Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kontzertuak, musika / Musika Jaialdi eta Zikloak
  3. Donostiako Jazzaldia 2020

Donostiako Jazzaldia 2020

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 22/07/2020

Bukaera: 26/07/2020

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Fax: 943 483 300
Web: http://www.heinekenjazzaldia.com
Email: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia izango da uztailerako egitaraua aurkezten duen lehenengo nazioarteko Jaialdia. Trinitate plazak kontzertuen agertoki nagusia izaten jarraituko du.

  • 55. Jazzaldiaren programazioan, lehendik jakitera emandako izenei, Europako izen ezagunak batuko zaizkie: Bugge Wesseltoft, Mariza, Lina_Raül Refree, Michel Portal, Salvador Sobral, Bojan Z.
  • Jorge Pardo, Sílvia Pérez Cruz, Chano Domínguez, Marco Mezquida, Joachim Kühn, Oreka TX, Iñaki Salvador, Carles Benavent, Javier Colina, Perico Sambeat musikariek eta aurretik jakitera emandako guztiek jada egiaztatu dituzte euren kontzertuak.

Donostiako 55. Jazzaldiak osatu eta berretsi du ordaindutako kontzertuen programazioa. Lehen aurreratu zen bezala, bertako musikari asko izango dira bertan, baina, datozen asteotan mugak ireki daitezkeela ikusita, programari Europako musikari erakargarriak batu ahal izango zaizkio.

Lehenbizi, hiru kantari portugaldar, Mariza, Salvador Sobral eta Lina.

Mariza, fadoaren berritzaileetako bat eta musika portugaldarraren izar handietako bat da, eta Amalia Rodrigues miresgarriaren errepertorioaren interpretazio hunkigarri eta dotorea eskainiko digu. Trinitate plazan emango duen kontzertua 55. Jazzaldiko desiratuenetako bat izango da.

Linak eta Raül Refreek azkena argitaratu duten diskoa 4 hilabetez jarraian egon da Europako irratietako Top 10#ean eta munduko musika-zerrenda nagusietan, aldizkarietan eta espezialitateko webguneetan. Gainera, New Yorkeko film laburren One Screen jaialdiko bideo onenaren sarirako eta Musikaren Egunean banatzen diren Frantziako Les Victoires du Jazz sarietarako disko onenaren kategoriarako izendatuta daude Cuidei que Tinha morrido singlearekin. Fadoaren klasikoen euren interpretazio liriko eta goibelak arrakasta handia izan du Europa osoan.

Salvador Sobralek lehen ere bereganatu zituen ikus-entzuleak Trinitate plazan eskaini zuen saio zirraragarrian, eta oraingoan beste proiektu batekin itzuliko da: Alma nuestra. Gaztelaniaz interpretatutako bolero-bilduma honetan bere bi pasio musikalak elkartzen dira: jazza eta musika kubatarra.

Iñaki Salvador, gure piano-jotzaileak bi kontzertu emango ditu: bat duoan Chano Domínguezekin –Iñaki eta Chano, Espainiako jazz-pianoaren goi-mailako bi musikari– eta bestea laukotean Jorge Pardo saxofoi eta flauta jotzailearekin.

Jaialdiak musikaren historian apartak eta erabakigarriak izan diren bi musikari omenduko ditu. Balearretako Marco Mezquida piano-jotzaileak Beethovenen lanen interpretazio ezaguna aurkeztuko du, eta horri batuko zaio –hain zuzen ere, inaugurazioko saioa izango da– boskote bikain batek, kasu hartan Charlie Parker buru zuenak –jaio zeneko 100. urteurrena izango da aurten–, emandako kontzertuetako bateko errepertorioa ekarriko digun saioa: Jazz At Massey Hall: Charlie Parker Tribute.

Piano soloaren hiru kontzertu izango dira San Telmo Museoko Klaustroan:  Bojan Z piano-jotzaile serbiar bikaina eta bertako Mikel Azpiroz eta Paul San Martín izango dira protagonistak. Piano soloan izango dugu Joachim Kühn ere Victoria Eugenia antzokian.

Jazzaren, ekialdeko musikaren eta musika klasikoaren artean daude sentsibilitate eta adimen musikal aparta duten Europako bi musikarik,  Anja Lechner biolontxelo-jotzaile alemaniarrak eta François Couturier piano-jotzaile frantziarrak, emango dituzten saioak, eta euren proiektu berria aurkeztuko digute: Momento.

Michel Portal baionarrak Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen 2018an, eta jazzeko euskal musikaririk ezagunenetako bat da, zalantzarik gabe. Orain dela bi urte Frantziako beste bi musikarirekin batera entzun ahal izan genuen. Orain boskote berriarekin entzun ahal izango dugu Trinitate plazan.

Beste euskaldun batek, Joseba Irazoki nafarrak, intentsitatea eta birtuosismoa ekarriko dizkigu.

Rymden hirukote nordikoa Europako musika-proiekturik indartsu, kreatzaile eta konplexuenetako bat izan da azken urtean. Bugge Wesseltoft teklista apartari E.S.T hirukote mitikoko bi kide elkartu zaizkio. Dan Berglund eta Magnus Óström dira Rymden taldeko beste bi kideak, eta talde bikain horrek emango dio amaiera Jazzaldiari Trinitate plazan.

Une hauetan Jazzaldia hainbat kontzertu programatzeko ari da lanean, bertan behera geratutako doako saioetako batzuk ordezkatzeko, eta bertako talde ugari izango dira horietan. Laster emango dira jakitera talde horien izenak eta kontzertuen formatuak.

Sarrerak:

  • Victoria Eugenia antzokirako eta Kursaal Auditoriorako sarrerak ekainaren 18an jarriko dira salgai.
  • Trinitate plazako kontzertuei dagokienez, egun horretan (ekainaren 18an) taldeko abonamenduak bakarrik jarriko dira salgai (segidako esertokien 4ko eta 6ko paketeak, % 30eko eta % 40ko deskontuarekin) eta, ondoren (uztailaren 2an) jarriko dira salgai sarrera solteak eta bakarkako abonamenduak.
  • San Telmo Museoko kontzertuetarako sarrerak ere uztailaren 2an jarriko dira salgai.
  • www.jazzaldia.euswww.donostiakultura.eus/sarrerak

Abonamenduak:

  • Ekainaren 18tik aurrera
    • Victoria Eugenia Antzokia:
      • 7 kontzertu: 73,60€
    • Kursaal Auditorioa:
      • 3 kontzertu: 59,20€
    • Trinitate plaza, talde abonamenduak 5 gau:
      • 4 pertsonentzako abonamendua: 375,20€ (93,80€ pertsonako)
      • 6 pertsonentzako abonamendua: 482,40€ (80,40€ pertsonako)
  • Uztailaren 2tik aurrera
    • Banakako Trinitate plazarako abonamenduak 5 gau:
      • 107,20€ pertsonako
    • San Telmo Museoa:
      • 3 kontzertu, 17,60 €

  • Abonamenduak: www.jazzaldia.euswww.donostiakultura.eus/sarrerak

Baldintzak eta COVID 19  babes neurriak

Salmenta Baldintzak

  • Sarreren salmenta kanal ofizialak  JAZZALDIA, DONOSTIA  KULTURA/SARRERAK eta KURSAAL/SARRERAK dira. Garrantzitsua da erosketa web ofizial horietako baten bidez egin dela ziurtatzea.  Jazzaldiak ezin ditu bere gain hartu Internet bitartez birsalmentako enpresek egiten  dituzten abusuak. Sarrerak salgai egongo dira Victoria Eugenia Antzokian.
  • Abonua edo sarrera daramanak ezin graba dezake eta  ezin lagun dezake grabatzen ikuskizuneko soinurik ez eta irudirik ere.
  • Segurtasun alorreko begibistako arrazoiak direla-eta,  aretoan sartzerakoan kontrol edo araketak egin ahal izango dira. Debekatuta dago  toki barnean ikuskizuna eragotz dezakeen edozein gauza eramatea (beirak, etab.).
  • Kontzerturen bateko egitaraua aldatzeak ez du eskubiderik  emango abonuari dagokion osoko kopurua edo zati bat itzultzeko. Emanaldiren bat  suspendituko balitz, 2020ko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da, erosi zen puntuan,  bertan behera utzitako kontzertuari dagokion proportzioko diru kopurua.
  • Egoera onean ez dauden abonuak edo sarrerak ez dira  baliozkoak izango.
  • Tokitik irtenez gero, irtenaldia behin betikotzat  joko da.
  • Abonua edo sarrera daramanak antolakuntzari baimena  ematen dio bere irudia edozein bideotan edo ikuskizunaren edozein erreprodukziotan  agertzeko.
  • Barruti /esparru guztietan eserlekuak aurrez esleituak  izango dira. Ezin izango da zutik egon emanaldiak irauten duen bitartean.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik  bertan behera utziko, musikari edo ikus-entzuleentzat arriskuren bat dagoenenan  salbu.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta  San Telmo Museoan ezingo da aretoaren barrura sartu behin emankizuna hasten denetik  aurrera. Ezin da inolako janari zein edaririk sartu.
  • Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak eskainiko diren  espazio edo esparruen edukiera kontrolatzeko eta errespetatzeko xedez, esparru horietara  sartzen den pertsona bakoitzak bere sarrera eduki beharko du, edozein dela ere bere  adina edo eserlekurik okupatzen ez badu ere.
  • Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko  pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.
  • Kontzertuetara dijoan edozein Antolakuntzak argitaratutako  osasun protokoloa betetzera behartua egongo da.

Covid 19 Babes Eta Higiene  Neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan Eta  Trinitate Plazan.
Kontzertu guztiak babes eta higiene neurri zorrotzen pean egingo  dira:

  • Estalitako esparruetan, nahitaezkoa da maskara uneoro  erabiltzea.
  • Bakoitzak bere maskara ekarriko du. Maskarak salgai  egongo dira.
  • Sarreran gela hidroalkoholikoa jarriko da eskuak  garbitzeko. Komunek xaboia eta ura ere badute horretarako.
  • Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen  dira sakon: korridoreak, eserlekuak, eskudelak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzeko, aurrez asignatutako besaulkia  bakarrik erabili ahal izango duzu,
  • Erakundeko langileek segurtasun tartea bermatuko  dute sartzeko ilaran.
  • Araudiaren arabera, ez da esku-programarik  eta aldizkaririk egongo.

Donostiako Jazzaldiaren kartela 2020
Txikiweb #etxean