Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kontzertuak, musika / Musika Klasikoa
  3. Beethovenen jaiotzaren 250. mendeurrena kontzertu zikloa

Beethovenen jaiotzaren 250. mendeurrena kontzertu zikloa

Herria: Gipuzkoa

Lekua: Gipuzkoa

Hasiera: 13/03/2020

Bukaera: 16/12/2020


Ekitaldi gehiago Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kamerata EusKdivariusen laguntzarekin, omenaldi bat egin nahi dio konpositore apartari, eta haren musika gipuzkoar guztiengana hurbildu. Horretarako, ziklo bat programatu da, zeinarekin erakutsi nahi baita Beethovenen sinfonien interpretazioei aurre egiteko modu berri bat, Gipuzkoa osoan barrena hedatuko diren 9 kontzertuen bitartez.

2020. urtean, Ludwig Van Beethoven musikagilearen jaiotzaren 250.urteurrena ospatzen da. Efemeride hori gogoratzeko, ezin konta ahalakohitzordu eszeniko eta musikal egiten ari dira herrialde askotan, eta,bereziki, Europan.


Kamerata EusKdivarius taldearen eskutik eskainiko diren kontzertuhorien helburua da, alde batetik, denak harritzea hain lekudesberdinetan jotzeagatik, eta, bestetik, Beethovenen magia musikaklasikoaz interesatuta dagoen ororengana hurbiltzea.

Kamerata EusKdivariusen «Beethoven omenduz» da Beethoveni omenaldi bategitea bere jaiotzaren 250. urteurrenean. Musikagilearen bederatzisinfoniak joko dituzte Gipuzkoa osoan barrena. Kamerata EusKdivariustaldea ganbera-orkestra inklusibo bat da, euskal musikariz osatua,gazte profesional irrikatsuak elkartzen dituena, eta musika klasikoamodernitatearekin eta teknologia berriekin konbinatzen dituena.

Harkaitz Mendoza Kamerata EusKdivariusen zuzendariak azaldu duenez,"Beethovenen sinfoniek denetarik dute; sutsuak, delikatuak, alaiak etaliluragarriak dira, eta Gipuzkoako txoko berezi askotan koka daitezke:sorpresa ugari ditugu kokaleku horiekin, eta ziur zuregana hurbildukogarela sinfonia batekin. Musikalki erronka potoloa da honako hau, etaziur 2020. urte honetan Gipuzkoa Beethovenen magiaz zipriztindukodugula".

PROGRAMAZIOA

  • Martxoaren 13a (ostirala) – 1. sinfonia, Tolosako LeidorAntzokia 
  • Apirilaren 26a (igandea) – 4. sinfonia, Beasaingo Loinaz Parrokia
  • Uztailaren 25a – 6. sinfonia, Arrasateko Monterron Parkean
  • Abuztuaren 23a (igandea) – 3. sinfonia, Zarauzko Santa Maria LaReal eliza
  • Abuztuaren 27a (osteguna) – 8. sinfonia, Debako Andra Maria Eliza
  • Abuztuaren 29a (larunbata) – 5. sinfonia, Irungo Euskal Jaipilotalekua
  • Irailaren 18a (ostirala) – 2. sinfonia, Bergarako Seminariokoauditoriuma
  • Irailaren 26a (larunbata) – 7. sinfonia, Zumarragako AntiguaErmita
  • Abenduaren 16a (asteazkena) – 9. sinfonia, Donostia
 

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Gipuzkoako Foru Aldundia

kartela
Coronavirus B - Gipuzkoan