Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2020

Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2020

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 13/01/2020

Bukaera: 18/01/2020

Sarrerak: 7 €


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia 13. ediziora iritsi da osasuntsu eta jarduera eskaintza zabalarekin. Urtarrilaren 13tik 18ra, donostiar zinema eta musika zaleen ezinbesteko topaleku bilakatu den jaialdiak hiriko hainbat egoitza hartuko ditu hogei dokumental inguru, hiru kontzertu, musikaren eta irudiaren inguruko mintegia eta zinema eta zuzeneko musika batuko dituen sail berria aurkezteko.

Autobus batean musikari bat jolasean dabil bere gitarrarekin taldeko gainerakoak lo dauden bitartean. Kameraren aurrean erretzen ari dela kantari batek paper zimurtu bat erakusten du azkena idatzi duen letrarekin. Siberiako herri goibel batean Moskuko emakume trapero bat taberna batean sartzen da. 19 urteko mutil batek kaxa bateko dozenaka kable manipulatzen ditu eta musika egiten du modularrekin. Orkestra bat lehendik inoiz entzun ez ditugun soinuak sortzen hasten da.

Ez gara aspertzen halako eszenekin. Ilustratu, irribarrea piztu, hunkitu egiten gaituzten sekuentziak eta istorioak sortzen dituzten eszenak direlako. Ez gara aspertzen genero honen alde apustu egiteaz, gero eta joriago ageri eta gero eta gauza gehiago kontatzeko gai delako. Musika dokumentalak zera hau baitu, haietan aurki ditzakegun sortzaileen amalgama hori, kameraren alde batera zein bestera. Eta batez ere, ez gara aspertzen zinera joateaz eta barruan biltzen duen musika bizi eta entzuteaz.

Aurten ere izango gara zuen zain Dock zine-aretoetan, kontzertuetan, festetan, elkarrizketetan. Zuen zain egongo gara Perfect Day-n, urteko dokumental gailenenekin eta sarituenekin, Paint it Black-en, Publiko Berrietan, Jaialdiko Elkarrizketetan, eta Dock Live-n: berriro emango da sail hau zinea eta zuzeneko musika elkar hartuta, berriz ere inoiz errepikatuko ez diren pieza efimeroak, bakanak sortzea lortu, eta guri eskaintzeko.

2020 gure hamahirugarren edizioa izango da. Edizio berri bat, aurten ere, hirira ekartzeko musika kontatzeko modu berriak eta kontatzeko moduak aldatzea lortzen duten musika berriak. Edizio honek, aurten ere, irribarrea piztuko dizue, hunkitu egingo zaituzte, baita harrituta utzi ere. Demagun orkestra bat bat-batean jotzen hasten dela zuen ondoan eta lehendik inoiz entzun ez zenuten soinuak entzuten dituzuela, ba, horrelakoa izango da aurtengo edizioa.

Ongi etorri Dock of the Bay-ra.

Bederatzi Dokumental Lehian

Hamahirugarren edizio honetan lehian arituko diren filmak bederatzi lan dira, eta horietatik zazpi erabateko estreinaldiak. Italiako "At He Matinee"-k, astelehena 13an proiektatuko denak, 80ko hamarkadan munduko klub famatuena izandakoa, CBGB, ezagutzera ematen du Walter Schreifelsen, New York hiriaren eta hardcore musikaren bitartez.

Asteartea 14an, Suitzako "A bright light. Karen and the process"-ek estreinatuko du eguna; bidaia basati eta liluragarri bat, Karen Dalton-en arrastoari segitzen diona: kultuko abeslaria eta ahots zirraragarria, Bob Dylanen laguna eta 60ko urteetako musa ahaztua. Coloradotik Woodstockera, sortze prozesua eta hartzen dituen bide misteriotsuak kuestionatzen dituen dokumentala. Gauak jarraitu egingo du "Out Deh. The Youth of Jamaica" filmarekin; Louis Amon Joseken opera prima, Jamaikako gaztedia erretratatu eta uztartu egiten dituena erritmo jamaikarrak eta surfa trantsizioan den belaunaldi berri batean. Gizartearen eta kulturaren egitura zaharretatik irtetea erabakia hartua duten gazteak dira, beren mentalitate berriarekin eta indarrarekin uhartea beste modu batean uler dadin laguntzeko prest.

Beste estreinaldi batek Trueba zine-aretoetako saioari emango dio hasiera osteguna 16an; Espainiako "Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones" dokumentala da, Danny Garciak zuzendua. Aurreneko dokumentala da Rolling Stones taldearen sortzaile eta lider Brian Jonesi buruz. 1969an, bere igerilekuaren hondoan topatu zuten Brianen gorpua. Epaia: istripuzko heriotza. Azken 50 urteetan teoria ugari sortu izan dira eusten diotenak konspirazio bat izan zela, goren mailara eramana. Benetan harrigarriak dira hemen azaltzen diren frogak. Ondoren, "Los demenciales chicos acelerados: Euskadi y tal" proiektatuko da, Kikol Graurena. 80 minutu, errepaso berdingabea eta guztiz bizkorra biltzen dutenak Euskadiko garaiko punk taldeei buruz. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Delirium Tremens, Hertzainak, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos, besteren artean.

Bitartean, Trueban ere bai, Frantziako "Felix in Wonderland" ikusi ahal izango da. Pelikula oso berezia Felix Rubinen eta KORG MS20ren musika esperimentalaren sorkuntzari buruz: irratia, popa, musika abangoardista, opera eta mikrofono bat… Musika beti buruan duela bizi den artista baten erretratua.

Ostiralean Espainiako bi zinta proiektatuko dira: "VVV (Trippin´you)" eta "Disco Confessions; John Morales, A life in the mix". Lehenak Adrianen, Manuelen eta Paularen historia erakusten digu; Madrilen bizi dira eta elkarrekin osatzen dute VVV taldea. Gazteria aztoratua, desorientatua; gaitasun handikoa, ordea. Dokumental hau saiatu egiten da erretratatzen gazteria etsi eta nahasi baten egunerokotasuna inguratzen duten kontraesanak. Javi Senzen filmak, "Disco Confessions; John Morales, A life in the mix"-ek, dantza-musikaren legenda John Moralesi buruz hitz egiten digu, New Yorken, Ibizan eta Lanzaroten. Bodegak, saskibaloi-kantxak, Bronxeko klubak, gaztaroan egin zituen biren backstageak, Louie Vega, Danny Krivit, Dj Spinna, Dj Spen… inguruan dituela.

Ostiraleko eguna ixteko beste estreinaldi bat, "Miguelito", Sam Zubryckirena. Miguelitoren historia kontatzen du, Puerto Ricoko auzo batean kantatzetik salsamusikari gailenenekin jotzera iritsi zen arte, besteren artean, Eddie Palmieri, Papo Lucca's, La Sonora Poncena, Nelson Feliciano, Maximo Torres eta Malo Malo-rekin … ondoren besterik gabe erabat desagertzeraino.

Lehiaketarako Filmak

  • At He Matinee
    • Giangiacomo De Stefano-Italia-2019-85min- © - JBGA
      • Walter Schreifels-en, New Yorkeko hiriaren eta hardcore musikaren bitartez jakingo dugu zer izan zen CBGB: munduko klub famatuena 80ko hamarkadan. Black Flag Gorilla Biscuits, Youth Of Today, Quicksand eta beste asko daude hemen.

  • Rolling Stone: Life And Death Of Brian Jones
    • Danny García-Espainia-2019-98min-JBGA-ESTREINALDIA
      • Aurreneko dokumentala Rolling Stoneseko sortzaile eta liderrari buruz. 1969an, bere igerilekuaren hondoan topatu zuten Brianen gorpua. Epaia: istripuzko heriotza. Azken 50 urteetan teoria ugari sortu izan dira eusten diotenak konspirazio bat izan zela, goren mailara eramana. Benetan harrigarriak dira hemen azaltzen diren frogak.

  • Disco Confessions; John Morales, A Life In The Mix
    • Javi Senz-Espainia- 2019-73min-JBGA- ESTREINALDIA
      • John Moralesek ‒dantza-musikan legenda‒ New York, Ibiza eta Lanzarote zeharkatzen ditu. Bodegak, saskibaloiko kantxak, Bronxeko klubak, backstage-ak, gazte zenean egin zituen birenak, hauek inguruan dituela: Louie Vega, Danny Krivit, DJ Spinna, DJ Spen, Kenny Dope, Joey Negro, Todd Terry, Terry Hunter, Simon Dunmore eta Bobby Laviniere.

  • Felix In Wonderland
    • Marie Losier-Frantzia- 2019-50min-JBGA
      • Pelikula paregabea Felix Kubinen eta KORG MS20ren musika-sorkuntza esperimentalari buruz: irratia, pop, abangoardiako musika, opera eta mikrofono bat... Musika buruan duela bizitzeari uzten ez dion artista baten erretratua.

  • A Bright Light – Karen And The Process
    • Emmanuelle Antille-Suitza- 2018-94min-JBGA- ESTREINALDIA
      • Bidaia basati eta liluragarri bat, Karen Dalton-en arrastoari segitzen diona, kultuko abeslariari eta haren ahots zirraragarriari, Bob Dylanen lagun eta 60ko urteetako musa ahaztuari. Coloradotik Woodstockera doan dokumental honek kuestionatu egiten du sortze-prozesua eta hartzen dituen bide misteriotsuak. Harrigarria.

  • Los Demenciales Chicos Acelerados. Primera Parte: Euskadi Y Tal.
    • Kikol Grau-Espainia-2020-80min-JBGA-ESTREINALDIA
      • 80ko urteak ez ziren gogora ekarri nahi diren bezain coolak izan. Errepaso berdingabea eta guztiz bizkorra Euskadiko garaiko punk taldeen gainean. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Baldin Bada, Potato, Delirium tremens, Naste Borraste, Hertzainak, Soziedad alkoholika, Tijuana in blue, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris muertos, beste askoren artean

  • Miguelito
    • Sam Zubrycki –Puerto Rico, AEB, Kolonbia-2019-93'-JBGA- OPERA PRIMA /ESTREINALDIA
      • Miguelitoren historia da hau: Puerto Ricoko auzo batean kantatzetik salsa-musikari gailenenekin jotzera, besteren artean, Eddie Palmieri, Papo Lucca's, La Sonora Poncena, Nelson Feliciano, Máximo Torres eta Malo Malo-rekin … ondoren besterik gabe erabat desagertzeraino. Karibeko musikaren eta kulturaren sakontasuna ospatzeko dokumental bat da hau, eta "Salseroaren" historia ahanzturatik ateratzeko. Izan ere, klasiko bilakatu zen haren albuma.

  • Out Deh – The Youth Of Jamaica
    • Louis Amon Josek-Alemania-2019-78min-JBGA- ESTREINALDIA-OPERA PRIMA
      • Jamaikako gazteria erretratatzen duen pelikula bat: Erritmo Jamaikarrak eta Surfa uztartu egin dira trantsizioan den belaunaldi berri batean. Gizartearen eta kulturaren egitura zaharretatik irtetea erabakia hartua duten gazteak dira, beren mentalitate berriarekin eta indarrarekin uhartea beste modu batera uler dadin.

  • VVV (Trippin´You)
    • Santiago Mejías Blake-Espainia- 2019-79min-JBGA-OPERA PRIMA
      • Adrián, Manuel eta Paula Madrilen bizi dira; elkarrekin sortzen dute VVV taldea. Gazteria aztoratua, desorientatua; gaitasun handikoa, ordea. Dokumental hau saiatu egiten da erretratatzen gazteria etsi eta nahasi baten egunerokotasuna inguratzen duten kontraesanak.

Film laburrak

Dock of the Bay-ren hamahirugarren edizio honetan 3 film labur proiektatuko dira. "Musical Voyage", "Vigilia – Fi de gira de 45 cerebros y un corazón" eta "Kyoko".

"Musical Voyagek", Patrick Trez estatubatuarrarena, bidaia bat da Biarritzetik San Franciscora, Lee-Annen adimen musikaletik, zeinak bere ametsez eta musikaren eta surfaren arteko konexioaz hitz egiten digun.

"Vigilia – Fi de gira de 45 cerebros y un corazón"-ek, Pol Gonzalez Novel espainiarrarenak, Maria Arnalek eta Marcel Bagesek hiru urtez elkarrekin izandako lankidetzari eta etengabeko birei buruz hitz egiten digu. Errepidean hazten doan artea, "lehen ikasten zen bezala". Bizitza aldatu dien konexio musikala.

"Kyoko", Marcos Cabota eta Joan Bover zuzendariena, John Lennonen eta Yoko Onoren atxiloketaren historia da; 1971ko apirilaren 23an gertatu zen, Mallorcan, bikoteak Kyoko izeneko haur bat bahitu izanagatik, eta dena azalduko zaigu dokumental honetan.

Filmak:

  • Kyoko
    • Marcos Cabotá, Joan Bover-Espainia- 2018-20min-JBGA
      • 1971ko apirilaren 23an, Mallorcak aparteko gertaera bat bizi izan zuen: John Lennon eta Yoko Ono atxilotu zituzten. Kyoko izeneko neskatila baten bahiketa izan zen motiboa eta dokumental honek dena ateratzen du argitara.

  • Vigilia – Fi De Gira 45 Cerebros Y Un Corazón
    • Pol González Novel-Espainia- 2019-16min-JBGA
      • María Arnal eta Marcel Bagés. Hiru urte lankidetza artistiko eta bira etengabean. Errepidean hazten den artea, "lehen ikasten zen bezala". Bizitza aldatu dien konexio musikala.

  • Musical Voyage (A Trilingual Abstraction By Lee-Ann Curren)
    • Patrick Trez-AEB- 2019-10min-JBGA
      • Musical Voyagekbidaia bat egiten du Biarritzetik San Franciscora Lee-Annen adimen musikaletik. Bere ametsez eta musikaren eta surfaren arteko konexioaz hitz egingo digu hark.

Perfect Day

Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, nazioartean nabarmenenak diren nazioarteko musika dokumentalen hautapen bat eskaintzen da.

Filmak:

  • Marianne & Leonard: Words Of Love
    • Nick Broomfield-AEB- 2019-97min
      • Leonard Cohenen eta Marianne Ihlenen arteko amodio istorioa dugu hau. Maitasun tragiko eta bizi baten istorioa, beren bizitza osoetan jazarri zituena. Cohenen dokumental intimistena eta hurbilena.

  • Mystify - Michael Hutchence
    • Richard Lowenstein-Australia- 2019-102min-JBGA
      • Bidaia bat INXSeko abeslari Michael Hutchenceren bihotzean eta ariman barrena. Gizon konplexu eta lotsati hark jendaurrean igaro zuen ia osorik bere bizialdia, eta oso gutxitan erakusten zuen bere benetako ni-a, gertuen zituen lagunei izan ezik. Hemen dena ikusiko duzue.

  • Suede: The Insatiable Ones
    • Mike Christie-Erresuma Batua-2018-113min-JBGA
      • Belaunaldi bateko banda. Britpop-aren sorburua. Suederen historia zintzoa eta asaldatua da hau, arrakastaren atzean dena.

  • Barbara Rubin & The Exploding Ny Underground
    • Chuck Smith-2018-AEB- 78min-JBGA
      • Rubin, 18 urte besterik ez zituela, izan zen inspiratu zuena underground mugimendua, New York hirian loratzen hasia. Andy Warhol eta Velvet Underground. Bob Dylan eta Kabbalah. Barbara Rubinek mugitu zuen dena eta dokumental hau dugu horren erakusgarri.

  • Everybody´s Everything
    • Sebastian Jones, Ramez Silyan-AEB-2019-115min-JBGA
      • Punk, emo eta trap oso modu berezian nahasita, Lil Peep-ek bizitza ugari jo zituen bere hitzen, bere soinuaren eta bere izate beraren bitartez. Dokumental hau Terrence Malick-ek ekoiztua da eta erretratu intimo eta humanista bat da, denentzat dena izaten saiatu zen artista bati ulertzeko saialdi bat. Izugarria, urteko musika dokumentala.

  • Niños Somos Todos
    • Sergi Cameron-Espainia- 2019-93min-JBGA
      • El Niño de Elche-ren bidaia muturrera eramana, musikaren, soinuaren eta esperimentazioaren sakontasunetara, sorkuntza artistikoaren izaeraren bilaketa lan batean.

  • A Dog Called Money (Pj Harvey)
    • Seamus Murphy- Erresuma Batua, Irlanda- 2019-90min-JBGA
      • Seamus Murphy argazkilari sarituak PJ Harveyren The Hope Six Demolition Project (2016) albumaren atzean den sortze-prozesua ikertzen du. Idazteko gaitzat hartu nahi zituen herrialdeetako esperientzia zuzena bizi nahian, Harveyk lagundu egiten dio Murphyri bere bidaietako batzuetan, eta harekin elkartzen da Afganistanen, Kosovon eta Washington DCn. Harveyk hitzak biltzen ditu eta Murphyk irudiak.

  • The Rise Of The Synths
    • Iván Castell-AEB, Espainia- 2019-90min-JBGA
      • Bidaia bat denboran barrena, Synthwave izenez ezagun den musika eszenaren sustraietara: musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturarekiko nostalgiaren nahaste bat. Drive edo Stranger Thingsetik abiatuta eramango gaitu Tron, Blade Runner, Miami Vice eta beste hainbat film eta serietara. Mugimendu honek bere egiten ditu italo-disco, tecnopop, krautrock, heavy metal, Moroderren, Tangerine Dreamen soinu-bandak, edo Daft Punk eta Justice bezalako gertuagoko erreferenteak.

Paint It Black

Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, musika dokumentalen hautapenen atzerabegirako bat eskaintzen da.

Joan den urteko irailaren 10ean bihotzeko batek jota hil zen Daniel Johnston, Estatu Batuetako underground eszenako irudi maitagarri eta adierazgarrienetako bat. Yo La Tengo-k edo Kurt Cobainek jarraitua, zeinak berehala bihurtu zuen ospetsu MTVn haren kamiseta batekin agertu zenean, Johnstonek ezusteko eta gorabeherez jositako ibilbide bat bizi izan zuen musikari gisa. Dock of the Bay-tik berriz ere aldarrikatu nahi dugu, eta omenaldi txiki bat egin nahi diogu The Devil & Daniel Johnston filmaren proiekzioarekin: dokumental zoragarri bat, 2005ean Sundancen saritua eta jenio honen bizitzatik ibilbide bat egiten duena aparteko sentiberatasuna erakutsiz.

Filma:

  • The Devil And Daniel Johnston
    • Jeff Feuerzeig-AEB- 2005-105min-JBGA
      • Daniel Johnston: jenioa eta eromena. Barneko mundua gainerako munduaren aurrean. Erretratu magistral bat, azken hamarkadetako adimen nabarmenetako baten aurrean jartzen den erabateko lana. Haren fazeta pribatuena erakusten digun pelikula, hainbat irudi gailenek miretsia, besteren artean Kurt Cobainek.
      • Sundance zinemaldia 2005: Dokumental zuzendari onena
      • San Franciscoko zinema independentearen festibala 2005: Publikoaren saria dokumental onenari

Dock Of The Bay 2020 Proiekzioen Egitaraua

Trueba Zinemak

  • Urtarrilak 13, astelehena:
    • Sala1 Trueba
      • 19:30- Pj Harvey: A Dog Called Money
        • Seamus Murphy-Britainia Handia-Irlanda- 2019- 90 Min- JBGA-
          • Perfect Day Atala

      • 21:30- 13-Lil Peep: Everybody´S Everything
        • Sebastian Jones, Ramez Silyan-AEB-2019-115min-t
          • Perfect Day Atala

    • Sala2 Trueba
      • 21:30- At He Matinee
        • Giangiacomo De Stefano-Italia-2019-85min-JBGA- ESTEINALDIA

  • Urtarrilak 14, asteartea:
    • Sala1 Trueba
      • 19:30- A Bright Light – Karen And The Process
        • Emmanuelle Antille-Suitza- 2018-94min-JBGA-ESTEINALDIA

      • 21:45- Musical Voyage
        • Patrick Trez-AEB- 2019-10min-JBGA-ESTEINALDIA
          • Perfect Day Atala

      • 21:45- Out Deh – The Youth Of Jamaica
        • Louis Amon Josek-Alemania-2019-78min-JBGA.-OPERA PRIMA- ESTEINALDIA

  • Urtarrilak 15, asteazkena:
    • Sala1 Trueba
      • 19:30- Niños Somos Todos
        • Sergi Cameron-Espainia- 2019-93min-JBGA
          • Perfect Day Atala

      • 21:45- The Rise Of The Synths
        • Iván Castell-AEB, Espainia- 2019-90min-JBGA
          • Perfect Day Atala

  • Urtarrilak 16, osteguna:
    • Sala1 Trueba
      • 19:30- Rolling Stone: Life And Death Of Brian Jones
        • Danny García-Espainia-2019-98min-JBGA- ESTEINALDIA

      • 21:45- Los Demenciales Chicos Acelerados: Euskadi Y Tal
        • Kikol Grau-Espainia-2020-80min-JBGA-ESTEINALDIA

    • Sala2 Trueba
      • 21:30- Vigilia – Fi De Gira 45 Cerebros Y Un Corazón.
        • Pol González Novel-Espainia- 2019-16min-JBGA
          • Perfect Day Atala

      • 21:30- Felix In Wonderland
        • Marie Losier-Frantzia- 2019-50min-JBGA

  • Urtarrilak 16 eta 17:
    • 10:00- Matangi Maya M.I.A.
      • Steve Loveridge-2018-AEB Erresuma Batua -96 min-OPERA PRIMA.
        • Ikusle Berriak Saioa

  • Urtarrilak 17, ostirala:
    • Sala1 Trueba
      • 19:15- VVV (Trippin´You)
        • Santiago Mejías Blake-Espainia- 2019-79min-JBGA

      • 21:10- Disco Confessions; John Morales, A Life In The Mix
        • Javi Senz-Espainia- 2019-75min-JBGA-ESTEINALDIA

      • 23:15- Barbara Rubin & The Exploding Ny Underground
        • Chuck Smith-2018-AEB- 78min-JBGA
          • Perfect Day Atala

    • Sala2 Trueba
      • 23:00- Kyoko
        • Marcos Cabotá, Joan Bover-Espainia- 2018-20min-JBGA
          • Perfect Day Atala

      • 23:00- Miguelito
        • Sam Zubrycki –Puerto Rico, AEB, Kolonbia-2019-93min-JBGA- OPERA PRIMA /ESTEINALDIA

Antzoki Zaharra

  • Urtarrilak 18, larunbata:
    • 12:00- The Devil And Daniel Johnston
      • Jeff Feuerzeig- AEB -2005- 105 min
        • Perfect Day Atala

    • 17:00- Suede: The Insatiable Ones
      • Mike Christie-Erresuma Batua-2018-113min-JBGA
        • Perfect Day Atala

    • 19:45- Marianne & Leonard: Words Of Love
      • Nick Broomfield-AEB- 2019-97min- JBGA
        • Perfect Day Atala

    • 22:30- Clausura-Mystify - Michael Hutchence-Inx
      • Richard Lowenstein -Australia- 2019-102min-JBGA
        • Perfect Day Atala

Dock Live!

Dock Live!-k hiru saio berezi izango ditu aurten urtarrilaren 15, 16 eta 17an Tabakaleran. Asteazkena 15ean 21:00etan Joseba B. Lenoiren txanda izango da. "Bai, bagera" dokumentalaren musika zuzenean Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatibo batekin. Osteguna 16an 21:00etan, Elena Setiénen kontzertu-akelarre bat, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Haxän kultuko pelikularen remix alkimiko batek lagundua, Koldo Almandozen ikuspegitik.
Ostirala 17an 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, Synchresis artxiboko bideomusikako lanak proiektatuko dira "Musikene meets Synchresis" programaren barruan.

Ro eta Sara Zozaya bandek ‒azken hau egoiliarra Kutxa Kulturren‒ Arnau Padilla zinegilearekin batera ‒Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslea‒ Jaialdiaren aurreko saio berezi bat aurkeztuko dute larunbata 11n 17:00etan Tabakalerako Jatorrizko Soinu Banda programazioaren barruan.

Gainera, Jaialdian zehar Kutxa Kultur Plazako bideo Wall-ean egunero proiektatuko dira Musikeneko bideomusikako lanak 12:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 20:00etara "The Videomusic Connection" izenburupean.

  • Sara Zozaya Y Ro – "Umbral"+ Arnau Padilla
    • (2019-25 min)
    • Larunbata urtarrilak 11-17:00 Zine Aretoan Tabakalera -Banda Sonora Original-
      • Ez filma eta ez musika-emanaldia. Ro eta Sara Zozayak, Arnau Padilla zinegilearekin elkarlanean, saio berezia prestatu dute

  • Joseba B.Lenoir –"Instroak Vol.3" + Larraitz Zuazo
    • (2019-60min)
    • Asteazkena urt15-21:00 Kutxa Kultur Kluba-Tabakalera
      • Instroak Vol. 3 Zuzenean. 'Bai, Bagara' dokumentaleko musika, Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatiboarekin

  • Elena Setien – "Häxan" (Sorgina, La Bruja, The Witch) + Koldo Almandoz
    • (2019-30min)
    • Osteguna urtarrilak 16-21:00 Kutxa Kultur Kluba-Tabakalera
      • Elena Setiénen kontzertu-akelarre bat, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Häxan kultuko pelikularen remix alkimiko batek lagundua.

  • Synchresis Program 42: "Musikene Meets Synchresis"
    • Ostirala urtarrilak 17-19:00 Musikene Auditorioa
      • Synchresis artxiboko Bideomusika-lanak, Musikeneren eta munduko gainerakoen artean. 50 min

  • The Videomusic Connection
    • (38 min- loop)
    • Urtarrilaren 13tik – 18ra – 12:00-13:00 + 19:00-20:00 – VIDEO WALL Kutxa Kultur Plazan
      • Bideomusika-lanak (Musikene)

Ikusle Berriak Saria

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta musika dokumentalera hurbiltzea da. Ikasleei musikaren eta zinemaren plazera transmititu nahi diegu, eta azaldu zenbaterainokoa den horretan diharduten pertsonen grina eta ardura.

Emanaldirako hautatutako Matangi Maya M.I.A. filma izango da.
Urtarrilak 16 eta 17
Trueba Zinema
Ordutegia: 10:00 - 13:00

  • Matangi Maya M.I.A.
    • Steve Loveridge-AEB, Erresuma Batua-2018-96min-OPERA PRIMA
      • Bi hamarkadatan bildutako etxeko hainbat bideok uzten dute agerian M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zela, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena musikako izar bat bezala. Tarte liluragarriez betea, Mia bera bezala.

Irratia

Irratiak ere hor izango dira hiru proposamenetan. Batetik, Asier Leozek zuzeneko programa bat emango du Deusto Irratia Dock of the Bay saio berezian. Larunbata 18an 13:00etan Asier Leoz eta Juan Luis Etxeberria, Nacho Vegasekin batera, "Zure bizitzako diskoa" arituko dira uhinetan aurkezten. Eta "Carantula" irrati programa grabatuko da gainera.

  • Deusto Irratia (Dock Of The Bay Saio Berezia Zuzenean)
    • Osteguna urtarrilak 16-19:00-20:00 Kutxa Kultur Plazan – Tabakalera

  • Zure Bizitzako Diskoa (Zuzenean)
    • Larunbata urtarrilak 18-13:00-14:00 Kutxa Kultur Plazan – Tabakalera
      • Nacho Vegas, Asier Leoz eta Juan Luis Etxeberriarekin.

  • Carántula X Dock Of The Bay (Podcast)

Liburuen Aurkezpenak

Bestalde, bi libururen aurkezpenak eta zuzeneko bi irrati programa izango dira. Juanma Gil autoreak "Un hombre bajo el agua" aurkeztuko du Mikel Casalekin batera ostirala 17an 19:00etan Tobacco Days-en, eta larunbata eguerdian Kutxa Kultur Plazako patioan Ramon Lluis Banderen "Cuaderno de la revolución" aurkeztuko da, Nacho Vegasekin.

  • "Un Hombre Bajo El Agua" – Juan Manuel Gil
    • Ostirala urtarrilak 17-19:00 Tobacco Days – Tabakalera
      • Juan Manuel Gil eta Mikel Casalekin.

  • "Cuaderno De La Revolución" – Ramón Lluís Bande
    • Larunbata urtarrilak 18-12:00 Kutxa Kultur Plazan – Tabakalera
      • Ramón Lluis Bande eta Nacho Vegasekin.

Festak

Zuzeneko musikak beti izan du protagonismoa eta garrantzia Dock of the Bay-n. Hala, hainbat kontzertu eta festa egingo dira jaialdiaren baitan.

  • ¡Be! Karaoke
    • Osteguna urtarrilak 16-23:00 Be Club

  • Dock Of The Bay Keler Festa
    • Ostirala urtarrilak 17-00:00 Convent Garden Kripta
      • Axel Casasekin

  • DJen saioak
    • Larunbata urtarrilak 18 - Proiekzio bakoitzaren ordu erdi lehenago - Antzoki Zaharrean
      • Bellaca Dj
      • Imanol Basterra
      • Glitter Siters

  • Dock Of The Bay Jaialdiaren Amaiera Festa
    • Larunbata urtarrilak 18-00:00 Dabadaban
      • 00:00 - Primo
      • 02:00 - Jaime Popcasting
      • 04:00 - Javi Pez

Dock Of The Bay Elkarrizketak

Aurten, formatu berri baten alde egin dugu apustu jaialdi honetatik: Dock of the Bay Elkarrizketak. Zinearen eta musikaren eremuko bi gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izango dugun haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.
Interesgarria sektoreko (zinea, bideoa, musika) profesionala bazara edo ikaslea bazara. Baita jakin-mina duten zinezale eta musikazale ororentzat ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuaren babesari eta Musikeneren lankidetzari esker

Kantatzea/Kontatzea

  • Kantak (Guk) Kontatzearen Plazera
    • Gutako bakoitzak beharbada izango du pasadizoren bat, izango da esperientzia hau bizitakoa. Pelikula bat ikusi eta gero, edo disko bat entzun eta gero, sentitzen dugun plazer hori solaskide batekin topo egin dugunean zeinarekin testua berreraiki.
    • Erosoagoa da esperientzia estetiko baten marjinan gure burua aitortzea, isilean gordetzea edo ulertzea. Eta horregatik beharbada gomendatzen ditugu kantak edo pelikulak. Besterik gabe gure asmoa delako gainerakoei pixka bat jasangarriagoa egitea bizitza, uste dugulako musika eta zinema kontatzeamodu bikain bat dela benetan balio handia duten gauzak, marjinak, bihurguneak oparitzeko. Nahiz eta beharbada zinemaz eta musikaz hitz egitea guri hainbeste gustatzearen azken arrazoia hauxe den: gure nartzisismoa. Azken batean, zera gustatzen zaigu, pixka bat hitz egitea guri buruz.
    • Aurten Dock of the bayk gehien estimatzen dugun hori partekatu nahi du. Aurten mintegi bat proposatzen dugu, gure bizitzaren kontakizuna lehen eta orain eraiki duten pelikulei eta kantei buruzko elkarrizketen inguruan.

  • Pelikulak Kantatzearen Plazera
    • Joan den urtean dokumental musikalean (guk) kontatze horren zailtasuna arakatu genuen; aurten, berriz, gure buruari galdetu nahi diogu ikus-entzunezko kontakizunak partekatze horren ekintza, konturatu gabe, nola transmutatzen dugun banakoa den horretatik kolektiboa den horretara. Horregatik, hain zuzen, erabaki dugu apustu egitea mintegi formatu berri baten alde. Elkarraldian, elkarrizketa (ia) inprobisatuan oinarritutako formatu bat, sortzaileen eta beren publikoen arteko hizketaldia. Dokumental musikala interesatzen zaigu, izan ere, memoria mekanismo bat den aldetik –gutxiasko ahaztuta ditugun musiken oroitzapena– eta identitate pluralak eraikitzen dituen aldetik –kolektiboak, jarrerak, kanta baten eta beste baten erresistentzia korapilatuak–. Gainera, dokumental intimo haiek ere arakatu nahi ditugu, musika erabili zutenak besteen esperientziak, muturrera eramanak, partekatzeko –suizidioaren, gaixotasun mentalaren, doluaren musika­­– baina baita azalkeria ikurtzat hartuta batere begiramenik gabe eraman gintuztenak ere jasanezinaren eta nostalgiaren erdibidean den lurralde horretara, gure historiaren parte ere badela kontuan hartuta.
    • Hortaz, espazio berri bat bilatu nahi dugu sortzaile, kritikari, pentsatzaile eta artistentzat, baina ezeren gainetik, gure publikoarentzat. Asteazken eta ostegun arratsaldeetan, Dock of the Bayk gonbidatu egingo du publikoa, azken batean, gustukoen duguna egitera: zinemaz eta musikaz hitz egitera. Edo gauza bera esanda: gutaz pixka bat hitz egitera.

Ordutegiak

  • Elkarrizketa Urtarrilaren 15ean
    • Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00tik-20:30 arte
      • Garbiñe Ortega eta Stefano Scarani
        • Garbiñe Ortega
          • Berak komisariatutako lana nazioartean erakutsi izan da, besteren artean, erakunde hauetan: Film Society Lincoln Center (NY), Tate Modern (Londres), Film Museum, Viena, National Gallery of Art, Washington, eta Pacific Film Archive (Kalifornia). Euskal Herrian garatzen den ikus-entzunezko prestakuntza eta erakustaldirako Zineleku proiektuaren sortzaile kidea da.
          • Irakaslea da Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCACen (Bartzelona). Orain Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa da.

        • Stefano Scarani
          • Musikan Doktorea Universitat Politècnica de València-n. Bere maisu nagusiak izan dira Franco Donatoni, Riccardo Sinigaglia, Alessandro Melchiorre eta Alvise Vidolin. Acustica Informatica Musica-ko kide kolaboratzailea 1996tik 2008ra, 1993an Tangatamanu proiektua sortu zuen Alberto Morellirekin, ikus-entzunezko instalazio eta ingurune interaktiboetarako musika konposizioak eta proiektuak egiteko, eta lankidetzan Studio Azzurro-rekin eta Peter Greenawayrekin gehienbat.
          • Obra elektroakustikoen exekuzioan aktibo, kontzertuetan, antzerkian eta multimedia instalazioetan, lan ugari egin ditu bideomusikan eta instalazio interaktiboan, Julia Chiner-ekin. Konposizio Elektroakustikoa eta Konposizioa ikus-entzunezko baliabideekin irakasgaietako irakaslea da Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Irakasle Elkartua da Universitat Politècnica de València-ko Arte Ederretako Fakultatean, eta kolaboratzailea Eskultura Sailean, Unibertsitate Masterra Musikan eta Masterra Arte Bisual eta Multimedian. Kanpo-irakaslea da AFAM Musica per l'immagine graduko kurtsoan Civica Scuola di Musica "C. Abbado"-n, Milanen (Italia). Sound Design-eko irakaslea izan da Facultad de Design, Università Politecnica di Milano-n (Italia) eta kanpo-irakaslea Composizione per ambienti multimediali irakasgaian "G. Verdi" Kontserbatorioan, Comon (Italia). Konpositore eta sound designer gisa kolaboratzen du nazioarteko ekitaldietan beste autore batzuekin batera, haien artean: Peter Greenaway, Robert Wilson, Luca Francesconi, Víctor Rasgado, Moni Ovadia, Roberto Andò, Peter Bottazzi, Michele Tadini. 2011z geroztik Synchresis-en komisarioa da, Julia Chiner-ekin batera; bideomusika lanen nazioarteko hautaketa bat da, AMEEk antolatutako Festival Internacional de Arte Sonoro y Música Electroacústica "Punto de encuentro" esparruaren barruan.

  • Elkarrizketa Urtarrilaren 16ean
    • Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00tik-20:30 arte
      • Mireia Iniesta eta Aitor Etxebarria
        • Mireia Iniesta
          • Filologia Erromanikoan eta Italiar Filologian lizentziatua Universitat de Barcelona-n. Masterra Zinema eta Ikus-entzunezko Garaikidean UPFn. CIMAko bazkide, ACCECeko kide. Zinemako kritikaria eta erredaktorea La Furia Umana, Cinergia eta El Destilador Cultural argitalpenetan. Zinema eta generoko irakaslea Educa tu Miradan. 39 Escalons zineklubaren programatzailea, Craft Film Festival-en programazioaren arduraduna. Federació Catalana de Cineclubs-eko batzordekidea. Antzezlea José Luis Guerinen La Academia de las Musas (2015) film luzean eta Judith Collelen Aniversari (2016) film laburrean.

        • Aitor Etxebarria
          • Aitor Etxebarria konpositorea eta musikaria da, 1985ean Gernikan jaioa. Euskal Herrian ikasi zituen musika eta zinema, eta gaur egun Londresen Mute zigilua ordezkari duen musikarietako bat da, besteak beste Max Richterrekin eta Nick Caverekin batera. Etxebarriaren azken lanetako bat "Markak" txalotuaren jatorrizko soinu-banda izan da eta orain abentura berri batean dabil murgilduta zineman, hiru Grammy saridun den Evelyn Glennierekin batera; berarekin ari da lanean Natalie Kadasen film berriaren konposizioetan, Londresen.

Koordinatzailea

  • Aaron Rodriguez Serrano
    • Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Espejos en Auschwitz: Apuntes sobre cine y holocausto (Shangrila argitaletxea, 2015), Apocalipsis pop! El cine de las sociedades del malestar (Notorious argitaletxea, 2012), Un fantasma recorre la pantalla: Cine y sujeto postmoderno (El genio maligno argitaletxea, 2011) eta Retratos de familia/Tránsitos del cine (Shangrila argitaletxea, 2010, Faustino Sánchezekin elkarlanean.) Berrogeita hamarretik gora argitalpen akademiko egin ditu, eta dozena bat osoko hitzaldi eman ditu. Zinema kritikari lanetan ere badihardu hainbat tokitan (Diario 16, Miradas de cine edo CineDivergente), eta zenbait bideosaiakera estreinatu ditu; esaterako, "Cine, Luz, Verdad: Apuntes desde Heidegger" (2016).

Epaimahaikideak

Garbiñe Ortega

  • Berak komisariatutako lana nazioartean erakutsi izan da, besteren artean, erakunde hauetan: Film Society Lincoln Center (NY), Tate Modern (Londres), Film Museum, Viena, National Gallery of Art, Washington, eta Pacific Film Archive (Kalifornia). Euskal Herrian garatzen den ikus-entzunezko prestakuntza eta erakustaldirako Zineleku proiektuaren sortzaile kidea da. Irakaslea da Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCACen (Bartzelona). Orain Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa da.

Nacho Vegas

  • Nacho Vegasek, 90eko hamarkadaz geroztik hainbat taldetan jardunak, 2001ean hasi zuen bere ibilbidea bakarka. Orain artista gailenetakoa da estatuko eszenan eta, gainera, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da Latinoamerikan. Bere lan berria, Violética (Marxophone, 2018), aldi berean kaleratu zen Espainian, Mexikon, Argentinan eta Txilen.
  • Literaturan eta zinean ere egin ditu sarraldiak, eta nabarmentzekoak dira bere poema eta kontakizun liburua Reanudación de las hostilidades (Espasa, 2017) eta Cantares de una revolución (Ramón Lluís Bande, 2018) musika dokumentalean izan duen partaidetza.
  • Nacho Vegas 2020an hasiko da lanean bere hurrengo diskoa kaleratzeko; Oso Polita zigiluak editatuko du.

Koldo Almandoz

  • Zinegilea. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. The Balde (2003-2017) arte eta kultura aldizkariko zuzendaria. Festival Punto de Vistako (2013-2017) hautaketa-batzordeko kidea. EQZE Zine Eskolako irakaslea. Sortzailea eta komisarioa hainbat proiektu kultural eta erakusketarena. Irrati-fikzioen gidoilaria eta zuzendaria. Masterclass-ak, tailerrak eta hitzaldiak eman ditu. Hainbat libururen egile eta Farmazia Beltza argitaletxearen sortzailea.
  • Genero eta formatu desberdinetako filmak idatzi eta zuzendu ditu, besteren artean, Oreina -Ciervo- (2018), Sîpo Phantasma (2016) film luzeak eta film labur hauek: Plâgan (2017), Narcisso (2016), Deus et Machina 2012, Ahate pasa -Pase de patos- (2009), Amuak -Anzuelos- (2004), Belarra -Hierba- (2002). Bere lanak nazioarteko zinemaldi ugaritan hautatuak eta sarituak izan dira, hauetan besteak beste: Semaine de la Critique Cannes, Rotterdam Film Festival, San Sebastian Film Festival, Gijon Film Fest, Zinebi, Bafici, Festival dei Popoli, Cartagena de Indias Film Festival, Edinburgh Film Festival, Teheran Film Festival... Mexikoko Black Canvas zine garaikideko festibalak azkeneko edizioan foku bat eskaini berri dio bere ibilbideari.
  • Urteak daramatza artisten eta toreroen epigrafean kotizatzen.

Sariak

Dock of the Bay jaialdiak bi sari banatuko ditu bere hamahirugarren edizioan.

Irabazleen izenak Antzoki Zaharrean jakinaraziko dira eta bertan egingo da sari banaketa, urtarrilaren 18an (larunbata), 22:30ean, jaialdiko azken proiekzioaren aurretik.

Sariak honako hauek izango dira:

  • Musika dokumental onenaren 2020ko Dock of the Bay saria
    • Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.
  • Publikoaren saria

Dock Of The Bay 12 Irudia

Aurtengo jaialdiari irudi zinematografikoago bat eman nahi genion eta gainera musikariak hartzea Dock of the Bay-n kontatzen diren istorioen benetako protagonistatzat. Gustatzen zaizkigun musikari ikonikoen argazki zatietatik abiatuta, erretratu desberdinak sortu ditugu, nahiko abstraktuak, indarrez betetako pertsonaia misteriotsuak eta irrealak sortzeko.

Adibidez: Ian Curtis + Blondie + Freddie Mercury. Imajinatzen duzu zer pertsonaia irtengo litzatekeen halakoak konbinatuz gero? Eta onena, hau: Imajinatzen hortik sortuko litzatekeen musika?

Egilea: Estudio Primo

Sarrerak

Emanaldiak

Festak

  • Urtarrilak18 Larunbata Dabadaba - DOCK OF THE BAY JAIALDIAREN AMAIERA FESTA

Dock Live

Antolatzaileak, Babesleak Eta Laguntzaileak

Babesleak

  • Keler
  • Super amara
  • Diego Besné
  • Convent garden
  • Musikene
  • Okako
  • SADE

Instituzioak

  • Kutxa kultur
  • Donostia Kultura
  • Donostiako Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Tabakalera

Hedabide Laguntzaileak

  • El Diario Vasco

Antolatzaileak

  • Qualia
  • Bendita Impostura

Laguntzaileak

  • Expediciones Polares
  • Festival de Cine de Gijón
  • SCIVI
  • Carantula
  • Radio Deusto
  • Iraupen
  • Asador Txirrita
  • Geralds
  • Morgan
  • Cohete
  • Be club
  • Dabadaba

Donostiako Dock of The Bay Erakustaldiaren kartela 2020
Gipuzkoan