuak hurbilduko ditu Atlantikaldia jaialdira.

  • 19:00-20:00: Herriko plaza
    • La Mare
      • Hastapenetatik izan da esanguratsua La Mare. Emozio eta indar berezia dute bere abestien hitzek eta baita bere ahotsak ere. Konbinazio hau, gainera, bikoiztu egiten da bere taldekideekin bat egiten duen zuzenekoetan, dantzarako gogoa eta irribarrea piztuz publikoarekin.

  • 20:00-21:30: Itsasargi Nagusia
    • BENIN INTERNATIONAL MUSICAL + Tio Teronen semeak (Dantza)
      • Beninen jatorria duten musikariek osatzen duten kolektiboa da BIM. Lurraldeko musika freskoa, apartekoa eta sortzailea proposatzen dute gitarra, baxua, perkusioa, korua, ahotsa, eta energia zoroa budu dantza eta musikaren inguruan. Orain dela bost urte jaio zen proiektuak, Benineko aniztasun etnikoa eta musikala irudikatzea du helburu, ortzi-muga guztietako musikariak batuz.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 21:30-22:30: Herriko plaza
    • Sara Zozaya
      • Sara Zozaya es una cantautora de Donostia que tras haber pasado por diferentes proyectos musicales como The Roof y siendo actualmente cantante del grupo Nerabe, se encuentra presentando su proyecto más personal acompañada por la chelista Itxaso Navarro.

  • 21:30-22:30: Kalekaia
    • Aiala & Glamity Sound
      • Aialak musika urbanoaren erritmo desberdinak jorratzen ditu, hala nola reggaea, dancehalla, trapa... bere goxotasuna izanik, beti ere, bere bereizgarri. Hasieratik Glamity Soundeko Mudo artistarekin batera aurkezten ditu bere zuzenekoak, eszenatoki gainean talde bikaina sortuz. Orain, bere lehenengo LPa izango den proiektuan murgilduta dago.

  • 23:00-00:30: Itsasargi Nagusia
    • NATHY PELUSO + Ortzi Acosta (Zirkua)
      • Europar eta latinoamerikar abanguardia musikalaren adierazle garrantzitsuenetarikoa da. Argentinan jaioa den abeslari eta musikagilea musika anitza entzuten hazi zen. Swing, jazz, salsa, musika brasildarra, rock argentinarra, hip-hopa eta latinoamerikar folklorearen maitalea da. Genero ezberdinak aztertu ostean, bere sorkuntzak hip-hopera gerturatu dira. Orain, Nathy bere diska berria sortzen dabil. Hontan, ezinegon musikal bukaezin hau freskotasun eta grinez beterik dator.
        • Itsas Elkarrizketa

  • 00:30-01:30: Herrixka
    • Kosta Kostov + Makala
      • Atlantikaldiaren aspaldiko laguna da Makala. Aurten enbaxadore lanak eginez, Bulgariatik datorren bere kide Kosta Kostov aurkeztuko digu. Saio paregabea prestatu dute elkarrekin.
        • Itsas Elkarrizketa

Irailak 22, igandea 22 de septiembre, domingo:

  • 10:30-14:00: Herrixka
    • Besarkadak
      • Ehunen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, kultura, ohitura eta mota ezberdinetako zaku, poltsa edo karteratxoak sortzeko tailerra.
        • Emaus

  • 11:00-12:00: Herrixka
    • Pape Niang
      • Inor ez da ilegala
        • Pape Niang senegaldarraren bizitza kontatzen duen liburuaren aurkezpena. Ondoren, Argiak eta Bilboko kale-saltzaile senegaldarrek elkarlanean garatutako "Inor ez da ilegala" izeneko proiektuaren aurkezpena.
          • Argia

  • 12:00-12:45: Ibaia
    • Danborren burrunba
      • Amulletaren danborrek gidatuta, ibai ertzera kalejira, Albaolatik etorritako ontziak agurtzeko.
        • Amulleta Danbor Elkartea

  • 11:45-12:30: Herriko plaza
    • Kantauri isurialdean barrena
      • Txistua, klakea eta margoaren laguntzaz, Irlanda, Galizia, Asturias eta Kantabriara bidaia. Azkenik, Euskal Herrian itsasoratzeko.
        • Errenteriako Udal Txistulariak, Errenteria Musikal Klake dantzariak, I. Diegez, J.L. Alonso, M. Gomez, I. Maritxalar, J.M. Karrere, Unidad Africana Elkartea

  • 12:00-12:30: Ibaia
    • Itsasontzien jaitsiera
      • Albaolaren ontziak ibaian behera jaitsiko dira Atlantikaldia agurtuz. 16 urtetik gorakoentzat.

  • 12:30-13:30: Herrixka
    • Satelitik
      • Larrungo gainetan lanean batu eta lanetik ihes egiteko hasitako proiektua da. Musika akustikoa egiten dute, akordeoia eta kontrabaxua nagusi dituena.

  • 13:30-13:45: Herriko plaza
    • Atlantik 1050
      • Ereintza eta Dance Basek garatu duten asmo handiko egitasmoa. Bi herrialdeetako dantzari gazteek, bi herrialdetako koreografoen esanetara, euskal dantza eta dantza eskoziarrak fusionatu dituzte. Etxepare Institutuak, Dance Basek eta Atlantikaldiak sustatutako ekoizpen hau Eskoziako Fringe jaialdian uztailean estreinatu zen, eta orain bueltan dator Herriko plazan egingo diren 3 emanaldiekin.
        • Etxepare Euskal Institutua / Ereintza Dantza Taldea / Dance Base, Scotland's National Centre for Dance / Edinburgh Festival Fringe

  • 14:00-14:15: Herriko plaza
    • Atlantik 1050
      • Ereintza eta Dance Basek garatu duten asmo handiko egitasmoa. Bi herrialdeetako dantzari gazteek, bi herrialdetako koreografoen esanetara, euskal dantza eta dantza eskoziarrak fusionatu dituzte. Etxepare Institutuak, Dance Basek eta Atlantikaldiak sustatutako ekoizpen hau Eskoziako Fringe jaialdian uztailean estreinatu zen, eta orain bueltan dator Herriko plazan egingo diren 3 emanaldiekin.
        • Etxepare Euskal Institutua / Ereintza Dantza Taldea / Dance Base, Scotland's National Centre for Dance / Edinburgh Festival Fringe

  • 14:30-14:45: Herriko plaza
    • Atlantik 1050
      • Ereintza eta Dance Basek garatu duten asmo handiko egitasmoa. Bi herrialdeetako dantzari gazteek, bi herrialdetako koreografoen esanetara, euskal dantza eta dantza eskoziarrak fusionatu dituzte. Etxepare Institutuak, Dance Basek eta Atlantikaldiak sustatutako ekoizpen hau Eskoziako Fringe jaialdian uztailean estreinatu zen, eta orain bueltan dator Herriko plazan egingo diren 3 emanaldiekin.
        • Etxepare Euskal Institutua / Ereintza Dantza Taldea / Dance Base, Scotland's National Centre for Dance / Edinburgh Festival Fringe

Eragileak:

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria / Alkartasuna / Amulleta Danbor Elkartea / Andra Mari Abesbatza / Aranzadi / Arditurri / Argia / Arkeolur / Beraun Bera / Beti Prest Dantza Taldea / Bizarain Ikastola / Bukagaitz / Cristobal Gamon Ikastetxea / Dance Base / Dantzaz Konpainia / Deltatec Estudioa / Edinburgh Festival Fringe / Egiluze Ikastetxea / Emaus / EMKE banda / Ereintza Dantza Taldea / Errenkoalde / Errenteriako Ikastetxeak / Errenteriako Udal Artxiboa / Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuak / Errenteriako Udal Txistulariak / Errenteriako Udaleko Aniztasun Saila / Errenteriako Udaleko Kirol Saila / Eskucrea Artisau Elkartea / Etxepare Euskal Institutua / Euskaldarrak / Fortuna K.E. / Gau Txori / Gaztea Irratia / Gehitu / Gipuzkoako Galizia Etxea / Casa Galicia de Gipuzkoa / Goat Longboards / Gure Toki / Hendaiako Mutxiko Taldea / Katapulta / Kids&Us Errenteria / Koldo Mitxelena Ikastetxea / Kromosoma Tailerra / Luberri Ikasgune Geologikoa / Mater Museoa / Mugaritz / Niessen / Orereta ikastola / OZ Zinema Elkartea / Radio Euskadi / Sagrado Corazón Telleri-Alde Ikastetxea / Sergio Nguema / Soinuenea / Surfrider Europe / Txepetxa / Urratsa Emakumeen Elkartea / Xenpelar Etxea / Zaporeak / Zintzarri / Zurjole

Antolatzaileak: Errenteriako Udala, Kultura Kreatiboa

Errenteriako Atlantikaldia Jaialdiaren kartela 2019
Gipuzkoan