Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Erakusketa: "Kontzientzia Sortzaileak"

Erakusketa: "Kontzientzia Sortzaileak"

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Okendo Kultur Etxea

Ordua:  

Hasiera: 07/05/2021

Bukaera: 17/07/2021

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Okendo Kultur Etxea

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Lotura interesgarriak

Donostiako Okendo Kultur Etxeak "Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari" erakusketa eskainiko du. DKVk ekoitzi du, enpresak gizarte-erantzukizunaren arloan 20 urte bete baititu ekinean.

Erakusketak aitortza egin nahi die gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei.

Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu da; gehienak Espainiako estatukoak dira, baina badira atzerrikoak ere, tartean, Carlos Spottorno eta José Cendón. Ibilbide luzea egindakoak dira fotokazetarietako batzuk, esaterako, Gervasio Sánchez, Kim Manresa, Sergi Cámara eta Sandra Balcells; gazteagoak dira, aldiz, Javier Corso, Manu Brabo, Samuel Aranda, Bernat Armangué eta LurdesBasolí. Gainera, erakusketako lanetako batzuk gure herrialdeko argazkilarienak dira, adibidez, Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Dávila bilbotarrenak.

Hona hemen Okendo Kultur Etxeko aretoan jarriko den erakusketan Chema Conesa komisarioak batu dituen 40 fotokazetariak: Samuel Aranda, Bernat Armangué, Walter Astrada, Sandra Balsells, Lurdes R. Basolí, Javier Bauluz, Clemente Bernad, Pep Bonet, Manu Brabo, Olmo Calvo, Sergi Cámara, José Cendón, José Colón, Javier Corso, Ricky Dávila, Juan M. Díaz Burgos, Ricardo García Vilanova, Antonio González Caro, Diego Ibarra Sánchez, Sebastian Liste, JM López, Andoni Lubaki, Kim Manresa, Enric Martí, Andrés Martínez Casares, Maysun, Fernando Moleres, Alfonso Moral, Emilio Morenatti, Daniel Ochoa de Olza, Ana Palacios, Santi Palacios, Judith Prat, Abel Ruiz de León, Rafael S. Fabrés, Gervasio Sánchez, Carlos Spottorno, Rafael Trobat, Guillem Valle eta Mingo Venero.

Erakusketan ikusgai egongo diren argazkiak munduko komunikabide garrantzitsuenetan plazaratu dira, eta Siria, Kolonbia, Venezuela, Irak, Egipto eta beste leku urrun batzuetako errealitate kezkagarri eta gordinak ekartzen dituzte argitara, baita gure auzo eta hirietan bizi ditzakegun egoerak ere. Argazki guztiak seriotasunez eta zehaztasunez landuta daude, arima eta magia berezi batez, eta ikusleari zer pentsatu emango diote.

Kontzientziak astintzeaz eta injustiziak, abusuak eta giza oinazea ezagutarazteaz gain, erakusketak gorazarre egiten dio oraintsuko historiako gertakari garrantzizkoenetako batzuk, baldintza txarretan eta arriskuak hartuz, irudien bidez islatu dituen fotokazetarien belaunaldi bati. Berebiziko garrantzia duen lana berez, une historiko mugitu eta nahasietan, baina ez dena beti behar adina aintzatetsi.

Hori horrela, guk ere omenaldi txiki bat egin nahi genieke David Beriain kazetariari eta Roberto Fraile kamerariari, Burkina Fason ezkutuko ehizari buruzko dokumental batean lanean ari zirela, eraso batean hil baitzituzten joan den astean. Beraiek ere errealitatea den modukoa azaldu nahi zuten, kontzientziak sortuz.

Azkenik, nabarmendu behar dugu DKVk ekoitzi duela hizpide dugun erakusketa, gizarte-erantzukizuneko arloan ekinean 20 urte egin dituela ospatzeko. Hala, erakundeak 20 urte hauetan landu izan dituen gaiak jorratu dira, tartean, klima-aldaketa, gaixotasunak, osasuna, aniztasuna eta gizarte-talde baztertuak.Lehen aldiz Bartzelonan 2018ko irailean ikusgai jarri zenetik, Madril, Zaragoza, Gijon, Sevilla eta Malagatik igaro da, eta orain Donostian da. Guztira, 127.000 bisitari izan ditu dagoeneko.

Jarduera osagarriak:

Ekaineko lehen astean, mahai-inguru bat egingo da fotokazetari batzuekin, eta eguneroko jardun harrigarriaren berri emango digute, eta zer motibaziok bultzatzen dituen eta ibilbidean izandako esperientzia garrantzitsuenak azalduko dizkigute.
Informazio zehatza gure webgunean argitaratuko da: donostiakultura.eus.

Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, posta elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Epea jarduera baino bost egun lehenago zabalduko da.

Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 / 16:00-20:30
  • Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: itxita

Harremanetarako

"Kontzientzia Sortzaileak" erakusketaren foiletoa (argazkia: Fernando Moleres)
Txikiweb