Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Erakusketa: Carmen Ballvé

Erakusketa: Carmen Ballvé

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Hasiera: 12/03/2021

Bukaera: 16/05/2021

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago San Telmo Museoa

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970
943420094
Fax: 943430693
Web: http://www.amigosdesantelmo.org
Email: santelmo@donostia.org

Lotura interesgarriak

Donostiako San Telmo Museoak Carmen Ballvéren "Begirada hurbila" argazkien erakusketa aurkeztuko du.

Erakusketa honek aurretik ikusgai jarri ez diren 71 argazki biltzen ditu, egilearen lan pertsonalaren aukeraketa bat. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Maria Millán erakusketaren komisarioa da.

Dominikar Errepublika, Tanzania, Etiopia, Mongolia eta Peru daude San Telmo Museoko Laborategi aretoan, Begirada hurbila erakusketaren bidez. Erakusketa horretan Carmen Ballvék hainbat hamarkadatan egindako argazki-sorta bat aurkezten da.

Ballvé estudioko erretratuan eta argitalpen-enkarguetan aritu da neurri handi batean, baina Maria Millan komisarioaren erakusketa honek bere lan pertsonalaren aukeraketa bat aurkezten du, zuri-beltzeko 71 irudik osatua, eta ez dira lehenago erakutsi. Bere ibilbidean zehar egindako argazkiak dira, non argazkilaria erretratuak egiten zituen pertsonengandik gertu egon den.

Giza Eskubideen 18 Zinemaldia -aurten, apirilaren 23tik 30era- erakusketaren laguntzaile izango da, eta haren jarduera paraleloen barruan sartuko du Begirada hurbila.

Carmen Ballvéren biografia laburra

Hamahiru urte zituenean piztu zitzaion argazkigintzarekiko grina, eta erretratua izan zuen lanerako eta intereserako gai nagusia. 1981ean Pedagogia eta Hezkuntza Zientzietan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1982an New Yorkera joan zen, ICP Argazkilaritzaren Nazioarteko Zentroan ikastera. NYtik, Espainiako aldizkari eta egunkari ezberdinekin kolaboratzen hasi zen freelance bezala. 1985ean Madrilera itzuli zen eta astero kolaborazio bat hasi zuen -zuri-beltzeko erretratu batekin- El Mundo egunkariaren Magazinean, baita beste argitalpen batzuetan ere, hala nola Marie Claire, Elle eta abarretan.

Madrilgo periferiako ijito auzune bateko eta Yeserías emakumezkoen espetxeko proiektuak izan ziren argazkigintza dokumentalean izan zituen lehen esperientziak. Hortik aurrera, sakonki murgiltzeko  aukera eman diezaioketen proiektuekin interesatzen hasten da.

1989an, NY-ra joan zen berriro, eta bertan argazkilaritza eta bere hiru seme-alaben jaiotza uztartzen jarraitu zuen.
90eko hamarkadaren amaieran Dominikar Errepublikara joan zen familiarekin. Hemen hasten da bere "Batey" proiektu pertsonala, kanabera-zelaietan bizi eta lan egiten duten komunitateak bisitatzen. 2008an Londresera joan zen bizitzera. Handik The Denan Project taldearekin kolaboratzen hasten da eta Etiopiara, Perura eta Mongoliara bidaiatzen du, proiektuaren sortzailea den Dick Youngekin batera.
2012an Tanzaniara joan zen lehen aldiz Polo Vallejo musikologoarekin wagogoen bizitza dokumentatzeko. Zenbait bidaiaren ondoren, Acaba cuando llego liburua argitaratu zuten Polo Vallejoren landa-koadernoekin eta Carmen Ballvéren argazkiekin. 2016an, Espainiako Kultura Ministerioak Arte Liburuak sailean argitaratutako liburu onenaren lehen saria lortu zuen.

Carmen Ballvék analogikoan, zuri-beltzean eta formatu ertainean baino ez du lan egiten. Bere argazkien inprimaketaren jarraipen estua egiten du, berak inprimatzen dituenean zein eskatzen dituenean.
Gaur egun Madrilen bizi da.

María Millánen testua: Begirada hurbila

Hiru hamarkadatan Carmen Ballvék hainbat herrialdetan egindako lanaren 71 argazki hautatu ditugu erakusketa hau egiteko. Haren errespetuzko begiradak hainbat pertsonaiengana hurbiltzen gaitu, hain zuzen ere, beren komunitateetan hartu ondoren, argazkilariari nor diren eta beren ingurunea nolakoa den harrotasunez erakusten dioten pertsonaiengana. Duintasunez eta edertasunez betetako erretratuak dira. Haur, gizon eta emakume horien begiradak beraiengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu, haiekin bat egitera. Irudi bakoitza bizitza-kontakizun bat da, mugak zeharkatu eta elkarrengana batzen gaituzten esperientziak.

"Gai batean sartzen naizenean, gai horri denbora eskaintzea gustatzen zait, hartara berriz itzultzea, komunitatea ezagutzea, inplikatzea..." dio Ballvék, Dominikar Errepublikako La Romana-ko Batey komunitatea hizpide hartzean. Bere proiekturik pertsonalena da hori, eta ia 20 urte eman ditu hartan lanean.  Carmenek kementsu lan egiten du, baina lasaitasunez aldi berean. Errespetuz eta begirunez hurbiltzen da bere pertsonaiengana, hitzik ere esan gabe sarritan, beren bizitzetan barneratzen jarraitzeko baimena emango dioten begiraden bila.  Begiratu eta entzun egiten du. Inguruko errealitatea ikasten eta aurkitzen du. Erretratatutako pertsonak itzultzen dion irudia finkatzen du, eta erakutsi egiten digu jarraian, judiziorik egin gabe. Hala, komunitate bakartuetan barneratzen da, ahaleginak batzeko eta, horrela, aldaketak eragiteko asmoarekin. Polo Vallejo musikologoak Tanzaniako wagogoak ezagutzera gonbidatu zuen, haiekin egiten duen lanean laguntzeko. Orain hamar urte, Denan proiekturako lehen argazkiak egin zituen, Etiopian. Dick Young zegoen proiektu horren buruan, eta harekin elkarlanean jarraitzen du, Perun eta Mongolian.

Carmen Ballvék estudioko erretratugile gisa hasi zuen bere ibilbidea. 1987an ijitoen komunitate batekin Madrilgo aldirietan izan zuen lehen esperientziak gauzak begiratzeko eta ikusteko modu berri bat eman zion.
Dakigunetik abiatuta "ikusten dugu", eta jakinduria hori hirugarrenen hitzen bitartez jasotzen dugu neurri handi batean, gure esperientziatik jaso beharrean.

Argazki baten kontakizuna osatzen duten xehetasunek lotu egiten gaituzte munduko beste hainbat tokitako jendearekin; hortaz, erakusketa honetako pertsonaia bakoitzaren atzean dagoen historia gugana etortzekotan, ondorenean etorriko litzateke. Erakusketa honek ikuslea hurbiltzera gonbidatzen du, irudiek eragiten dioten sentimenduarekin bat egitera, gure lehen inpresio hori delako ikusten ari garen pertsonaia berezi egiten duena.

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Carmen Ballvéren "Begirada hurbila" erakusketaren foiletoa
Txikiweb