Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak
  3. Erakusketa: Marina Núñez

Erakusketa: Marina Núñez

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kubo-Kutxa Aretoa

Ordua:  

Hasiera: 29/01/2021

Bukaera: 25/04/2021

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Kubo-Kutxa Aretoa

Kutxa Gizarte Ekintza.

Garibai, 20 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943411191

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Marina Núñez artistaren "Azalik gabe" erakusketa aurkezten du.

  • Komisarioa: Susana Blas

Azalik gabe erakusketa Kubo Kutxarako berariaz sortu du Marina Núñezek; oraintsuko obren bilduma bat da erakusketa, non obrek inguruarekiko malguak eta enpatikoak diren nortasunak proiektatzen baitituzte, muga fisiko eta psikologikoak diluitu edo bikoiztu egiten direlarik haiek parte direneko lekuetan edo paisaietan.

Azalik gabe nortasunaz mintzo da, mugaren ideiaz, konektatua, mugagabea, irekia, biguna eta metamorfikoa denaren eta hertsatua, estereotipatua eta kontrolatua denaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz. Itxuraldatzen ari den eta «suntsitzeko bidean» dagoen ingurune baten oroitzapenak dira, auzi horrek kontu teoriko bat izateari utzi eta arazo urgente bilakatu denez gaur egun, berehalako hondamenaren ebidentziengatik, ingurumenaren krisiak hartarako bidea emanik.

Donna Haraway teorialariaren azken ideiekin bat eginez —zeinak sekulako eragina izan baitzuen XX. mende bukaerako diskurtso posthumanistan, bere Cibor Manifestuarekin (1984)—, erakusketak gonbidatzen du, pentsalariak bere azken testuan, Arazoarekin jarraitu (2019), proposatzen duen bezala, Lurrarekiko eta haren biztanleekiko —gizakiak eta ez gizakiak— gure harremanak birkonfiguratzera, lurralde zauritu batean elkarrekin bizi behar dugula onartuz. Ideia horiek oihartzuna dute Núñezen obran, non gertalekuak, aurkako eta distortsionatu agertzen badira ere, integraziora eta sinbiosira zabalduta baitaude.

Kanpoaldetik isolatzen gaituen muga ezabatzearen aipua egiten du erakusketaren izenburuak: azala, bat egitearen motibazio gisa, hala ingurune naturalarekiko nola teknologiarekiko, eta Lurreko bizitza prozesu organiko gisa ulertuz, non gure erabakiak, erabakigarriak izanik ere, kosmos osoan eragina duten lege zabalagoen parte baitira.

Argia zatien energi bateratzaile gisa lehenengo obretatik agertzen da Marina Núñezen lanean; ez bakarrik eraldatzea sortzen duen ikonografia gisa, baita ere piezen lanabesa eta materia delako, zeren eta, azken urteotan, artistak, bere burua pintoretzat badu ere, teknika digitalen aukera egin baitu: bideoa, argazkia eta marrazki infografikoa, bidea ematen baitiote muturreko malgutasun horri, bere kezka teorikoekin koherentea denez.

Azken hamarraldietan nagusi izan den krisi energetiko, klimatiko eta sozialaren egoera horri munduko pandemia bat erantsi zaio 2020an. Birusa hedatzen —jariakor, aldakor eta etengabeko hedapenean— ari izanari esker uler daiteke, ia hitzez-hitz, artistak epidermisari egokitzen dion mugaren kontzeptua.

Gaixotasun ikusezina azalean zehar sartzen da, haren sarbidea kontrolatzen saiatzen garen bitartean, arrakastarik gabe, ordea. Bestalde, erreplikatzen den birus gaizto hori ez da ekosistemak basatiki ustiatzeko giza ekintzen ondorioa baizik, eta ekosistemok ordaina eskatzen diote orain «zibilizazioari». Natura-kultura eta gorputza-teknologia bere lehenengo lanetatik ageri da artistaren iruditeriaren oinarrian.

Marina Núñezek hainbat urte daramatza alteritatean (eromena, munstrotasuna, ziborg unibertsoa) eta iruditeria ez kanonikoetan interesatuta, eta, nahiz haren obra osoa normatibotasunari errealitate alternatiboak erakusteko ahalegin bat izan, baliteke erakusketa honen eta aurreko proiektuen arteko aldea gizateriak azken urtean bizi dituen garai ziurgabe eta apokaliptikoetan duen egokitasuna izatea.

© Marina Núñez. Marejada, 2020. Xehetasuna

Marina Núñez (Palentzia, 1966)

Marina Núñezek bere lanetan bestelako izakiak irudikatzen ditu, itxuragabeak, munstro-itxurakoak, kanonetik kanpo edo kanonaren aurka daudenak. Bere margolan, irudi digital edo bideoetan dauden gorputz anomaloek identitate metamorfiko, hibrido eta askotarikoaz hitz egiten digute. Subjektibotasun ezegonkortu eta ezpuru bat birsortzen du, eta horrentzat bestetasuna ez da arrotza, gizakiaren funtsezko osagaia baizik.

Arte Ederretan lizentziaduna da Salamankako Unibertsitatean eta Arte Ederretan doktorea Castilla-La Manchako Unibertsitatean; pinturako irakasle titularra da Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta, aldi berean, bete-betean emana zaio bere ibilbide artistikoari.

Haren obrak ikusgai egon dira, hala bakarka nola erakusketa kolektiboetan, bai Espainian eta bai munduko hainbat hiritan (Paris, Buenos Aires, Venezia, Berlin, Londres, New York, Krakovia, Palermo, Ajaccio, Shangai).

Haren lehen obretatik artista honek auzitan jarri izan ditu generoaren rolak eta ezarritako kanonak, bai eta normatibotasunetik bazterrean dagoena ere. Bilaketa hori hainbat formatotan gauzatzen du, hala nola pintura, bideoak eta 3Dko animazioak. Azken urteotan 3D softwarea Marina Núñez. Argazkia: Pedro Gallego eta efektu bereziena hobetsi du. Haren obran sumatzen da zientzia fikziozko literaturak edo zinemak berarengan izan duten eragina, funtsezko bi inspirazio- iturri baitira haren obran.

Lantzen dituen gaien artean, bestalde, eromena, heriotza, munstrotasuna eta zientzia fikzioa daude. Haren obren ardatza, nolanahi ere, emakumezko figura da.

Marina Núñezek mundu propio bat sortu du, kanonaren bazterrean edo kanonaren kontra existitzen diren izakiz eta ingurunez betea.

Haren obra hainbat erakunderen bildumatan dago, haien artean: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Artium, Gasteizen; MUSAC, Leonen; Patio Herreriano, Valladoliden; la Panera, Lleidan; TEA, Tenerifen; CAAM, Las Palmasen; Es Baluard, Palma Mallorcakoan; Fundación La Caixa; Fundación Botín; MAC, A Coruñan; CAB, Burgosen; FRAC, Korsikan; edo American University, Washington DCn.

Gaur egun Madril eta Pontevedra artean bizi da eta irakaslea da Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.

Jarduerak:

  • Doako bisita gidatuak

Erakusketa-Gida: Deskargatu hemen erakusketa-gida.

Ordutegia: Asteartetik igandera, 12:00-14:00 eta 16:00-20:00

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Kutxa Kultur

Marina Núñezen "Azalik gabe" erakusketaren foiletoa
Txikiweb