Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak
  3. Gipuzkoa Passport - 50 EZINBESTEKO ESPERIENTZIA

Gipuzkoa Passport - 50 EZINBESTEKO ESPERIENTZIA

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 25/06/2020

Bukaera: 15/09/2020


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Lotura interesgarriak

Gipuzkoa Passport gure lurraldeaz gozatzeko gida bat da, urte sasoi honetan bizi izan ditugun une magiko horiek gogoratzeko eta zure abentura propioa sortzeko gonbidapen bat. Itzuli gure tokirik esanguratsuenetara eta aurkitu berriak; ikasi gehiago tokiko historiari buruz eta ezagutu gure pertsonaia ospetsuenak. Gure J. S. Elkanok burututako Munduari lehen biraren V. mendeurrenaren ospakizunean, bidaia desberdin samarra proposatzen dizuegu. Desberdina, baina zirraragarria: izan zaitez bidaiari gure lurraldean! Ongi etorri Gipuzkoara.

PLANAK

01 - Esna zaitez landetxe batean, Gipuzkoako  barnealdeko lasaitasuna sentituz edo ilunabarra Kantauri itsasoaren  gainean ikusiz, Donostiako eta kostaldeko herrietako gure ostatu batean.

02 - Eser zaitez terraza batean Hondarribiko Marinako  balkoi koloredunen azpian, edo egin ezazu bisitaldi gidatu bat bertako hirigune Historikoan barrena.

03 - Aukeratu eta busti! Txingudiko badian 15 itsas jarduera dituzu eskura. Uretara!

04 - zagutu itzazu Irungo erromatar aroa Oiasso museoan eta Irugurutzetako labeak, tren berdean. Gehiago nahi izanez gero, bisitatu Ama Xantalen-eko nekropolia.

05 - Ibili Donibaneko eta San Pedroko kaleetan,  eta zoaz badiaren muturreraino. Eta alde batetik bestera igarotzeko, hor duzu motordun  txalupa!

06 - Murgil zaitez Pasaiako  euskal itsas kulturan: ikusi nola egiten duen aurrera Albaola Itsas Faktorian San Juan baleontziaren eraikuntzak, eta ezagutu gure arrantzaleen bizitza Mater Itsasontzi Ekoaktiboan.

07 - Gal zaitez Errenteriako San Markos gotorlekuko pasabideetan; Gipuzkoako  kostaldeko begiratoki natural bihurtu den gotorleku zaharra.

08 - Zeharkatu ezazu Iturraran baserria, Pagoetako pago-basoen isiltasunean murgiltzeko. Azkenean, Agorregiko errotak eta burdinola aurkituko dituzu.

09 - Zatoz Zumaiako Algorri  interpretazio zentrora, gure planetaren historia eta jatorri zirraragarriak ezagutzeko. Zer da flyscha? Nola sortu zen? Hori, eta askoz gehiago ikasiko duzu.

10 - Dasta ezazu etxean egindako izozki bat Zarauzko  malekoitik zoazela, Getariako Arratoia begien bistan duzula. Zoaz Mollarriko maldan gora esperientzia osoa bizitzeko.

11 - Ekar ezazu gogora argazkigintza analogikoaren  magia Zarauzko Photomuseumen.

12 - Zeharkatu, Oiartzundik, Arditurriko Bide Berdea  oinez, bizikletaz, edo tren berdean, eta sar zaitez Aiako Harria mendiguneko Arditurriko Meategietako galerietan.

13 - Murgil zaitez historia  luzea duen arrantzale herri batean, Elkano eta Balentziagaren jaioterrian; bisita ezazu azken horren museoa han bertan, Getarian. Ez ahaztu txakolina eta antxoak dastatzea!

14 - Busti zaitez Orioko  Arraunetxean, piraguan, paddle batean edo traineruan, taldean joanez gero.

15 - Bidaiaren estresa  Donostiako, Zumaiako edo Orioko talasoterapian arindu dezakezu, baita Zestoako bainuetxean ere.

16 - Deskubritu flyscha eta Debako, Mutrikuko eta Zumaiako bioaniztasuna Geoparkeko bisitaldi gidatuen eskutik. Oinez edo itsasontziz, baduzu non hautatu.

17 - Ikusi eguzkia itsasoan sartzen Mutrikuko itsasertzeko pasealekutik.

18 - Ibia zaitez Santa Katalina ermitara doan bidean barrena. Bertan Euskal Kostaldeko Geoparkeko  flyscharen behatoki paregabe bat aurkituko duzu, eta Karsteko eta historiaurreko mundu ezkutuko sekretu antzinakoak ikusiko dituzu.

19 - Eguzkiak jotzen badu, bisita ezazu Debako herrigunea, bere kale estuekin, eta ezagutu ezazu Santa Mariako eliza, euskal gotikoaren altxorra.

20 - Barneratu Talde Monumentala den Mutrikuko Herrigune Historiko liluragarrian.

21 - Eibarren, ezinbestekoa da Armagintzaren Museoa ezagutzea eta, ondoren, bertako kaleetako poteoan sortzen den giroaz gozatzea.

22 - Bada Erromaren zatitxo bat Gipuzkoako bihotzean: Loiolako Santutegia, San Ignazio Loiolakoaren jaiotetxea, gure pertsonaiarik unibertsalenaren sorlekua.

23 - Zoaz Oñatira Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel eliza ezagutzera.  Zoragarriak dira, are zoragarriagoak bisitaldi gidatu batean.

24 - Ibil zaitez Bergarako Hirigune Historiko-  Artistiko monumentalean; sartu Errekalde Jauregian eta bertako Laboratorium  Museoan. Hemen aurkitu zuten wolframa. Ez ahaztu bertako gozoak dastatzea, horien artean wolfram goxo berritzailea!

25 - Barnera zaitez Arrikrutz haitzuloan, elkarrekin lotuta dauden galerietan, historiaurreko animalien bizileku.

26 - Sar zaitez Euskadiko lur azpiko altxor zainduenaren erreplikan: Ekainberri. Eta handik gertu, goza ezazu Zestoako «Lilitarren ohorea» bisitaldi antzeztuan.

27 - Maitemindu zaitez arte garaikideaz Arantzazu Santutegi ikusgarrian, Sáenz de Oiza, Oteiza, eta Chillidaren obrekin.

28 - Zoaz atzera denboran, Trenbidearen Euskal Museoaren baporezko lokomotoran.

29 - Egin ezazu zure gipuzkoar road trip propioa Azpeititik Errezilera, edo Goierriko begiratokien bidetik.

30 - Jantzi zapatilak Urkuluko urtegiari itzulia emateko,  eta  mendebalderantz joateko Leintz Gatzagako Gatzaren museoraino.

31 - Urolari jarraituz, Zumarragan, bisitatu ezazu Antiguako Ermita,  ermiten katedrala. Barruan, sabaia flotatzen denaren irudipena izango duzu, haritzezko egitura sinestezinak eutsita.

32 - Ezagutu Legazpiko Mirandaola burdinola,  Burdinaren Bailaran, eta, ondoren, bizi ezazu beraiekin gazta eta ogia egiteko esperientzia paregabea.

33 - Jarraitu Iparragirre bidea haren bizitzako hiru leku ezaugarrienetatik. Urretxu, bere jaioterria, Igartubeiti  Baserri Museoa (Ezkio), garaiko landa giroa ezagutzeko, eta Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), testuingu historikoaren berri izateko.

34 - Egin mendi buelta eder bat Lizarrustiko Parketxetik (Aralar) edo Anduetzakotik (Aizkorri). Oso egokiak dira  familian egiteko. Aizkorrin, zeharkatu ezazu San Adriango tunela, Gizateriaren Mundu Ondarea.

35 - Gaur asteazkena al da? Zalantzarik ez, zoaz Ordiziako merkatura eta D'elikatuz Elikaduraren eta Gastronomiaren Interpretazio Zentrora.
 
36 - Egin zaitez gure ardi latxaren lagun, eta ikasi gazta egiten Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio  Zentroan edo Idiazabalgo gaztandegi tradizional batean.

37 - Larunbata? Ez dago zalantzarik, plana Tolosan dago: merkatua, TOPIC, Hirigune Historikoko dendak; eta, ondoren, pintxoak.

38 - Ospatu bizitza Tolosako babarrunekin, Ibarrako pipermin eta sakramentu  eta guzti. Otordu edo afari galanta!

39 - Sar zaitez bailaretan Segurara iritsi arte; ibili zaitez Hirigune Historikoko kaleetan barrena eta igo Zeraineraino bistez eta meatze-tradizioaz gozatzeko.

40 - Zoaz Abaltzisketatik Larraitzera bertan dagoen bidetik, eta iristean, jaitsi zaitez «Txindokiko Itzala» abentura zelaian dagoen tirolinatik zintzilik. Ez ahaztu erreserba egitea!

41 - Asteasun, jarraitu ezazu «Muskerraren Bidea», Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan  oinarritua dagoena. Pasa zaitez Koldobika Jauregiren Ur mara aire libreko eskultura museotik.

42 - Bisita ezazu Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren museoa, Astigarragan. Borobildu eguna  sagardotegien kultura zirraragarriaz gozatuz.

43 - Bizi ezazu pilotazale giroa eta erremontearen katedralaren esperientzia  ahaztezina Hernaniko Galarreta Jai-Alai frontoian.

44 - Ekin Plazaolaren Bide Berdeari Andoaindik. Murgildu Leitzarango baso oparoan, tunelak igaroz eta bazter xarmagarriak aurkituz.

45 - Murgil zaitez Chillida Lekun sortzen den artearen eta naturaren arteko  fusioan: aire zabaleko museoa bera, bere horretan obra handi gisa artistak sortua.

46 - Sentitu ezazu nostalgia Igeldoko funikularrean, eta arratsalde dibertigarria pasa xarmaz beteriko  bertako vintage jolas parkean.

47 - Donostiako dendetan erosketetara joan, hartu izozki bat eta borobildu eguna pintxoak dastatuz bertako tabernetan.

48 - Egin ezazu 'arratsaldepasa' desberdina Donostiako Hipodromoan: dibertitzeko  beste modu bat, zirraraz betea.

49- Har itzazu bisitaldi gidatuak bizikletan Donostian barrena ibili  eta bertako sekretuak ezagutzeko.

50 - Motordun ontzian, belaontzian edo katamaran batean; nahi  duzun bezala, baina eman ezazu buelta bat munduko badiarik ederrenetako batean: Kontxakoan.


TURISMO BULEGOAK

GIPUZKOA TURISMOA - T. 943 41 51 51 / 943 41 51 53 - www.gipuzkoaturismoa.eus
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN - T. 943 48 11 66 - www.sansebastianturismoa.eus
ABALTZISKETA - T. 628 94 72 53 / 943 65 47 57 - www.txindokikoitzala.com
ANDOAIN - T. 943 59 04 09 - www.andoain.eus - T. 943 30 09 29 / 943 59 04 09 - www.leitzaran-andoain.eus
ASTIGARRAGA - T. 943 55 05 75 - www.sagardoetxea.eus
ATAUN - T. 943 58 20 69 - www.lizarrusti.com - www.parketxesarea.org/lizarrusti - T. 943 18 03 35 - www.parketxesarea.org/barandiaran
AZPEITIA - T. 943 54 79 83 / 688 87 48 61 - www.urolaturismo.eus
BERGARA - T. 943 769 003 - www.bergaraturismo.eus
DEBA - T. 943 19 24 52 - www.deba.eus
ERRENTERIA - T. 943 49 45 21 - www.oarsoaldeaturismoa.eus
ESKORIATZA - T. 943 71 54 53 - www.eskoriatza.eus
GETARIA - T. 943 14 09 57 - www.getariaturismo.eus
HERNANI - T. 943 33 70 28 - www.hernaniturismoa.com
HONDARRIBIA - T. 943 64 36 77 / 943 64 54 58 - www.bidasoaturismo.com
IDIAZABAL - T. 943 18 82 03 - www.idiazabalturismo.com
IRUN - T. 943 02 07 32 / 943 64 54 58 - www.bidasoaturismo.com
LEGAZPI - T. 943 73 04 28 - www.lenbur.com
LEINTZ-GATZAGA - T. 943 71 47 92 / 46 - www.gatzmuseoa.com
MUTRIKU - T. 943 60 33 78 - www.mutriku.eus
OIARTZUN - www.oarsoaldeaturismoa.eus
OÑATI - T. 943 78 34 53 - www.oñatiturismo.eus - T. 943 71 89 11 / 943 79 64 63 - www.turismodebagoiena.eus
ORDIZIA - T. 943 88 22 90 - www.delikatuz.com
ORIO - T. 943 83 55 65 - turismo.orio.eus
ORMAIZTEGI - T. 943 88 99 00 - www.zumalakarregimuseoa.eus
PASAIA - T. 943 34 15 56 - www.oarsoaldeaturismoa.eus
SEGURA - T. 943 80 17 49 / 943 80 10 06 - www.ezagutu.segura.eus
TOLOSA - T. 943 69 74 13 - www.tolosaldea.eus
ZARAUTZ - T. 943 83 09 90 / 943 89 03 77 - www.turismozarautz.eus
ZEGAMA - T. 943 80 21 87 - www.zegamaturismoa.net - www.parketxesarea.org/anduetza
ZERAIN - T. 943 80 15 05 - www.zerain.eus
ZESTOA - T. 943 86 88 11 - www.urolaturismo.eus
ZUMAIA - T. 943 14 33 96 - www.zumaia.eus/turismo
ZUMARRAGA - T. 943 72 20 42 - www.urolagaraia.com

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Turismoa

kartela
Txikiweb #etxean