Herria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Euskadiko Orkestraren Egoitza
Ordua: 11:00
Hasiera: 16/01/2021
Bukaera: 16/01/2021
Sarrerak: 7 €
Euskadiko Orkestra
Paseo Miramón, 124
Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 01 32 32
Fax: 943 308 324
Web: https://www.euskadikoorkestra.eus/
Email: komunikazioa@euskadikoorkestra.eus
Euskadiko Orkestraren "Miramongo Matinéeak 2020-2021" zikloaren 7. kontzertua. Miramon Ensemble taldeak "XX. mendera iragatea" kontzertua eskainiko du.
Miramon Ensemble
XX. mendera iragatea
Oharra: Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak izan ditzakete.
Ez sarrerarik ez abonamendurik ez da salduko kontrakorik esan arte
Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da ez sarrerarik ez abonamendurik salduko kontrakorik adierazi bitartean, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago. Denboraldian zehar egoera hau aldatuko balitz, salgai jarriko liratekeen sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra izaten jarraituko lukete eta euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan eros ahal izango lirateke. Gainera, aforo librerik balego eta osasun-baldintzek ahalbidetuko balute, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke dagokion kontzertuaren egunean.
Autobus-zerbitzua indarrean
Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Segurtasun Neurriak Miramonen
Babeslea: Kutxa Fundazioa.