Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak
  3. Hondalea - Itsasargiko etxea: Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan eragindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den.

Hondalea - Itsasargiko etxea: Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan eragindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den.

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 05/06/2021

Bukaera: 31/12/2021


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Lotura interesgarriak

Urte askoan, Donostiako Santa Klara irlako Itsasargia hutsik eta utzita egon da. Irlaren natura basatian inspiratuta, hiritik horren hurbil eta euskal kostaldearen geologia ederrean, Cristina Iglesias eskultoreak Itsasargiko Etxearen barnealdea eraldatzen duen obra bat burutu du, hura zaharberritu eta eskultura gune hunkigarri bilakatuz. Urtutako estatu geologikoek eta uraren segidek bisitaria denbora sakoneko esperientzia batera eramango dute.


Irlara itsasontziz iritsi eta Itsasargira doazen xendretatik arrokak eta olatuak ikustea funtsezkoa da Iglesiasek duen ideiari eta haren eskulturari so, funtsezkoa den leku paregabe honetan.

Itsasargiaren eraldaketatik harago, hirian presentzia handia duen irlak, aldi berean, bere misterioa mantentzen du, eta bere horretan dirau.

Obra

Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.

Cristina Iglesiasen obrak eskultura jardunaren ikuskera berritu bat eskaintzen du. Obren eta espazioaren artean konpromiso poetiko eta sinbolikoa bilatzeko bere ahalegina hedatze estetiko, ikusizko eta dinamiko batean gauzatzen da beti.

Cristina Iglesiasek, bere eskultura lengoaiatik berezkotik abiatuz, urruneko leku batean esku hartu eta aldarri ekologisten eta ingurumenaren kontserbazioaren defentsarako ikur bilakatu du.

Garrantzitsua da obra hau egitean eskultoreak izandako asmoaren garrantzia azpimarratzea. Obra horrekin, espazio publiko bat balioan ipini nahi du artistak esku-hartze kontrolatu bat eginez, aldi berean, hiriaren ikuspegi ezberdin bat eskainiz. Beste alde batetik, haren esku-hartzeak arteak aterpe modura, topagune modura, duen ideia dakar gogora, Cristina Iglesiasen obran beti ageri den ideia.

Cristina Iglesiasen obrak hiriaren isurialdearen balioa indartuko du. Hirian ikonikoa den leku bat eraldatu eta gune enblematiko bilakatzea du xede, hiriarekin eta itsasoarekin gogoeta egin eta komunikatzeko espazio bat. Egoera berri horrek jarduera hezigarri eta artistikoak garatu eta antolatzeko bidea irekiko du (tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, etab.), gaitzat adierazpen artistiko desberdinak, iraunkortasuna, ingurumena eta itsaso zein ozeanoen zainketa izango dutenak.

Cristina Iglesias

Donostian jaiotako artista honen obrak eskultura jardunaren ikuskera berritu bat eskaintzen du. Obren eta espazioaren artean konpromiso poetiko eta sinbolikoa bilatzeko bere ahalegina hedatze estetiko, ikusizko eta dinamiko batean gauzatzen da beti.

Bere obra bilduma publiko eta pribatu garrantzitsutan aurki daiteke, besteak beste; Reina Sofia Museoa, Madrilen; Centre Georges Pompidou, Parisen; Tate Modern, Londresen; Serralves Museoa, Porton; MOCA, Los Angelesen; Hirshorn Museum, Washingtonen; Guggenheim Museoa, Bilbon; MACBA, Bartzelonan; Van Abbemuseum, Eindhovenen; Kunsthalle Bern, Bernan; Grenobleko Museoa.

Bakarkako erakusketak egin ditu Estatuko nahiz nazioarteko museoetan, esate baterako hauetan: Stedelijk Van Abbemuseum, Eindhovenen; Solomon R. Guggenheim Museum, New Yorken; The Renaissance Society, Chicagon; Velazquezen Jauregia, MNCARS, Madrilen; Guggenheim Museoa, Bilbon; Carré D'Art, Musée d'Art Contemporain, Nimesen; Serralves Museoa, Porton; Whitechapel Art Gallery, Londresen; Irish Museum of Modern Art, Dublinen; Ludwig Museum, Colonian; Sao Pauloko Estatuiko Pinakoteka, Brasilen; Fundazione Arnaldo Pomodoro, Milanen; Reina Sofia Arte Museo Zentro Nazionala, Madrilen; Musée Grenoble, Grenoblen, eta Botin Fundazio Zentroa, Santanderren.

Gainera, erakusketak egin ditu hainbat eta hainbat galeriatan, besteak beste, Marian Goodman Gallery, New Yorken; Elba Benitez Galeria, Madrilen; Galerie Marian Goodman, Parisen; Marian Goodman London, Londresen; Konrad Fisher Gallery, Berlinen; eta Marian Goodman Gallery, New Yorken.

Artea eta ingurumena

Cristina Iglesiasen ustez, arteak aldarri ekologisten defentsan parte har dezake eta baita utzita dauden eraikin edota lekuak berreskuratzen ere. Hala egin zuen, esaterako, Toledoko Torre del Agua dorrean, eta halaxe egin du orain Itsasargiko Etxean.

Bere asmoa da proiektua espazio, leku eta esperientzia paregabe bat izatea eta, aldi berean, elkarrizketa sorraraziko duena eta itsasoak eta inguruan dugun eta gure bizileku den ingurunea babesteko premia ikustaraziko diguna; aldi berean, hiri esparruko eremu publiko bat berreskuratuz, urrunekoa, baina hiriaren erdigunean kokatua. Obrak, gainera, arteak aterpe modura duen ideia dakar gogora, Cristina Iglesiasen beste sorkuntza batzuetan ere ageri den ideia.

Aldi berean, egoera kritikoan zegoen eraikin bat eraberritu eta sendotzea dakar eta, gainera, haren balioa eta potentziala areagotzen dituen intereseko gune bat sortzen da, erreferentzia berri modura funtzionatzen duena.

Itsasargiko Etxea obra iraunkor bat da, naturarekin solasten dena. Jasangarria da eta estalkia eguzki-plaka zeharrargitsuekin egin da.

Bisitak kontrolpekoak izango dira eta naturarekin, flora eta faunarekin zein lekuko historia eta memoriarekin lotura duten topaketak egingo dira.

Uhartea

Santa Klara uhartea edertasun bereziko gunea da: lurrak eta itsasoak bat egiten duten tokia eta natura aldetik aberastasun handia duena oso leku txikian. Hala, han diren belardietako eta zuhaiztietako bidezidorretan ibiliz gero, bertako zuhaitz espezie batzuk ikus daitezke, kresalari eta itsasoko haize gogorrari egokituak, eta baita, haiekin batera, beste zuhaitz eta landare batzuk ere, gizakiak ingurunea hezteko asmo horrekin sartuak. Itsas mihiluaren horiak eta txilarren arrosa argiak koloreztatutako itsaslabarretatik, berriz, itsas hegaztien habietako txio hotsa etorriko zaigu. Bestalde, uhartea inguratzen duten hondartzetan eta zabalguneetan, batzuetan urpean, eta beste batzuetan bista-bistan --mareen gutiziaren arabera--, ekosistema aberatsa dugu, alga eta animalia urtar ugari bizi dena eta usain handia botatzen duena marea behean denean.

Geologia da, orobat, uhartearen substratua osatzen duten arrokak diren bezalakoak izatea ekarri duena, eta hura da irlaren geologia kostaldean diren gainerakoak ez bezalakoa izatea ere eragin duena. Haren eginkizuna, ordea, ez da bukatu oraindik; hor ditugu oraindik ere han sortzen diren albeolo-egitura eder eta landuak, konparazio baterako.

Bisitak

Ekainaren 5etik irailaren 30era arte izango da Itsasargiko Etxea zabalik. Aurreneko bisita 11:00etan hasiko da, eta 30 minutuz behin izango dira handik aurrekoak. Azkeneko bisita 19:00etan hasiko da.

Doan izango da bisita; talde txikietan, ahalik eta gehien gozatzeko esperientziaz; eta 20 minutu inguru iraungo du.

Bisita egiteko, txanda hartu behar da (on line), denboraz hartu ere, eta Hondaleako langileei erakutsi haiek eskatutakoan.

Errespetatuko dira agintari eskudunek une bakoitzean jartzen dituzten COVID-19aren inguruko neurriak.

Bisita gidatuak

Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.

Bisita gidatuen baldintzak
Eskolen eta talde soziokulturalen bisitak
Santa Klara uhartea eta Hondalea obra leku bikainak dira jarduera didaktiko eta ingurumen hezkuntzako ekintza batzuk egiteko talde antolatuekin; inguruneari kasu egiteko bete behar diren irizpide batzuk bermatuta, betiere.

Horretarako, hezkuntza-eskaintza bat diseinatu dugu: ibilbide pedagogiko batzuk (hezkuntzako zenbait ziklotarako) eta era askotako talde antolatuentzako bisita gidatu batzuk.

Errespetatuko dira agintari eskudunek une bakoitzean jartzen dituzten COVID-19aren inguruko neurriak.

Santa Klara uhartera joan behar da. Txalupa zerbitzua hartuta (www.motorasdelaisla.com) edo norberaren kontura joan daiteke.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Donostiako Udala

Hondalea
Txikiweb