Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Jaiak
  3. Donostiako Haur Danborrada 2020

Donostiako Haur Danborrada 2020

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 17/01/2020

Bukaera: 20/01/2020

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Donostiako ikastetxeetako milaka haurrek hiriko kaleak zeharkatzen duen desfile bat burutzen dute.

Danbor Nagusia era korrelatiboan aukeratzen dute parte hartzen duten ikastetxe guztien artean. Jenerala, Laguntzailea, Pertsonaiak eta Palafrezainak zozketa bidez aukeratzen dituzte halako pertsonaiak oraindik ordezkatu ez dituzten ikastetxeen artean. Aurten ez dira Easo Ederra eta Damarik aterako eta Danborradako Pertsonaiak Aitor Ikastolako ikasleek beteko dituzte, eta Danbor Nagusiaren kargua Harri Berri Oleta Ikastetxeko ikasle batek.

Hona hemen euren 2020ko pertsonaien izenak:

  • DANBOR NAGUSIA:
    • Aimar Capa Correyero
  • PERTSONAIAK:
    • Alkatesa: Juno Vidal
    • Notarioa: Lide Hosteins
    • Inudea: Cesia Colindres
    • Artzaia: Aitor Pérez-Cuadrado
    • Batelaria: Vicky Yarnoz
    • Hiritarra: Malena Cornago
    • Hiritarra: Bittor Gaztelu
    • Irulea: Sapna Agirre
    • Urketaria: Nora Zinkunegi
    • Mandazaina: June Lizarraga
    • Dendaria: Aroa Astudillo
    • Arrantzalea: Matthew Carvaca
  • JENERALA ETA LAGUNTZAILEA:
    • Jenerala: Aratz Agirrezabala
    • Laguntzailea: Ainire Egaña
  • PALAFREZAINAK
    • Lide Arana
    • Malen Barinagarrementeria
    • Itxaso Gras
    • Andoni Lizarraga
    • Yun Ximenez
    • Ekiñe Quintana

Urtero bezala, Haur Danborradaren lehen ekitaldia Victoria Eugenia Antzokian urtarrilaren 17ko eguerdiko 12etan egingo den konpainien eta pertsonaien aurkezpena izango da.

Bertan hiriaren erdiguneko kaleetan barrena hilaren 20an desfilatuko duten konpainia guztietako ordezkariak egongo dira, baita beste ordu eta leku batzuetan irtengo diren Haur Danborradetako ordezkariak ere (Antiguo, Catalina de Erauso, Gaztelubide eta Kresala).

Ekitaldiak 75 minutu inguru iraungo du eta, festaren protagonistez gain, emanaldi eta bisita sorpresa batzuk izango ditugu.

Eneko Goia hiriko alkateak Alkatesari, Jeneralari eta Hiritarrari dominak jarriko dizkie eta Haur Danborradako Danbor Nagusiari Aginte Makila emango dio.

2020ko Haurren Danborrada

Parte-hartzearen zenbakiei dagokionez, urtarrilaren 20eko desfilean 41 ikastetxek parte hartuko dute, 48 konpainia eta 4.828 haurrekin.

Aurreko uerteetan bezala, ikastetxeko danborradak eta bereziak kontuan hartzen baditugu, gure festan parte hartuko duten ume donostiarren kopurua 8.829 inguru izango litzateke.

Beste haur danborrada batzuk badaude tradizio luzea dutenak eta urtarrilaren 20aren desfilean parte hartuko ez dutenak. Hauek dira bere ordutegiak.

Urtarrilak 17, ostirala:

  • Aiete
    • 15:10-16:30: Axular Lizeoa
  • Alde Zaharra
    • 15:30-16:30: Orixe Ikastola
  • Altza
    • 14:45-16:15: C.E.I.P. Altza - S.J.C. H.L.H.I.
    • 15:00-16:30: Harri Berri Oleta Ikastetxea
  • Antigua
    • 10:30-12:00: Colegio Eskibel Ikastetxea
    • 15:30-16:30: Jakintza Ikastola
  • Bidebieta
    • 15:00-16:00: Ceip Mendiola Hlhi
  • Gros
    • 15:15-16:30: Zuhaizti Eskola Publikoa
  • Ibaeta
    • 16:00-17:00: Santa Teresa Ikastetxea
  • Intxaurrondo Hegoa
    • 15:15-16:30: Intxaurrondo Hegoa I.P.
  • Intxaurrondo
    • 15:15-16:15: Intxaurrondo Ikastola

Urtarrilak 19, igandea:

  • Alde Zaharra
    • 18:00-20:00: Gaztelubide Txiki
    • 18:30-20:30: Kresala Txiki
  • Amara
    • 16:30-19:30: Katalina De Erauso
  • Gros
    • 18:00-20:00: Afede Lagunen Danborrada

Urtarrilak 20, astelehena:

  • Amara
    • 18:30-19:30: Tamborrada Amaratarra
  • Antigua
    • 17:00-20:00: Tamborrada Infantil Del Antiguo

Urtarrilak 20ko Haur Danborradan parte hartuko duten konpainiak:

  • Hipika E.E. Lantzariak - Lanceros R.S. Hípica
  • Euskal Billera
  • Colegio Summa Aldapeta Ikastetxea
  • La Salle Colegio Ikastetxea
  • Colegio Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea
  • Colegio San Ignacio (Jesuitas) Ikastetxea
    Jenerala eta Laguntzailea
  • Herri Ametsa Ikastola
  • Biteri Zuhaizti Eskola Publikoa
  • Arantzazuko Ama Katekesia
  • Intxaurrondo Katekesia
  • Mendiola Bidebieta Colegio Ikastetxea
  • La Salle - San Luis Ikastetxea
  • María Reina Konpainia - Compañía María Reina
  • Erain - Eskibel Ikastetxea
  • Jakintza Ikastola
  • Altza Herri Ikastetxea S.J.C.
  • Herrera Ikastetxea
  • Ikastola Ekintza
  • Santo Tomas Lizeoa
  • Deutsche Schule "San Alberto Magno"
  • Zurriola Ikastola
  • Colegio Santa Teresa Ikastetxea
  • Salesianos Donostia
  • Colegio Mary Ward Ikastetxea
  • Axular Lizeoa
  • Colegio Inglés San Patricio Ikastetxea Saint Patrick's
  • Colegio La Asunción Ikastetxea
  • The English School
  • Amara Berri Ikastetxea
  • Colegio El Carmelo Ikastetxea
  • Errekalde Gastronomi Elkartea
  • Ikasbide Ikastola
  • Arantzazuko Ama Ikastola
  • Colegio Jesuitinas (Aiete) Ikastetxea
  • F.E.F.C. La Anunciata Ikastetxea
  • Ibai Ikastola
  • Manuel de Larramendi Ikastetxea
  • Harri-Berri Oleta Ikastetxea
  • Orixe Ikastola
  • San José Ikastetxea
  • Aitor Ikastola
    Karroza
    Zamalzainak

Aurten Haur Danborradako pertsonaiak Aitor Ikastolakoak izango direnez konpainia hau azken postuan irtengo da.

Udaletxeko balkoian, Danbor Nagusia, Jenerala, Alkatesa eta Hiritar bat  egongo dira eta ohiko diskurtso botako duena Hiritarra  izango da. Era berean, Aitor Ikastolako Danborradaren pertsonaiek bertso batzuk botako dituzte.

Azken urteotan bezala, aurten ere, Haur Danborradan zeinu hizkuntzaren interprete baten laguntza  izango dugu.

Urtarrilak 20ko Haur Danborradan parte hartuko duten konpainiak honako ibilbidea burutuko dute:

  • Alderdi Eder
  • Hernani
  • Avenida
  • Urbieta
  • Prim
  • Bergara
  • Idiakez
  • Plaza Gipuzkoa

Irteera Ordua: 12:00etan.

DATU HISTORIKOAK:

1927ko urtarrilaren 20an, San Sebastian jaia, haur danborrada lehendabiziko aldiz ibili zen Donostiako kaleetan zehar. Egun hartako goizeko hamaiketan Euskal Bileraren haur danborrada Konstituzio plazara abiatu zen, Puiyuelo, Narrika eta Iñigo kaleetan zehar. Plazara iritsitakoan, haurrek danborradako martxa klasikoak jo zituzten, danbor eta barrika soinupean. Udaletxeko balkoietan jarririk, agintariek ekintzaren buruarena egiten zuten, Minutu batzuk geroxeago, kontzertua errepikatzen zen Boulevardeko kioskoan.

Gero eta arrakasta handiagoa zuelarik eta, donostiarren pozerako, hurrengo urteetan ere kalean zehar ibiltzen segitu zuen Euskal- Bilerako danborradak. Gerra Zibilak iraun zuen bitartean ez zen halakorik gertatu,. Baina hura amaitu ondoren aurreko indar berberaz hasi ziren kalean ibiltzen, 1961 arte, aldaketa handia gertatu baitzen halako urtean. Urte batzuk geroago, hasierako haur danborrada hari konpainia berriak erantsi zitzaizkion.

Urtetik urtera ugalduz doa parte hartzaileen kopurua eta Donostiako ikastetxe eta ikastolarik gehienek bakoitzak bere bataloia osatzen su. Konpainiak Alderdi Eder Parkean osatzen dira 12:00etan. Han Generalak eta haren laguntzaileak egiten diete ikustaldia. Gero igo egiten dira haiek, Bella Easo eta haren damekin bat eginda, udaletxeko balkoi nagusira Alkatea agurtzeko, honek handik hitz egiten baitie haurrei. Danborrari Nagusia ikastetxeen artean aukeratzen dute, eta Generala, haren Laguntzaileak eta Bella Easo, Ohorezko Damak zozketa bidez aukeratzen dira errepresentaziorik lortu duten ikastetxeen artean.

UNIFORMEAK

Danborradako lehen uniformeak Gipuzkoako Batailoiek erabilitakoen antzekoak dira, eta horien jatorrian Gipuzkoako tertzioa dago, 1703an Felipe V Erregeak osatua. Gipuzkoako batailoiek parte hartu zuten Independentzia Gerran eta garai horretan frantzesen janzteko era onartu zuten. Danborradako lehen uniforme horiek 1830ko Araudiari dagokionak dira, Euskal- Bileraren bataioioa ezik, 1808koa baita.

Sukaldarien tradiziozko jantzia erabiltzen da baita ere. Partaideen kopurua ugaltzean, konpainia berriak sartu ziren, beste uniformeekin, hala nola Guardiako Probiantziako Ehiztariak, Errege Guardiako Lanzeroak, XIX mende erdiko uniformedun marinelak, eta Motako Gazteluko Guarnizioko Erregimentuko Artileroak. Azken urteetan, hainbestekoak direnez konpainia berriak, uniformeen hautua beste ejertzito eta armadak kontuan hartuz egiten da. Baina ondo zaintzen dute erreprodukzioa eta hobetu egiten da materialen kalitatea. Hala ere, erabilia da oraindik sukaldari jantzi betikoa.

Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat Haur Danborradaren une bat
Gipuzkoan