Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Kontzertua: Immaculate Fools + Jotakie

Kontzertua: Immaculate Fools + Jotakie

Herria: Azpeitia

Lekua: Sanagustin Kulturgunea

Ordua: 22:00

Hasiera: 01/05/2020

Bukaera: 02/05/2020

Sarrerak: 22 / 18 €


Ekitaldi gehiago Sanagustin Kulturgunea

Azpeitiko Udala

Nagusia Enparantza
Plaza Nagusia, s/n (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943157200
Fax: 943157201
Web: http://www.azpeitia.net
Email: azpeitia@azpeitia.net

Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean Immaculate Fools eta Jotakie taldeen kontzertuak.

Immaculate Fools

Immaculate Fools 1984an sortu zen britainiar taldea da; folk arrastoak dituen pop-rock estiloa lantzen dute. 1985ean 'Immaculate Fools' deituriko abestiarekin egin ziren ezagun eta 1997an eman zioten amaiera ibilbideari, sei album argitaratu ostean. 2016an ordea, bandaren lider zen Kevin Weatherillek, talde birsortu zuen espainiar eta britainiar musikariekin.

Jotakie

Jotakie taldea berriz, 1980ko hamarkadan sortu zen taldea da, Euskal Rock Erradikalaren parte izan zena. Jotakie punkaren eztandarekin batera sortu zen Urolan (Gipuzkoa), denboraren poderioz euskaraz abesturiko pop-rock talde bilakatu arte. Berezkoak eta bakarrak izan ziren abiadura eta haserrea kanporatzeko joera nagusi ziren urteetan, doinu gozoak eta ezberdinak jorratuz. 1981etik 1990ra bitartean iraun zuen taldearen jardunak, baina azken urteotan eman izan dituzte noizbehinka kontzerturen batzuk, esate baterako 2019ko Azpeitiko jaietan eman zuten.

Oharrak:

  • Martxoaren 20rako erositako sarrerek maiatzaren 1eko kontzerturako balioko dute. Sarrera erosita izan eta dirua itzultzea nahi izanez gero, sarrera fisikoa bada Sanagustin kulturgunera jo eta online erositakoa bada sanagustinkultura@gmail.com-era idatzi.
  • Martxoaren 21erako erositako sarrerek maiatzaren 2ko kontzerturako balioko dute. Sarrera erosita izan eta dirua itzultzea nahi izanez gero, sarrera fisikoa bada Sanagustin kulturgunera jo eta online erositakoa bada sanagustinkultura@gmail.com-era idatzi.
  • Euskal Herriko hainbat lekutatik autobusez joan-etorria egiteko aukera dago Tellevamos zerbitzuarekin.

Azpeitiko Immaculate Fools + Jotakie Kontzertuaren kartela 2020
Coronavirus B - Gipuzkoan