Donostian 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Finala ospatuko da.
Bertsolariak:
- Agin Laburu Rezola
- Alaia Martin Etxebeste
- Ane Labaka Mayoz
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Beñat Lizaso Alberdi
- Jon Maia Soria
- Nerea Elustondo Plazaola
- Oihana Iguaran Barandiaran
Aurkezleak: saioa Ion Zaldua Brit eta Itziar Etxezarreta Arakistainek gidatuko dute.
Egin beharreko lanak
- Zortzikotearen lana
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
- Buruz burukoa
- Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Sarrerak:
- Orokorra: 24 €
- Bazkideak: 18 €
- Gazteak*: 12 €
- Gazteak, 6 eta 16 urte bitartekoak dira.
- Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dauzkazue eskuragai.
Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Laguntzailea: Donostiako Udala