Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. Literaktum: Hitzen Hiria 2019

Literaktum: Hitzen Hiria 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 11/11/2019

Bukaera: 24/11/2019

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Lotura interesgarriak

Aurten, Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da, sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin. Dena den, bere hartan eusten dio asmo nagusiari, hots, literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea.

Alde horretatik, eta jaialdiak literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko duen borondate argiaz, Literaktum 2019 literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkezten zaie herritarrei. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia, eta emakume idazleek osatutako multzo nabarmen bat bildu dugu hainbat gairi ekiteko: Elvira Sastre, María Sánchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodríguez, Kattalin Miner, Lucía Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales (urrian 2019ko  Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso duena) dira edizio honetako idazle batzuen izenak. Nork bere ikuspegia azalduko du identitateaz, feminismoaz edo arte-sorkuntzaz.

Baina ardatz nagusi horrez gainera, beste gai batzuk ere jorratuko dira jaialdian programaturiko jardueretan, hala nola Europaren kultura-, hizkuntza- eta literatura-aniztasuna, poesia bizitzaren motor, edo identitate nozioa auzitan jartzea. Bestalde, ohi den bezala, izango dira azken lanak atera berri dituzten autoreen hitzaldiak ere; besteak beste, Bernardo Atxaga, Ibon Martín eta Karmele Jaiorenak.

Edizio honetan, pisu berezia izango du euskarazko literaturaren modernotasunean gako izandako liburu baten argitalpenaren 50. urteurrenak: Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako. Literaktum 2019k ere bere alea jarri nahi du modernotasunaren sorburuko idazlan horri omenaldi eginez, nola eta erakusketa baten, literatura-ibilbide baten eta mahai inguru baten bidez. Baina Saizarbitoria ez da izango Literaktum 19n omenduko den euskal idazle bakarra: Joxean Artze oroituz ikuskizunak Usurbilgo sortzaile 2018an zenduaren poesia- eta musika-ibilbidea berrikusiko du.

Eta izango dira beste proposamen diziplinarteko batzuk ere, non literatura beste hizkuntza batzuekin elkartuko baita, hala nola Teatro del Temple eta Tanttaka Teatroaren Abre la puerta, edota Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Ion Olanoren Bestaldearen bestaldean.

Erakusketei dagokienez, Lur editorialari buruzkoaz gainera –Egunero hasten delakoren argitaletxea–, beste bi izango dira Aiete Kultur Etxean, bat Jane Austen idazlearen bizitzan eta obran oinarritua, eta bestea Rebécca Dautremer ilustratzailearen ilustrazioetan.

Filmak, mikroeztabaidak, Dickens-en Eguberrietako ipuinak direlakoetan inspiraturiko literatura-afari bat, UPV-EHUko Pentsatu! Jaialdiarekin, Etxepare Institutuarekin edo Feministaldia 2019rekin elkarlanean egindako jarduerak, eta Literaktum Txikia, haurrentzako jarduera-programa, haziz doana edizioz edizio: horiek ere osatzen dute sareko jaialdi hau, zeinaren programa hiri osoan barrena zabalduko baita literaturaren festa handia ospatzeko.

Literaktum Txikiari dagokionez, zeinaren helburua literatura zenbait formatutan haur eta gazteei hurbiltzea baita, aurten beteago dator programazioa, antzerki-emanaldiak izango baitira Donostiako zenbait kultur etxetan, bai eta Haurren Eskubideen egunaren ospakizuna ere, eta zenbait lantegi euskal ilustratzaile batzuekin Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan.

Bestetik, Literaktum-en eta Gipuzkoako Liburuzainen Elkartearen arteko harremanak biziak eta hurbilak dira urte osoan zehar, eta liburu-dendak ere oso presente egongo dira jaialdian. Liburuen eta literaturaren alderako zaletasuna sustatzeko, aurten Book Friday delakoaren lehen edizioa antolatu da azaroaren 22rako, eta zenbait ekintza jakin egingo dira parte hartzen duten liburu-dendetan. Jaialdiak aurrera egin ahala aletuko ditugu. Hamahiru liburu-dendak hartzen dute parte: Aritz, Casa del Libro, Donosti, Elkar, Garazi, Gurutz, Hontza, Kaxilda, Lagun, Noski, Pitxintxa, Tobacco Days eta Zubieta.

Aurreko edizioan parte hartu zuten entitate askok parte hartuko dute aurtengo Literaktum-en ere, beste berri batzuekin batera: Etxepare Institutua, Euskadiko Filmategia, Feministaldia, Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamendua, Kutxa Kultur eta UPV-EHU Kultura, eta Kulturaren Euskal Institutua, zeinaren eskutik Adam Zagajewski idazlea etorriko baita, 2017ko Princesa de Asturias de las Letras saria.

50 pertsonatik gora gonbidatu dira Literaktum 2019 jaialdira. Programazioa sail eta gaika aletutakoan azalduko ditugu. Honako bloke hauek dira nabarmentzekoak:

EGITARAUA:

Azaroak 8, ostirala:

  • Otsailaren 2ra: Aiete KE
    • Erakusketak: Jane Austen, Jane Austenen Etxe-Museoen objektuak eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioak
      • Erakusketan, Ingalaterrako Chawton-eko Jane Austen museoko irudien bidez, idazlearen bizitza eta obra biltzen dira. Hampshire konderriko Jane Austenen museoan, idazlea bere azken urteetan bizi izan zen etxea eta bere leku gogokoena da. Idazlearen talentua loratu zen eta bere obra nagusiak idatzi, berrikusi eta ezagutarazi zituen. Aieteko erakusketaren bigarren zati batean, Harrotasun eta Aurreiritzi lanaren pasarteak bildu dira Maite Gurrutxaga artistak sortutako ilustrazioekin.
        • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30 (Gabonetan 10:00-14:00)
        • Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
        • Igandeetan: 10:00 – 14:00
        • Astelehen eta jaiegunetan itxita

  • 16:00-20:00: Ernest Lluch KE
    • Beste jarduera batzuk: Nora jarri zintzarria katuari, Bernardo Atxagaren ikastaroa
      • Ikastaro honetan, Bernardo Atxagak askotariko testuak aztertuko ditu, hala bereak nola beste idazle batzuenak, literaturaz duen ikuspegia eta lantzen dituen teknikak azaltzeko asmoarekin.

Azaroak 9, larunbata:

  • 10:00-13:00: Ernest Lluch KE
    • Beste jarduera batzuk: Nora jarri zintzarria katuari, Bernardo Atxagaren ikastaroa
      • Ikastaro honetan, Bernardo Atxagak askotariko testuak aztertuko ditu, hala bereak nola beste idazle batzuenak, literaturaz duen ikuspegia eta lantzen dituen teknikak azaltzeko asmoarekin.

Azaroak 11, astelehena:

  • 19:30: Ernest Lluch KE
    • Literaktumek aurkezten du: Etxeak eta Hilobiak. Bernardo Atxaga
      • Bernardo Atxagak bere nobela berriaren gakoak azalduko ditu, lehenengoz publikoaren aurrean, Iñaki Gabarainekin solasean. Etxeak eta hilobiak honetan, betiko Atxaga dugu, baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin.
        • Elkarrizketatzailea: Iñaki Gabarain

Azaroak 12, asteartea:

  • Azaroaren 24ra: Aiete KE
    • Erakusketak: Princesses, de Rébecca Dautremer
      • Printzesa ahaztuak edo ezezagunak
      • Rebécca Dautremerren ilustrazioen erakusketa hau, edertasunaren, fantasiaren eta aniztasunaren poetika batean inspiratuta dago.
      • Printzesa guztiak ez dira etorkizunera pasa. Batzuk guztiz ahaztuak izan dira. Erakusketan printzesa famatuak eta ezezagunak ezagutuko ditugu, besteak beste, Oihaneko printzesa, Tremenduskah edo Ding eta Dong. Printzesei eskainitako atalei esker, bere bizimoduari edo haren osagarriei (itzalkinak, abanikoak, bitxiak, etab.), umorea, poesia eta errealitate gozo baten sekretuak aurkitu ditzakegu.
      • Rebécca Dautremerrek (Gap, 1971) Parisen diseinu grafikoa ikasi zuen, eta laster hasi zen gazteentzako liburuak idazten, lehenbizikoa 1996an argitaratuz, eta gero beste hainbat titulu. Plazer handia da ilustrazioaren zale guztientzako, ilustratzaile handi honen obrara hurbiltzea. Bere lana oso zabalduta egon da bere liburuen bidez. Erakusketa Pariseko Robillard Galeriatik ekarritako idazlearen jatorrizko 10 irudi osatzen dute.
        • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
        • Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
        • Igandeetan: 10:00 – 14:00
        • Astelehen eta jaiegunetan itxita.

  • 19:30: Okendo KE
    • Literatura eta Feminismoa: Poesía, prosas y mujeres. Elvira Sastre & María Sánchez
      • Elvira Sastre eta Maria Sánchez euren belaunaldiko poeta garrantzitsuenetako bi dira, eta milaka irakurle eta jarraitzaile dituzte sareetan. Orain Elvira Sastrek bere lehen eleberria argitaratu du, Días sin ti (2019ko Premio Biblioteca Breve), eta Maria Sánchezek, aldiz, Tierra de mujeres saiakera. Biek euren lan berriez eta ibilbideaz hitz egingo dute, baita feminismoak beraien literaturan izan duen eraginaz ere.
        • Moderatzailea: Itziar Mínguez

Azaroak 13, asteazkena:

  • 18:00: Aiete KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinak musikarekin. Sorgina Txirulina.
      • Sorgina Txirulina oso pozik dago bere emozioak ezagutu dituelako. Hori dela eta, HunkIpuinak kontatuko ditu; hau da, sentimenduak jorratzen dituzten istorioak. Gure protagonistak ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatuko ditu. Abentura harrigarrietan murgiltzeko prest?
        • +2 urte
        • Edukiera bete arte

  • 19:30: Elkar Liburu-denda
    • Literaktumek aurkezten du: Aitaren etxea, Karmele Jaio.
      • Indarrean dauden eredu eta egitura patriarkalak agerian uzten dituen nobela plazaratu du Karmele Jaiok. Ismanel nobela berri bat idazten saiatzen ari da, baina ez du aurrera egiten. Lehen ez bezala, idazten duen guztia jartzen du zalantzan, eta ziur da bere emazte Jasonek azken aldian duen jarrerak eragina duela horretan, bereziki liburutegian irakurketa talde feminista bat bultzatu duenetik.
        • Elkarrizketatzailea: Arantxa Urretabizkaia
        • Kolaboratzailea: Elkar

  • 19:30: Aiete KE
    • Literatura eta Feminismoa: Querida Jane, querida Charlotte. Espido Freire
      • "Querida Jane, querida Charlotte" hitzaldian, Espido Freire Jane Austen eta Brontë ahizpen munduan, bizitzan eta obran murgilduko da. Literatura unibertsalean eta, bereziki, ingeles literaturan erreferenteak diren idazle hauek, gaur egun oraindik ere inspirazio iturri dira film, telesail edota irakurketa-klubetan.
        • Moderatzailea: MªPilar Rodríguez

Azaroak 14, osteguna:

  • 19:30: San Telmo Museoa
    • Literatura eta Feminismoa: A mí no me iba a pasar, Laura Freixas & Mariasun Landa
      • Laura Freixas feminismoaren erreferente bat da. Bere liburu berrian, A mí no me iba a pasar, genero ikuspegia duen autobiografia eskaintzen du, non Freixasek herentzia matxista, edertasunaren tirania, ezkontza, amatasuna eta anbizio intelektuala bezalako gaiak jorratzen dituen. Horretaz guztiaz arituko da Mariasun Landa idazlearekin.
        • Gonbidapenak museoaren leihatilan banatuko dira azaroaren 12tik aurrera.

Azaroak 15, ostirala:

  • Abenduaren 15era: Ernest Lluch Kultur Etxean
    • Egunero hasten delako: 50. urteurrena: Erakusketa: Lur, Kultura Herriarentzat.
      • 50 urte bete dira 1969an euskaltzale talde batek (haien artean Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia edo Ibon Sarasola) Donostian Lur argitaletxea sortu zutenetik. Erakusketa honek abentura horren nondik-norakoa jasotzeaz gain, Alberto Corazónek Lur argitaletxearentzat diseinatutako azal guztien erreprodukzioak eskaintzen ditu ere
        • Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
        • Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
        • Kolaboratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Kooperazioa, Gazteria eta Kirol departamentua

  • 18.30: Aiete KE
    • Beste jarduera batzuk: La joven Jane Austen filmaren proiekzioa.
      • Jane Austenen gaztetasunaren erretratu biografikoa. 1795 inguruan, idazle ospetsu bihurtu aurretik, protagonistak hainbat esperientzia bizi izan zituen, eta horiek eragin erabakigarria izan zuten bere literatur lanean.

  • 19:00: Koldo Mitxelena
    • Literatura eta Feminismoa: Hombres y feminismo: La autocrítica pendiente, Víctor Parkas & Iván Repila
      • Gizonak borroka feministaren benetako parte al dira gaur egun? Emakumeen gaineko botere eta pribilegioek mendeetan merezi duten autokritika sakona bereganatu dute? Víctor "Parkas" eta Iván Repila dira galdera horiei aurre egin behar dieten gizonezko egile urrietako bi. Lehenengoa Game Boy lanarekin, maskulinitate garaikidea aztertzen duen saiakera eta fikzio liburua. Eta bigarrena, El aliado eleberriarekin, zeinaren protagonista "munduko gizonik feministena" dela definitzen den, berdintasunaren aldeko borrokaren ekintzaile garrantzitsu bat ezagutzen duen arte...
        • Moderatzailea: Laura Fernández

  • 19:00: Loiola KE
    • Beste jarduera batzuk: Artze... Joxan, oroituz. Mixel Ducau & Caroline Philips & Andoni Salamero
      • Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzak ardatz hartuta eskainitako ikuskizun poetiko-musikala.

Azaroak 16, larunbata:

  • 11:00: Elkano 7
    • Egunero hasten delako: 50. urteurrena: Ibilbide literarioa: Saizarbitoriaren Donostia barna. Inazio Mujika
      • Inazio Mujikak Saizarbitoriaren Donostian barna gidatuko duen ibilaldian idazle donostiarraren eleberrietan agertzen diren lekuak ezagutaraziko ditu.

  • 11:00 / 12:30: Duque de Mandas aretoa
    • Literaktum Txikia: Areto literario: Adur, Adurl, ez naiz zure beldut. Itzuar zubizarreta & Aitziber Alonso
      • Zuzendaria: Itziar Zubizarreta
      • Diseinua: Aitziber Alonso
      • Ilustrazioak: Eider Eibar, Elena Odriozola
      • Familientzako saioa, 6-8 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
      • Beldurraren gaia landuko da haur literaturaren bitartez. Horretarako, Jonas eta hozkailu beldurtia liburua eta beste hainbat erabiliko dira.

  • 17:00: Martutene Haurtxokoa
    • Literaktum Txikia: Familiarekin Jolasean - Ilustratzaileekin lantegia: Wangari, Afrikako koloreak marrazten, Aitziber Alonso

  • 17:00: Ernest Lluch Haurtxokoa
    • Literaktum Txikia: Familiarekin Jolasean - Ilustratzaileekin lantegia: Kutxa batean bizi, Andrea Escargot

  • 17:00: Altza Haurtxokoa
    • Literaktum Txikia: Familiarekin Jolasean - Ilustratzaileekin lantegia: Marra barra, Mattin

  • 17:30: Aiete KE
      • Literaktum Txikia: Antzerkia: Azeriarenaren fabula. Titiriteros de Binéfar.
      • Protagonista bezala azeri maltzurra duten alegia ezagunek, aitzakia gisa balio digute natura eta gizakiaren arteko erlazioari buruz hausnarketa egiteko.
        • Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.
  • 17:00: Ernest Lluch KE
    • Literaktum Txikia: Antzerkia: Peru eta Otsoa. Didau.
      • Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoniko klasikoan oinarritutako Peru eta Otsoa ikuskizunean bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
        • Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etan, edukiera bete arte..

  • 18:00: Kutxa Kultur Plaza
    • Eztabaidak: Emakumeak eta Pentsamendua. Arantza Etxeberria & Marisa Hurtado, Belén Altuna & Alejandra Martínez, Miren Camisón & Maider Zilbeti
      • Filosofia kale eta plazetatik aldendu dela esan ohi da. Galdera filosofikoek, hala ere, interesa pizten dute askorengan. Hori frogatzeko, sei emakumek gaur egungo zenbait gairi buruzko argudio kontrajarriak azalduko dituzte, labur eta zuzen Emakumeak eta pentsamenduaren eztabaidan.
        • Aurkezlea eta moderatzailea: Ekai Txapartegi
        • Pentsatu! Jaialdiak sustatutako ekitaldia, EHUKultura eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusarekin elkarlanean.

Azaroak 17, igandea:

  • 16:30 + 18:00: Egia KE, Gazteszena
    • Literaktum Txikia: Pequeño Big Blue. Panicmap
      • BIG BLUE TXIKIA handia eta urdina da. Handia, urdina eta oso kuriosoa. Kuriositate horrek gero atera ezin daitekeen egoera eta lekuetara eramaten du. Zortez ENE gertu dauka, beti laguntzeko prest dagoena. BIG BLUEk bakarrik moldatzen ikasi beharko du pixkanaka. Hain ezbedinak dira ENE eta BIG BLUE TXIKIA? Ziur dena, talde bezala paregabeak direla.
        • Keinu antzerkia
        • +4 urte
        • Sarrera: 4€

Azaroak 18, astelehena:

  • 18:00: Ernest Lluch KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Intxaurrondo KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Haur Liburutegu Nagusia
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:30: Victoria Eugenia Antzokia Klub Aretoa
    • Egunero hasten delako: 50. urteurrena: Egunero hasten delako gaur egundik (DK Irratia). Iratxe Retolaza & Lourdes Oñederra & Itxaro Borda
      • Egunero hasten delako eleberriaren argitalpenaren 50. urteurrena egokiera ezin aproposagoa da liburua berrikusi ez ezik haren autore eta testuinguruak aztertu eta eguneratzeko. Nola irakurri da Egunero hasten delako urte hauetan guztietan? Nola irakurri zuten Frankismoaren amaieraren atarian zeuden gazteek? Nola irakurtzen dugu gaur egundik?
        • Moderatzailea: Beñat Sarasola

  • 19:30: Victoria Eugenia Antzokia Klub Aretoa
    • Beste jarduera batzuk: Bestaldearen bestaldean (DK Irratia). Harkaitz Cano & Maite Larburu & Ion Olano
      • Irratian, bai hitza eta bai musika, bestaldetik hartzen ditu entzuleak. Bere aldetik, esatariak ere bestaldeari ematen dizkio biak, bai hitza eta bai musika. Bestaldetik bestaldera. Aspaldiko lagunak dira Maite Larburu eta Harkaitz Cano; sarritan aritu izan dira elkarlanean, Hezurren azpian diskoan edota Fruitu arraroak emanaldian, esate baterako. DK irratiko "Bestalde" magazinaren esatariak, Ion Olanok, konplizitate hori baliatuz, lagunarteko elkarrizketara gonbidatu ditu biak, gogoetak, kantuak eta kontakizunak elkarbanatzera ikus-entzuleekin, hain zuzen, zuzeneko irrati saioaren formatuan.
        • Gidaria: Ion Olano
        • Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera.

Azaroak 19, asteartea:

  • 18:00: Loiola KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Aiete KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 20:00: Klub Aretoa
    • Literatura eta Feminismoa: También escritoras. Christina Rosenvinge & Paula Bonet
      • 30 urteko musika ibilbidearen ondoren, Christina Rosenvingek bere lehen liburua argitaratu du: Debut. Paula Bonet estatuko ilustratzaile miretsienetako bat da, eta bere Cuerpo de embarazada sin embrión liburuak oso harrera ona izan du ere. Bi emakume hauek euren lanen eta sortzaile alde bikoitzaren gainean hitz egingo dute Sara Morantek moderatutako solasaldi batean.
        • Moderatzailea: Sara Morante
        • Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera.

Azaroak 20, asteazkena:

  • 17:00: Casares-Tomasene KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Okendo KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Aiete KE
    • Literaktum Txikia: Lau. Salto.
      • Vivaldiren "Lau urtaroetan" oinarrituta, ipuin honek Irina Petrova izebaren historia kontatzen digu. Izeba Siberiako iparraldean bizi da, eta han izugarrizko hotza egiten du, elurra ez da inoiz urtzen, beti negua dela dirudi…
        • Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan, egun berean 17:30ean, edukiera bete arte.

  • 19.30: Tomasene KE
    • Literaktumek aurkezten du: La danza de los tulipanes. Ibon Martín
      • Bere azken eleberrian, Ibon Martín idazle donostiarrak bere gaitasun narratiboa erakutsi du berriro ere, atmosfera, poliziaren ikerketa eta gatazka emozionalak zehaztasunez elkartzen dituen thriller honetan.
        • Elkarrizketatzailea: Eduardo Yáñez

  • 19:30: Ernest Lluch KE
    • Literatura eta Feminismoa: Emakumeen hitzak eta gorputzak. Eider Rodríguez & Kattalin Miner & Lucía Baskaran
      • Begirada kritikoarekin eta sorkuntzaren esperientziaz baliatuta, emakumeek literaturan duten tokiaz arituko dira Eider Rodríguez, Kattalin Miner eta Lucía Baskaran idazleak, Ainara Gorostitzuk gidatutako eztabaida honetan.
        • Moderatzailea: Ainara Gorostitzu

Azaroak 21, osteguna:

  • 17:00: Larratxo KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 18:00: Egia KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.
        • Kolaboratzailea: Udaleko Giza Eskubideen Atala

  • 19.00: Tabakalera
    • Beste jarduera batzuk: La obra de Yannick Bellon, Luisa Etxenike eta Aixa de la Cruzen arteko.
      • Euskadiko Filmategiak Yannick Bellon (1924-2019) zuzendariari eskaini dio atzera begirako lan oso bat. Luisa Etxenike eta Aixa de la Cruz idazleak bildu ditu Literaktumek Bellonen obrari buruz aritzeko, bularreko minbizia jorratzen duen bere L 'amour nu filmaren proiekzioaren aurretik.
        • Kolaboratzailea: Euskadiko Filmategia

  • 19.00: Tabakalera
    • Beste jarduera batzuk: L'amour nu pelikularen proiekzioa.
      • Claire interpretea da, oso pertsona ikasia, eta Simon ozeanografoarekin maitemindu da; Simonek ere maite du Claire. Badirudi zoriontsu dela, behingoz. Bularreko minbizia duela jakitean, hasiera batean ez dio ezer esango Simoni...
        • Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
        • Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
        • Sarrera: 3.5€

  • 19.30: San Telmo Museoa
    • Literaktumek aurkezten du: El Fulgor de la Poesía. Adam Zagajewski
      • Adam Zagajewski poeta poloniarra, Letretako Asturiasko Printzesa Saria (2017), azken 50 urteetako Europako poesiaren funtsezko ahotsetako bat da. Bere lanaren ardatza poesiaren boterearen aldarrikapena da, giza esperientzia egunerokotasunaren eta historiaren gainetik jartzen duelako. Zagajewskik bere ibilbidea eta poetika aztertuko da Ramon Andres poeta eta saiogilearekin solasean.
        • Elkarrizketatzailea: Ramón Andrés
        • Itzulpena euskara eta gaztelaniara
        • Kolaboratzaileak: Poloniar Kultura Institutua
        • Gonbidapenak museoaren leihatilan banatuko dira azaroaren 12tik aurrera.

Azaroak 22, ostirala:

  • Egun osoan: Donostiako liburu dendetan.
    • Beste jarduera batzuk: Book Friday
      • Literaktum jaialdiak eta Gipuzkoako Liburu-denden Gremioak azaroaren 22an izango den Book Friday ekimenean batzen dituzte indarrak. Kultur kontsumoa indartzea helburu duen proiektua da, eta bereziki liburuena. Horretarako, parte hartzen duten liburu-dendek deskontuak eta bestelako abantaila eta sorpresak eskainiko dituzte Literaktumen.
        • Parte-hartzaileak: Aritz, Casa del Libro, Donosti, Elkar, Garazi, Gurutz, Hontza, Kaxilda, Lagun, Noski, Pitxintxu Tobacco Days.
        • Antolatzailea: Gipuzkoako Liburu-denden Elkartea

  • 18:00: Lugaritz KE
    • Literaktum Txikia: Ipuinaren ordua: Giza Eskubideak.
      • Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
        • 2-5 urte / Euskara.

  • 18:00+19:00: Loiola KE
    • Literaktum Txikia: Umeen Giza Eskubideen Egunaren 4. Festa. Asociación Mestiza
      • Musika zuzenean, ipuin kontaketa, jolasak eta munduko gozoak / Música en directo, cuentacuentos, juegos y dulces del mundo
      • Haur guztiak heldu baten laguntzaz. Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan, egun berean 17:30ean, edukiera bete arte. / Menores acompañados de una persona adulta. Entradas gratuitas el mismo día en el centro cultural a partir de las 17:30, hasta completar aforo.
        • 0-6 urte
        • Antolatzaileak: Mestiza Elkartea eta Donostia Kultura

  • 18:00: Aiete KE
    • Literaktum Txikia: New Orlansetik Donostia, kontzertu didaktikoa. Iban Gurrutxaga & Susana Cencillo & Javi Pérrez
      • Denontzat
      • Edukiera bete arte

  • 18:00: Loiola KE
    • Literaktum Txikia: Ezberdin bezain eder. Nerea Ariznabarreta & Mariano Hurtado
      • Ezberdina izatea, hauxe da kontaketa honetan darabilkigun gaia. Guztia jakinminez begiratuko dugu anitza eta ezberdina denari hurbilduko ahal izateko.
      • Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta... Zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernetu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena.
        • Edukiera bete arte
        • +2 urte

  • 18.30: Aiete KE
    • Beste jarduera batzuk: Orgullo y prejuicio filmaren proiekzioa.
      • Bennet bost ahizpak obsesionatutako ama batek hazi ditu. Euretako batek ordea, azkarra eta izaera sendokoa den Lizziek, ikuspegi irekiagoa duen bizitza nahi du. Aitak babesten du haren irrika.

  • 19.00: Convent Garden
    • Beste jarduera batzuk: Literatur Solasaldia: Navidad con Charles Dickens. Slawka Grabowska
      • Gau magikoa izango da: denboran zehar bidaiatuko dugu, gaur ezagutzen dugun Eguberria nola sortu zen ikusteko. Londres viktoriarra bisitatuko dugu; garai hartan, Charles Dickensek, askok ez dakigun arren, erlijiozko festa bat herriko eta familiako jai, baita ekitaldi komertziala ere, bihurtzen lagundu zuen. Izan ere, "Gabonetako ipuina" 1843an argitaratzeak lagundu zion festari "Gabonetako espiritua" ematen: errukitasuna, bake mina eta lagun hurkoari laguntzeko nahia. Besteei laguntzeko jarrera erlijiotik harago joatea lortu zuen Dickensek.
        • Dinamizatzailea: Slawka Grabowska
        • Kolaboratzailea: Convent Garden

  • 19:00: Tabakalera
    • Eztabaidak: Hizkuntzak, literaturak, Europak. Iban Zaldua & James Robertson
      • Iban Zaldua eta James Robertson idazleek Txekhov vs Shakespeare izeneko ekimenean hartu dute parte Korrespondentziak liburuarekin, 2019 Scotland Goes Basque egitarauaren baitan, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta. 2019ko otsailetik uztailera hamabi gutun elkar trukatu zituzten, Europa, identitatea, hizkuntza eta literatura hizpide hartuta. Gutun horiei esker ezagutu ahal izan dugu gai horien gainean bi idazleek duten ikuspegia.
        • Elkarrizketatzailea: Leire Palacios
        • Itzulpena euskara eta gaztelaniara
        • Kolaboratzailea: Etxepare Institutua
        • Antolatzailea: Kutxa Kultur

  • 19:00: Troa Zubieta Liburu-denda
    • Literatura eta Feminismoa: Monstruas y centauras. Marta Sanz.
      • Lau gertaerek bultzatu zuten Marta Sanz Monstruas y centauras idaztera 2018an: #MeToo, Frantziako emakume intelektualen gutuna, martxoaren 8ko greba feminista eta La Manadaren epaiketa. Liburu honetan Sanzek gertakari horiei buruz, baita feminismoak gaur egun duen egoera orokorrari buruz ere gogoeta egin du.
        • Elkarrizketatzailea: Pili Kaltzada
        • Kolaboratzailea: Troa Zubieta liburu-denda

  • 21.00: Convent Garden
    • Beste jarduera batzuk: Afari literarioa: Cenar con Charles Dickens. Slawka Grabowska
      • Dickensek idatzitako "Gabonetako ipuinaren" hitzaurrea parafraseatuz: Afari literario horren bidez ideia baten espiritua pizten saiatu gara, gure mahaikideei ezinegona –beren buruekiko, besteekiko, urtaroarekiko, ezta gurekiko ere– eragiteko asmorik gabe. Giroak liluratzea espero dugu, espiritu hori galtzea inork nahi ez dezan.
        • Dinamizatzailea: Slawka Grabowska
        • Prezioa: 30€ (Plaza mugatuak)
        • Izen emateak: www.donostia.eus

Azaroak 23, larunbata:

  • 12:00: Kaxilda Liburu-denda
    • Eztabaidak: Prosan pentsatu, poesian pentsatu. Angel Erro & Iñigo Astiz
      • Pentsatu! eta Literaktum jaialdien baitan kokatzen den mahai-inguru honek bi idazle nafar elkartuko ditu, Angel Erro eta Iñigo Astiz, aski ezagunak euren kazetaritza lanagatik, aurten argitaratu dituzten literatur lanak aurkezteko asmoz. Errok dietario bat dakar eta Astizek, aldiz, poema-liburu bat. Bi liburuok eta bi generook oinarri hartuz, bada, poesian pentsatzetik prosan pentsatzera dagoen tarteaz hausnartzeko parada izango dugu, bai eta literaturaren eta pentsamenduaren artean dagoen tarteaz gozatzeko ere.
        • Moderatzailea: Oihane Garmendia
        • Pentsatu! Jaialdiak sustatutako ekitaldia, EHUKultura eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusarekin elkarlanean.

  • 17:00: Aiete KE
    • Nur pelikularen proiekzioa.
      • Denontzat
      • Edukiera bete arte

  • 17:00: Intxaurrondo Haurtxokoa
    • Literaktum Txikia: Familiarekin Jolasean - Ilustratzaileekin lantegia: Wangari, Afrikako koloreak marrazten. Aitziber Alonso

  • 17:00: Aiete Haurtxokoa
    • Literaktum Txikia: Familiarekin Jolasean - Ilustratzaileekin lantegia: Kutxa batean bizi. Andrea Escargot

  • 18:00: Lugaritz KE
    • Literaktum Txikia: Loops. Engruna Teatre.
      • Ikuskizuna musika eta poesiaz beteriko bidaia bat da, bihotzera heltzen dena gure zentzumenak eta bihotza laztantzen dituen bitartean. Txotxongiloak eta musika taularatzen dira denbora, bizitza eta gure aintzinakoek utzitako herentzia.
        • +3 urte
        • Sarrera: 4€

  • 19:00: Koldo Mitxelena
    • Literatura eta Feminismoa: Identidad, norma y libretad. Paul B. Preciado & Cristina Morales
      • Lectura fácil nobelan (Herralde Saria), Cristina Moralesek, militantzia feminista sendo batetik, kategoriak eta estereotipoak bertan behera uzten ditu; eta aldi berean, sistema kapitalistaren kritika gogorra eskaintzen du. Un apartamento en Urano ere gizarteak onartzen duenaren kritika erradikala da, sexuaren edo generoaren araberako sailkapenetatik hasi eta "ni" eta "identitate" kontzeptuetara iritsi arte. Identitateen galdetegi horrek gidatuko du haren elkarrizketa, Kattalin Minerrek moderatuta.
        • Moderatzailea: Kattalin Miner

Azaroak 24, igandea:

  • 18:00: Kontadores
    • Beste jarduera batzuk: Patologías, fármacos y trastornos: cuerpos disidentes que reinventan el mundo. Taller con Paul B. Preciado & Cristina Morales
      • Literaktum eta Feministaldia elkarlanean ari dira Literaktum 19 ixten duen jarduera honetan eta, hitzaurre gisa, abenduaren erdialerako aurreikusita dagoen Feministaldiaren XIV. edizioa inauguratzen du. Pilulak terminoa erabiliz, Feministaldiak gorputz, gaixotasun edo portaera jakin batzuen patologizazio eta medikalizazio gaiei buruzko irakurketa kritikoa planteatzea proposatzen du. Hitzaurre honetan abiapuntutzat hartzen dira Cristina Moralesek literaturaren eta dantzaren arteko gurutzaketatik proposatzen dituen planteamenduak eta Paul B. Preciadok gorputzaz, sexualitateaz eta irudikapenaz egiten dituen gogoeta teorikoak. Bi pentsatzaile eta gorputz sentigarri horien arteko elkarrizketa Kattalin Minerrek moderatuko du.
        • Moderatzailea: Kattalin Miner
        • Antolatzailea: Feministaldia

  • 18:00: Larratxo KE
    • Literaktum Txikia: Antzerkia: Gizon zoriontsuaren alkandora. Teatro Paraíso.
      • BAZEN BEHIN oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: "Gizon hau ez da zoriontsua"; sendabidea: "Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, Tsarrak horren alkandora jantzi dezan". Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasunaren bilaketa!. Leon Tolstoiren Gizon zoriontsuaren alkandora ipuinean oinarrituta.
        • +6 urte
        • Sarrera: 3€

  • 19:30: Lugaritz KE
    • Beste jarduera batzuk: Abre la puerta.Ttantaka teatroa & Teatro del Temple
      • Proposamen eszeniko interdiziplinar eta mestiza honek, XXI. mendeko herritarraren errealitateari eta nahiari buruzko gogoeta eszenikoa erakusten du, hitza, zuzeneko musika, irudia, emozioa, umorea eta esperientzia sentsoriala erabiliz. Federico G. Lorca, Nicolas Guillen, Manuel Vilas, Walt Whitman, John Giorno edota Charles Bukowskiren testuak Jose Luis Estebanek interpretatzen ditu, Naiel Ibarrolaren musika eta bisualek lagunduta.
        • Sarrera: 6€
        • Plaza mugatuak

Donostiako Literaktum Jaialdiaren kartela 2019
Gipuzkoan