Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Zinema / Zine Jaialdi eta Zikloak
  3. Donosskino 2020: Lanak Aurkeztea

Donosskino 2020: Lanak Aurkeztea

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 30/01/2020

Bukaera: 30/06/2020

Sarrerak: 2 €


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Lotura interesgarriak

Donosskino, Donostiako Film Laburren Festibalak, film laburrak aurkezteko epea ireki du bere laugarren ediziorako. Urtarrilaren 30ean irekiko da film laburrak bidaltzeko epea eta 2020ko ekainaren 30era arte egongo da irekita.

Kristonkinok, Ikus-entzunezko Fikziozko Kolektiboak, Donosskino, Donostiako Film Laburren Festibalaren antolatzaileak, 2020ko udazkenean ospatuko den bere laugarren ediziorako film laburrak jasotzeko epea ireki du.

Film laburren egileek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute Festhome web orrialdearen bitartez, 2020ko urtarrilaren 30etik ekainaren 30era arte. Jasotako film labur guztietatik, Donosskino-ko selekzio taldeak festibalaren laugarren edizioan parte hartuko duten film laburrak aukeratuko ditu.

Nazioarteko film laburrak iritsi dira

Donosskino Vol. IV bere ohiko sailak izaten jarraituko du, hori bai, edizio berri honetan nazioarteko film laburrei Donosskino Sailean lehiatzeko aukera emango zaie. Orain arte Donosskino Sailean bakarrik estatu mailako lanak onartzen ziren. Hori dela eta, 2020ean ospatuko den edizio honetan parte-hartze marka hautsiko dela aurreikusten da.

Eta hau hasiera baino ez da...

Oraindik goiz da, baina hurrengo hilabeteetan antolatzaileak Gipuzkoako hiriburuan ospatzen den festibal txiki honen xehetasunak azaltzen joango dira. Datak, kokapenak, gaia, parte-hartzaileak... bitartean, nahi duten guztiei beraien lanak Donosskino Vol. IV-era bidali eta parte-hartzen saiatzera animatzen diete.

Oinarriak:

  • Donostiako film laburren festibalaren IV. edizioa 2020ko urrian ospatuko da eta mundu osoko zuzendariak parte-hartzeko aukera izango dute.
  • Fikziozko film laburrek parte hartu dezakete, gehienez 30 minutuko iraupena dutenak
  • Lanen ekoizpena 2019ko ekainaren 30aren gerokoa izan behar da.
  • Donosskino festibaleko aurreneko edizioetara bidalitako film laburrak ez dira onartuko.
  • Publizitate eta/edo bideo komertzialak ez dira onartuko.
  • Izena emateko, film laburra online bidali behar da Festhome orrialdearen bitartez eta 2020ko ekainaren 30ean aurkezteko epea amaituko da.
  • Donosskino festibalean izena emateko kuota 2€-koa izango da. Ordainketa FESTHOME plataformaren bitartez egingo da. Izena ematea burututzat emango da kuotaren ordainketa baieztatzerakoan. Kuoten bitartez lortutako diru kopuru guztia sarientzako izango da (EAE-ko film laburrak aipatutako kuotatik salbuetsita egongo dira).
  • Aukeratutako film laburrak, 2020ko irailaren 1a baino lehenago, laburmetraiaren kopia bat bidali behar dute .mov edo .mp4 artxibo batean, posible den bitrate tasa onenean WeTransfer, Dropbox, Drive… erabiliz donosskino@gmail.com email helbidera. Festibalak DCP formatuko artxiboak eskatzeko aukera izango du, proiekziorako beharrezkoak izanez gero.
  • Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean aurkeztutako lanak, gaztelaniaz edo euskarazko azpitituluekin aurkeztu behar izango dira. Horrela ez bada, ez dira onartuak izango.
  • Festibalaren antolatzaileek, festibalaren eta laburmetraien promozioa egiteko, film labur bakoitzaren denboraren %20 bat erabiltzeko aukera izango du.
  • Film laburraren ordezkari legalak eduki originala duten lanak aurkeztuko ditu eta beraien eskubideak izango ditu. Antolatzaileak ez dira erantzule egingo gai honen inguruko arazoekiko.
  • Festibalak ondorengo sailak izango ditu:
    • Nazioarteko fikziozko film laburrak: Bertan munduko edozein herrialdean ekoiztutako film laburrak lehiatuko dira.
    • Etxean Shortuak: EAEan ekoiztutako film laburrez osatutako saila.
  • Zinema-alorreko profesionalek osatutako epaimahai ofizialak emango ditu sariak.
  • Sariak
    • Film Labur Onenaren Saria
    • Gizonezko Aktore Onenaren Saria
    • Emakumezko Aktore Onenaren Saria
    • Gidoi Onenaren Saria
    • Shortuak Etxean Film Labur Oneraren Saria
    • Publikoaren Saria
  • Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira. Sariak amaierako ekitaldian emango dira, data zehaztu gabean, 2020ko urrian.
  • Inskripzioak oinarri guztiak onartzea dakar.

Kontaktua:

  • donosskino@gmail.com
  • Euskara: Laura Rodríguez Bauza 660 74 14 28
  • Castellano: Xabier Cereceda 626 23 84 60 / Rubén Sainz 626 29 92 53

Donosskino 2020 Jaialdiaren kartela
Coronavirus B - Gipuzkoan