Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Lehiaketak eta Deialdiak
  3. "Debagoieneko Pastoriek" Argazki Digital Lehiaketa 2020

"Debagoieneko Pastoriek" Argazki Digital Lehiaketa 2020

Herria: Arrasate / Mondragon

Lekua: Arrasate

Hasiera: 06/03/2020

Bukaera: 05/05/2020


Ekitaldi gehiago Arrasate

Lotura interesgarriak

Maiatzaren 16an Arrasaten, Debagoieneko VIII. Artzantza Eguna ospatuko da eta egun hortarako antolatu diren ekitaldien artean, "Debagoieneko Pastoriek" 6. Argazki Digital Lehiaketa ospatuko da. Artzantza eta argazkilaritza gustuko badituzu, animatu zaitez parte hartzera! Epea, maiatzaren 5ean amaituko da.

Debagoieneko Pastoriek Taldea, Debagoieneko gazta ekoizlez osatuta dago eta azken urteotan hainbat promozio jarduera antolatu ditu. Elkarlanean antolatuko duen hurrengo ekintza Debagoieneko Artzainen Zortzigarren eguna izango da eta argazki lehiaketa bertan antolatuko diren ekintzen barruan kokatzen da.

Parte Hartzaileak:

  • Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan. Partaide bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ditzake.
  • Salbuespena: lehiaketaren antolaketarekin harreman zuzena dutenek ezingo dute parte hartu.
  • Era berean, argazkiak, aurretik beste argazki lehiaketetan ez aurkeztutakoak eta inon lehenago ez publikatutakoak izango dira.

Gaia:

  • Irudien gaia ondorengoa izango da: Debagoieneko artzantza
  • Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak gure eskualdeko herri baten ateratzea ezinbestekoa da: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga edo Oñatin.

Argazkien Formatua:

  • Argazkiak bakarrik modu digitalean aurkeztu daitezke eta ondorengo ezaugarriak izango dituzte:
    • Formatua: JPG
    • Gutxienez erresoluzioa: pantailako gutxienez 1600x1200 pixel
    • Artxiboaren tamaina: 1 MG eta 5MG tartean
    • Zuri-beltz edo koloretan
    • Argazkiak digitalki moldatuta egon daitezke baina fotomuntaketak ez dira onartuko.

Parte Hartzea:

  • Argazkiak aurkezteko, www.turismodebagoiena.eus web orrialdean dagoen formularioa bete beharko da eta ondorengo helbide elektronikora bidali: debagoienekopastoriek@gmail.com.
  • Argazkiak formularioarekin batera bidaliko dira.
  • Argazkiak aurkezteaz gain, parte hartzeko facebook.com/Debagoiena orrialdeari "atsegin dut" egitea beharrezkoa izango da.
  • Formularioa eskatzen diren ondorengo datuekin bete behar da:
    • Argazkiaren izenburua:
    • Deskribapen txikia:(argazkia non atera den esan beharko da bertan, hau da, eskualdeko zein herritan atera den zehaztu behar da)
    • Egilearen izen-abizenak:
    • Egilearen adina:
    • Egilearen jatorria:
    • E-maila:
    • Telefonoa:
    • facebook.com/Debagoiena orrialdeari "atsegin dut" egiteko zein erabiltzaile edo izenetik egingo duen:

Aurkezpen Epea:

  • Argazkiak aurkezteko azken eguna: 2020ko maiatzaren 5a, eguerdiko 12:00etan izango da.

Epaimahaia:

  • Jendearen botoa Facebook-eko on-line galerian:
    • Edonork edukiko du botoa emateko aukera. Horretarako, facebook.com/Debagoienaorrialdean argazki galeria bat argitaratuko da maiatzaren 7tik 13ra. Jendeak, "atsegin dut" eginez gustukoen duen argazkia bozkatuko du. Argazki bat baino gehiago bozkatu daiteke eta "Atsegin dut" bakoitza boto bat izango da.
    • Botoa baliozkoa izateko, parte hartzaileak orrialdearen jarraitzaelea izatea beharrezkoa da. Hau da, argazki galería argitaratuta dagoen orrialdean "atsegin dut" egin beharko du. Maiatzaren 13an, eguerdiko 12:00etan "atsegin dut" gehien jaso dituen argazkia, Facebook lehiaketaren irabazlea izendatuko da.
  • Jendearen botoa paperean maiatzaren 16an Arrasaten egingo den Debagoieneko Artzainen Zortzigarren Egunean
    • Ondoren, Facebook galerian jasotako argazkiak aurkeztuko dira maiatzaren 16an, Arrasaten egingo den erakusketan. Erakusketa Sebero Altube plazan kokatuko da eta egun horretan, jendeak paperezko botoaz zuzenean bozkatzeko aukera izango du goizeko 10:00etatik 12:00etara. (Facebook-eko argazki irabazlea ezingo da bozkatu baina erakusketan egongo da).

Sariak:

  • A Facebook galerian "atsegin dut" gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta bertako produktuen sorta.
  • B Facebook-en bitartez botoa emandakoen artean zozketa bat egingo da ondorengo saria banatzeko: bertako produktuen sorta.
  • C Maiatzaren 16an, Arrasaten egingo den erakusketan, paperezko boto gehien jasotako argazkiak ondorengo saria izango du: Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoko menua (bi pertsonentzako bazkaria edo afaria) eta produktu sorta.
  • D Maiatzaren 16an, Arrasaten egingo den erakusketan, zuzenean paperezko botoa emandakoen artean zozketa bat egingo da ondorengo saria banatzeko: bertako produktuen sorta.

Sari Ematea:

  • Maiatzaren 16an, Arrasaten egingo den Debagoieneko Artzainen Zortzigarren Egunean, Sebero Altube plazan 12:30etan.

Argazkien Argitalpena:

  • Argazkiak Facebookeko galerian agertzeaz gain, lehiaketaren ondoren Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak kudeatzen dituen sare sozialetan argitaratuko dira. Gainera, Facebook galerian aurkeztutako argazkiak, maiatzaren 16an, Arrasaten egingo den Debagoieneko Artzainen Zortzigarren Egunean egingo den erakusketan egongo dira ikusgai. (Facebook-eko argazki irabazlea ezingo da bozkatu).

Argazkien Eskubideak:

  • Lehiaketan saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira komertzial izaera gabe erakutsi edo argitaratzeko eskubide denak izango dituztelarik (beti ere egilearen izena azalduz).

Datuen Basesa:

  • Inskribapen orria aurkezterakoan, Debagoieneko Mankomunitateak zuk emandako datu pertsonalak ondorengo helburuetarako tratatzea baimentzen duzu: argazkilaritza lehiaketan zure parte hartzea kudeatzea eta era presentzialezko zein Internet bidezko argazkien argitalpen eta hedapen publikoa egitea, lehiaketako oinarrietan jasotako zehaztapenen arabera. Debagoieneko Mankomunitateak datuak gehienez ere 4 urteko epean gordeko ditu. Emandako datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezabatu, mugatu eta haien tratamendua edo eramangarritasuna ukatzeko eskubidea erabili ahal izango duzu idatzizko eskabide eta NAN-aren fotokopia bitartez Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan, Nafarroa Etorbidea 17, 2500 Arrasate-Mondragón (GIPUZKOA). Modu berean, baimena edozein momentutan ukatu ahal izango duzu eta ez du inolako eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduan. Edozein kasutan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.
  • Aurkeztutako argazkietan adingabeak agertuz gero, gure sare sozialetan argitaratu ahal izateko, egileak, aita/ama edo tutorearen baimena bidali beharko du debagoienekopastoriek@gmail.com helbidera.

"Debagoieneko Pastoriek" Argazki Digital Lehiaketaren kartela 2020
Coronavirus B - Gipuzkoan