Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Erakusketa - Cybernetics of the Poor

Erakusketa - Cybernetics of the Poor

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera

Hasiera: 06/03/2020

Bukaera: 23/08/2020

Sarrerak: 0,00 €


Ekitaldi gehiago Tabakalera

Tabakalera

Duque de Mandas Pasealekua, 52 (Egia) (20012) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Web: http://www.tabacalera.eu/

Lotura interesgarriak

Tabakalerak arte garaikideko erakusketen ziklo berri bati eman dio hasiera, Cybernetics of the Poor -Pobrearen zibernetika-: tutorialak, ariketak eta partiturak proiektuarekin. Komisarioak Diedrich Diederichsen, kultura-kritikari eta komisario alemaniarra, eta Oier Etxeberria, Tabakalerako arte garaikidearen arloko arduraduna, izango dira. Erakusketa honek proposatzen du historian zehar artearen eta zibernetikaren artean sortu diren askotariko konexio motak aztertzea.

Tabakaleraren eta Kunsthalle Wien-en arteko koprodukzioa da, etahemengo eta nazioarteko 24 artistaren obrak barne hartzen ditu. Ikusgaidauden lanak bilduma pribatuetatik, galerietatik eta museotatik ekarridira (besteak beste, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía etaMusée d'art contemporain de Lyon).

Erakusketak 2019an Viena eta Donostia hirien artean egin zennazioarteko mintegiaren izen bera dauka. Hain zuzen, lankidetzahartatik sortu zen erakusketa-proiektu hau, eta hemendik VienakoKunsthallera lekualdatuko da aurtengo abenduan. Lankidetza horri esker,artelan berriak sortzeaz gain, aukera izango dugu zenbait euskalartistaren obrak Vienan ikusgai jartzeko.

Cybernetics of the Poor: tutorialak, ariketak eta partiturakerakusketak abiapuntu duen ideia da zibernetikak ekonomiaren etapolitikaren gainean duen nagusitasuna. Zibernetika, grezierakokybernêtikê (gobernatzearen artea) hitzetik eratorria, kontrolatzekoeta gobernatzeko teknika bat izan zen hasieran, eta mugimenduan zeudenobjektuen aurrerapena egiaztatzeko eta baieztatzeko erabiltzen zen.Norbert Wiener matematikari estatubatuarrak asmatu zuen berrogeikohamarkadan, trafikoa kontrolatzeko eta jende multzo handiakgobernatzeko asmoz, baina zapalkuntza- eta kontrol-teknika gisaerabiltzen hasi zen berehala.

Gaur egungo egoera oso bestelakoa da. Zibernetika ez da soilikkontrolatzeko eta gobernatzeko teknika bat: negozio-eredu bat ere bada.Datuen salerosketa eta kapitalismo digitalak zibernetikaren teknologiaedo metodologia erabiltzen dute aberasteko. Bada, artea ere egoeraberri horretara egokitzen ari da, eta, hain zuzen, zibernetikazaharrari eta berriari buruzko hausnarketa egingo dugu Cybernetics ofthe Poor: tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketarekin.Gonbidapen bat da, geure buruari galdetzeko ea zer erantzun mota izanditzaketen bizi dugun errealitatea osatzen duten plangintza-,aurrerapen- eta sistematizazio-prozesuek, edo zer leku geratzen zaionarteari –edo norbanakoari– zibernetikak erabateko nagusitasuna duengarai honetan, gure eguneroko bizitzako alderdi guzti-guztietarairisten baita. Beste era batera esanda, eta erakusketaren izenburuaoinarri hartuta, zer egin dezakegu partituratik ateratzeko,tutorialetatik desbideratzeko eta ezarrita dagoenaren inguruan jolastenduten ariketak planteatzeko, beste leku batera iristeko asmoz?

Erakusketak, besteak beste, lau obra berri ditu, egungo zibernetikarierantzuten diotenak, baita azken berrogeita hamar urteetako artistenobrak ere, zibernetikaren jatorrizko ideiari erantzun eta horriaurkaratzen zaizkionak. Artistek "pobreen zibernetika" gisa ulerdaitezkeen estrategiak erabiltzen dituzte beren obretan. Ikusleakaskotariko obrak ikusiko ditu, hainbat arlori erreferentzia egitendiotenak: musika, herri-kultura, zinea, eskultura eta aktibismoa,besteak beste. Erakusketa honek aukera emango digu egungo munduarenkonplexutasunari buruz hausnartzeko, eta hausnarketa hori zentzumenenbidez egin ahal izango dugu, ez soilik irakurketa intelektualaren bidez.

Erakusketaren bigarren fasea 2020ko abenduan izango da, KunsthalleWien-en; bertan, erakusketa honetan abiarazten diren egokitzapenak etaazterketa-kasu bereiziak egongo dira.

Erakusketa hau Diedrich Diederichsen-ek eta Oier Etxeberriakkomisariatu dute.

Artista parte hartzaileak: Agentzia,Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Anade Almeida & Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, AlexMendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel eta Pedro G. Romero.

Don Van Vliet, Cornelius Cardew, Anthony Braxton, Elena Asins, HanneDarboven, Edgar Degas, Jörg Schlick, Peter Roehr, Douglas Huebler,Heinrich Riebesehl, Mike Kelley eta Guy de Cointet-en obrekin.

Cybernetics of the poor: tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketaTABAKALERA eta KUNSTHALLE WIEN zentroen arteko lankidetzaren emaitza daeta Foro Cultural de Austria Madrid eta Flanders State of the Arterakundeen parte-hartzea du.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Tabakalera

Kartela
Txikiweb #etxean