Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak
  3. Erakusketara “Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez”

Erakusketara “Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez”

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Artegunea

Hasiera: 02/06/2020

Bukaera: 12/10/2020

Sarrerak: 0,00 €


Ekitaldi gehiago Tabakalera - Kutxa Kultur Artegunea

Lotura interesgarriak

Peio Agirrek berak 2013an Bilboko Arte Ederren Museoan komisariatutako erakusketa handiaren ondoren, Kutxa Kultur Artegunean egindako honek beste ekarpen bat izan nahi du, Nestor Basterretxearen argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen baitu lehen aldiz. Horrela, balio ukaezina duen euskal artista honen sorkuntza-lana ezagutarazten laguntzen du Kutxa Fundazioak, eta, aldi berean, prestakuntzari irekitzen dio bere erakustokia, Elías Querejeta Zine Eskolarekin duen lankidetzari esker.

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, artista geldiezina etabere lanari emana, beti interesa pizten duena, haren lanak analisi etahurbilketa ugari egiteko aukera ematen du eta. Eskultura, pintura,diseinu industriala, zinema, argazkilaritza, obra grafikoa; erakusketaugari egin dira haren obrarekin, eta asko idatzi da hari buruz, bainaez da agortzen.


Nestor Basterretxea artista emankorra izan zen, modernitatearenoinordeko baten erabakitasunez arte guztietan jardundakoa. Lehenikmargolari, 1960an eskulturara igaro zen.Euskal zinemaren aitzindari ereizan zen, diseinu industrial eta grafikoa landu zuen, arkitekturaezinezkoekin amets egin zuen, idatzi eta argazki ugari ere eginzituen.Bere lehen harremana argazkigintzarekin berrogeiko urteetan izanzuen Buenos Airesen, bere hasi berritako margolanen dokumentaziogisa.Orduan artista-nortasuna lantzen hasi zen autorretratuenbidez..Bere ibilbidean askotariko erregistrotan jo zuenargazkigintzara:familia-argazkiak, bere eta beste batzuen eskulturairudikatzeko, bidaia- eta erreportaje-koaderno gisa, jolas etaestudioko argazkiak, «esperimentala» fotogramatan, ikerketa etnografikogisa, dokumentaletarako landa-lana —bereziki Amalur (1966-1968),Fernando Larruquert-ekin batera zuzendu zuena—, publizitaterakoargazkigintza (garai hartan berak Irunen beste batzuekin sortua zuenBiok altzari-enpresarako), collage eta fotomuntaketak, etab.Modalitatehauetako bakoitzean sistematizatu gabe, guztietan ikertu zuen patroiestilistikoak, formaren eta edukiaren arteko loturak ezarriz.

Artean, bere inter-diziplina guztian baliatu zuen heterogeneotasunberbera agertzen da baliabide teknikoaren aniztasunean.Hirurogei urtebaino gehiagoan, irudi teknikoarekiko izan zuen kezka honen emaitzaartistak bizitzan zehar metatu zuen argazki-funts zabala, formatuaskotakoa, da.

Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begirada erakusteada, baliabidearen erabilera anitz honen bidez. Lotura duten hiru zatikosatzen dute erakusketa: 1) lehen ikerketa-lana HondarribikoIdurmendieta baserrian dagoen argazki-funtsean eta ondoriozaurkezturiko positibo sorta; 2) irudi-dokumentuen ikerketa horretatikabiaturik egindako ikus-entzunezko dokumental/saiakera; eta 3) artistakdenboran zehar grabatu zuen film-metraje argitaratu gabea Super 8an.
Hiru irudi-multzo hauen arteko loturek bizi-ibilbide edo erromantze batmarraztu nahi dute irudiaren bitartez.
 
Komisarioa: Peio Aguirre

ARTISTA:

NESTOR BASTERRETXEA (Bermeo, 1924)

  • Bermeon (Bizkaia) jaio zen, 1924ko maiatzaren 6an.
  • Hamabi urterekin atzerrira joan zen: bost urte igaro zituenFrantzian eta hamaika Argentinan.
  • Buenos Airesen, publizitatean espezializatu eta eraikuntzakarrera ikasi zuen.
  • 1950ean, bere lanen erakusketa ipini zuen Buenos Aireseko Peuseraretoan.Halaber, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu zuen,Argentinan eta Uruguain.
  • Euskal Herrira itzulita, 1952an, Arantzazuko kriptarakohorma-irudien lehiaketa irabazi zuen.1956an, hainbat horma-irudimargotu zituen Tarragonako Unibertsitate Laboralean.
  • 1957an, erakusketa indibiduala Madrilgo Sala Negra aretoan.Equipo57 taldearen sortzaileetako bat izan zen.
  • 1958an, Bruselako Nazioarteko Erakusketako EspainiakoPabilioiaren lehiaketa irabazi zuen taldeko kide izan zen.
  • Diseinatzaile gisa aritu zen Madrilgo H Muebles enpresan.
  • 1960an, erakusketa bat ipini zuen Madrilgo Sala Neblí aretoanJorge Oteizarekin batera.50eko hamarkadaren amaieran, Irunen finkatuzen, Frantziako hiribidean, etxebizitza-estudio batean, Oteizarekinbatera.Mugako hirian, Biok enpresa sortu zuen, diseinu modernokoaltzariak egiteko.
  • 1963an, lehenengo film laburra zuzendu zuen: Operación H. Ondorenegin zituen: Pelotari (1964), Alquezar (1966) eta Amalur. 1968an,filmak egiten jarraitu zuen, Fernando Larruquertekin batera.1973 eta1975 artean, hainbat eskultura egin zituen Euskal Sail Kosmogonikoarenbarnean.
  • 1987an, erakusketa antologiko bat eskaini zion Madrilgo ArteGaraikideko Espainiako Museoak.
  • 1966tik aurrera, eskultura publiko enblematikoak egin zituen.Besteak beste:Gorazarre Iztueta dantzariari (1967), Araba / GorazarrePio Barojari (1972), Gorazarre itsasoan hildako marinelei (1973),Bakearen usoa (1988), Arriarango urtegia (1993).1983an, Izaro sortuzuen, Gasteizko Eusko Legebiltzarreko eskultura eta sinbolo.
  • 2006an, bere memorien liburua argitaratu zuen: Crónica errante yuna miscelánea (Alberdania).
  • 2013an, Forma eta unibertsoa izeneko atzera begirako erakusketaeskaini zion Bilboko Arte Ederren Museoak.
  • 2014ko uztailaren 12an hil zen.
JARDUERAK:
  • Ikustaldi gidatuak doan
    Igandero - 18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz

  • Familientzako tailerrak
    Igandero 17:00 - 18:30
    Prezioa: 3€
    5-12 urte bitarteko haurrentzat, lagunduta
    Informazioa eta ereserbak 943 251937 edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus 
Ikastetxe esta taldeentzako jarduerak:
  • Ikustaldi gidatuak
    Iraupena : 60 min
    Ekintzaren prezioa: 60€

  • Bisita + tailerra
    Iraupena: 90 min
    Ekintzaren prezioa: 80€
    Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile
Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerakegin ditzazkegu.
Informazioa eta ereserbak 943 251937 edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
 
LOTUTAKO JARDUERAK:
  • Proiekzioa Tabakalerarekinelkarlanean
    Apirilaren 24an // 19:00etan
    Tabakalerako zinema-aretoan (1. solairua)
    Jesús Mª Palaciosen Casa vacía, 2012; Telmo Basterretxearen Tienesplena libertad para proyectar, 2017; eta Peio Agirreren N.B.renerretratua, 2020 film laburrak proiektatuko dira.Ondoren, eztabaida bategongo da.
    Sarrerak salgai Tabakaleran, ohiko lekuetan.
  • Nestor Basterretxea by…EQZE
    Apirilaren 30ean //  19:00etan
    Elías Querejeta Zine Eskolako Jone Aranzabal, Marc Barceló, DanielaDelgado, Mariana Sánchez eta Hella Spinelli ikasleek azalduko dute zerlan egin duten erakusketako alderdi filmikoaren komisario gisa.
    Gaztelaniaz
    Izena ematea derrigorrezkoa da: aretoan bertan, T 943 25 19 37edo  hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus 
  • Peio Agirreren hitzaldia
    Maiatzaren 12an // 19:00etan
    Ruiz Balerdi aretoan (4. Solairua, Tabakalera)
    Testuingurua eta estetika Nestor Basterretxearen begiradafotografikoan.Peio Agirre, erakusketako komisarioa.
    Gaztelaniaz // Sarrera doan, edukiera bete arte.
  • Nestor Basterretxea by…MaiderOleaga
    Maiatzaren 28an //  19:00etan
    Bisita gidatua erakusketara, Maider Oleaga zinema-zuzendariarekin.
    Euskaraz
    Izena ematea derrigorrezkoa da: aretoan bertan, T 943 25 19 37edo  hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Kutxa Kultur

"Nestor Basterretxea - Argazkigintzaren Bitartez" erakusketaren foiletoa
Txikiweb #etxean